Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
buru.
1 . buru. iz. (TE). Cabeza. Bizidunena edo gauzena izan leike. Burua da korputz guztian nausixa; berak darabiz oiñak eta eskuak, eta berak aintzen dittu dantzarixan hanka-bihurrixak eta soiñularixan atzaparren juan eta etorrixak. Ik. kalabaza, tatai.
2 . buru. iz. (TE). Talento, inteligencia, memoria. Burua da korputzian alderik nausiña. / Burua bihar da makiña horri eskua ipintzeko. / Buruan daukaraz Hamar Mandamentuak.
3 . buru. iz. Cabeza de una aguja, de un clavo. Orratzan burua, ultziana, pospoluana Ik. orratz-buru, orratz-buru baltz.
4 . buru. iz. (TE). Cabeza, jefe,-a, persona más importante. Famelixan buru aitta da. / Zuen etxeko burua, ama. / Atzo gabeko batzarrian buru (izan zan), zure semia. / Mahai-buru, Larrañaga obispo jauna egon zan. (Zirik 110).
5 . buru. l. iz. (TE). Cumbre (cima, cabezo). Salbadorko burua hartu genduanian jarri giñan apur baten.
6 . Buru. gatxiz. (TE). Buru (apodo). Burunian ein dogu afari kontentuzgarrixa.
7 . buru. iz. (ETNO). Copa de árbol. Ik. arbola-buru, gerri, ipurdi, anpor.  Bes. pago-buru.
8 . buru. iz. (ETNO). Fruto de algunas hortalizas.
9 . buru. iz. (ETNO). Parte compacta de la planta en donde está la semilla nueva. Zillak gaiñian burua eukitzen dau, hazixekin. Porruak, kipulak... eukitzen dabe. Ik. burua egin, buruan egon, hazi-buru.
10 . buru. iz. (NA). Mazorca, panoja de maíz. Gure amamak eta, zer?! Pentsaizu zela bizi zian, trankil bizi zian, trankil! trankil! Biharrak eitten zianian, artua bakizu, burua? batu buruak kanpuan, ero soluan, ekarri burdikaria, itzuli zerian, ganbaran! -ganbarak be ederrak danian orduan- eta afaldutakuan, auzora, txandan! auzora, zuritzera; eta hantxe, horas muertas hantxe, kontuak kontau eta han.... Ik. artaburu.
11 . buru. izord. (OEH).  Izenordain bihurkarixa [nere, eure, bere...]-en onduan. Aspaldian larregi be jan izan jonat eta hemen nabin oin nere buruoni arterik hartu ezinda, purgok eta iñun diranok hartzen. (Zirik 15).
12 . buru. iz. (OEH). Cabecera; encabezamiento; título. Euren karta-buruetan, sekulako fabrika galant bat agertzen ei zan. (Zirik 105).
bere burua. (Lab-Hiz). Uno mismo/una misma, sí mismo,-a. Egitura bihurkarixetan erabiltzen dan izenordaiña: (neure, heure, zeure, bere, geure, zeuen, beren) burua. Erregiña, jakiñian, bihotzari ezin jakona aindu maitte edo ez maitte izatia bere buruan probauta eukanetik. (Ibilt 460).
buru jarri. da/du ad. (TE). Encabezar, liderar; poner(se) a la cabeza. Jausi eraiñ eban odol guztia, bera buru jartzeko. / Ezer-ez-dakuen buru jarri zan.
buru-azpirako (buru-azpiko) [buruazpiko]. iz. (TE). Almohada. Oillo-lumaz harrotuta neban nere buru-azpirakua. / Oillo-luma bigunagaz neban harrotuta buru-azpikua. Ik. almuhada, belarrondoko, buruki, buruko.
buru-berotu. iz. (NA). Quebradero de cabeza. Horrek ez detsu ekarriko buru-beroturik ero buru-kantsaziñorik, trankill! Ik. buruhauste, buru-kantsaziño.
buru-kantsaziño. iz. (NA). Quebradero de cabeza. Horrek ez detsu ekarriko buru-beroturik ero buru-kantsaziñorik, trankill! Ik. buruhauste, buru-berotu.
burua bat egin. esap. (TE). Juntarse/unirse con, conchabarse ; bajar a nivel de otros. Norbaittekin alkartu edo bat egin. / Bestien maillara jatxi. Bazabiz zu burua bat einda kaskajo haundi horregaz / Edadeko gizona izan arren, hor dabill umiekin burua bat einda.
burua egin. esap. (ETNO). Formarse el semillero de la planta. Porruak, kipuliak... danak burua egitten dabe makillan, puntan. Ik. buruan egon.
burua euki [burua eduki]. esap. (TE). Tener cabeza. "Tener cabeza (inteligencia)" (TE, 280). Ez dozu bururik euki hau eitterakuan.
burua galdu. esap. (TE). Perder la cabeza, perder el juicio; delirar . Zentzuna galdu. Burua galduta dihardu disparatiak esaten. / Diru apur bat eiñ ebanetik, burua galdu eban.
burua jaso. esap. (TE). Levantar cabeza. Aurrera egin. Estu agertu zan, baiña burua jaso dau.
burua juan [burua joan]. zaio ad. (TE). Marearse, sentir vértigo; perder el conocimiento. Zorabixau; konorta galdu. Goi gaiñetan, burua juaten jata. / Ordu erdixan, burua juanda egon zan. Ik. konorta galdu, zorabixau.
buruan egon. esap. (ETNO). Estar la planta en época de crear semilla nueva. Ik. burua egin.
buruan erabili. du ad. (OEH). Tener en la cabeza, pensar, considerar; maquinar, tramar. Ez neban iñoiz buruan erabilliko [...] garbatu biharrik izango nebana nere ondo-eiña. (Ibilt 479).
buruan hartu. du ad. (TE). Memorizar, tener en la memoria. Buruz ikasi, goguan hartu. Justinianon lege guztiak buruan hartuta zittuan.
buruan sartu.
1 . buruan sartu. zaio ad. (TE). Antojarse, ocurrirse. Buruan sartu jako Arratera igotzia daguan beruakin.
2 . buruan sartu. dio ad. (TE). Convencer, meter en la cabeza; incitar, inducir. Bere emaztiak buruan sartu zetsan Macbeth-eri erregia hiltzia.
buruko min.
1 . buruko min. iz. (TE). Dolor de cabeza; jaqueca. Analgesiko bategaz kentzen da buruko miña, baiña ez haundi izan guriak ekartzen dittuan buruko miñak. / Txesterrok azkarrixaguak ditxuk oindiok, hónek kriston buruko-miña egiten juek. (Zirik 114).
2 . buruko min. iz. (TE). Inquietud; problema, quebradero de cabeza. Analgesiko bategaz kentzen da buruko miña, baiña ez haundi izan guriak ekartzen dittuan buruko miñak.
buruko pañuelo (buruko paiñolo, buruko paiñelo). iz. (TE). Pañuelo para la cabeza. Ik. buruko zapi.  TEk diñuan lez, buruko pañuelo sarrixago erabiltzen zan buruko zapi baiño.
buruko zapi. iz. (TE). Pañuelo para la cabeza. "Pañolón para la cabeza" (TE, 282). Buruko-zapixakin eta gona urdiñ izurrez betetakuagaz, Arratixako neskatilla bat zidurixan. Ik. buruko pañuelo.  "Más común buruko pañuelua" (TE, 282).
buruko-tonto. iz. (NA). Tontera; somnolencia; sueño; carga; dolor de cabeza; cargazón. Hori eskabadoria ez!, zapaltzekua dabill. Ui! egun guztian hortxe!, buruko-tontuakiñ eoten naix horrekiñ, bueno!
burutik behera. adlag. (OEH). De arriba abajo. Azkenian laga zetsan burutik-beherako soiñekuori. (Ibilt 464).
burutik behera kaka egin. esap. (UD). Abusar, propasarse; manejar, aprovecharse.
burutik beherako. iz. (ETNO). Meningitis.
burutik egin. zaio ad. (TE). Desvariar, enloquecer, perder la cabeza. Zoratu. Andra koittaua, burutik eitten ebala ebillen. / Baiña, ni leixala beziñ zara zu haitz gogorra, burutik eiñda narabizuna. (Ibilt 485).
burutik enredauta egon (burutik endredauta). esap. (EEE). Estar loco,-a, chalado,-a. Zoratuta egon. Ez juat uste burutik haiñ enredauta ibiliko haixenik.
buruz. adlag. (TE). De memoria. Buruz ekixazen euskal kantu guztiak.
buruz behera.
1 . buruz behera. adlag. (TE). Cabeza abajo. Buruz behera esegi eben zugatz batetik.
2 . buruz behera. adlag. (JSM). De cabeza [en natación, zambullirse]. Uretara salto egitterakuan esaten da. Probatzeko hankia sartu ezkerok ez dala han igaririk eitxen, han igari eingo bada buruz behera sartu bihar dala. (Zirik 125).
buruz ikasi. du ad. (TE). Aprender de memoria. Badira judixuen artian buruz ikasten dabenak Eskritura guztia.