3 . anpor. iz. (ETNO). Tronco. Enborra (AN).
Ik. gerri, buru, ipurdi. Guk ez dogu jaso enbor esangura honekin. TEk jasotako esangura berakin baiño: "anporra: mentira grande". Baina enbor esanguria be arrunta izan da Bizkaia osuan (ELH,AZ), eta JMEk Bergaran be anpor jaso dau, enbor takarra esanguriakin. Badirudi Eibarren eta inguruan jatorrizko esanguria galtzen juan dala. Gaur egun trongua esaten da gehixenbat, edo bestela arbola-ipurdixa eta arbola-gerrixa. JMEk be ohar hau dakar: "Hitz ia galdua".