zelako (zerlako). gald. (TE). Qué, cómo, de qué clase, qué tipo de, de qué calidad. Azkartzia ein dau; ez dakiguna (da), zelako lana atara daben. / Zerlako gatxa dirudunendako Jaungoikuan erregetasuneko bizitzara sartzia! (Mark. 10. 23). / Baekixan abadiak zelan berba ein bere herrixari: zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43).
/ Ene! Ojanguren, zelako zatarto atara nozun. (Zirik 50).
/ Eztakit zelako funziñuak zira-ta, [...] ez ei eben lagatzen [...] sartzen. (Zirik 89).
/ Negarrez esanaz, zerlako miñak emon zetsazen uezabak. (Ibilt 470).
/ Ardura ez deskuna entzun guriak, zerlako okerra ekarri laikian. (Ibilt 461).
Ik. zer moduko. Galdetzaille hutsa izan leike, edo beste izen-adjetibo bat onduan dabela, izenlaguna. Egittura enfatikuetan, graduatzaille moduan be erabiltzen da, goi maillarako. Ondoko izena isilduta badago, artikulua eta kasu markak hartu leikez: zelakua, zelakuakin...
zelako... halako. esap. (OEH). Como () así. Esr. Zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43).