arteraiñok (arteraiño) [arteraino]. adlag. (TE). Hasta entonces, hasta ese momento, hasta ahora; todavía. Ordurarte, orduraiñok.
Hirurogeta urtiak ditturaz eta egundo ez naiz izan hamen gaur arteraiñok. / Gabeko hamabixak eitten dabe gaberdixa; arteraiñok gau-lehena eta gaberdittik aurrerakua goizaldia. / Arteraiñok eskola hori zutiñik euan ondiok. / Bixar arteraiño badaukak. (Zirik 116).
/ Baña haragilliak, kristau ona zanetik, ogeratu eban bere etxian osatu arteraiñok. (Ibilt 462).
/ Zaldun kaskill zorua arteraiñok zan senarra, orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan. (Ibilt 466).
Ik. ordurarte, orduraiñok.