behin. adlag. (TE). Una vez, una sóla vez; una vez, alguna vez; una vez que. Ez behiñ, askotan izan naiz haren etxian. / Behiñ, mendixan giñoiazela, hartu giñuzen euri haundi batek. / Behin erabagi zuzena hartu ezkero, aurrera egin bihar da. / Behin neska baten ondoren ibiltziak daukan arrisgua, gero bizi guztian atzetik kendu eziñik ibiltzia. (Zirik 125).
/ Jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, behiñ ogeratzen ziranian. (Ibilt 461).
/ Behiñ gatxena esanda, ostiango guztia Zaldunak errez azaldu zetsan. (Ibilt 483).
Ik. baten.
behin batian (behin baten) [behin batean]. adlag. (TE). Una vez, en cierta ocasión ; érase una vez. Behin baten, Peru eta Marixa juan ziran ferixara eta erosi eben txahal-txikixa... / Behin batian ziran Peru eta Marixa... Ik. behin, baten.
behin be [behin ere].
behin bera esanda bez. esap. (TE). Ni una sola vez. Behin bera esanda be, ez eban arpegixa garbittu hogei urtian.
behin edo behin. adlag.-esap. (TE). Alguna vez, alguna que otra vez, de vez en cuando . Behiñ edo behiñ moskortzen zan, gizon ona izan arren.
behin edo bittan. adlag.-esap. (OEH). Alguna que otra vez, un par de veces. Jakizu iñoiz ez dorala berbarik egin haregaz zu aurrian ez zarala, bittarte laburren batian behiñ edo bi aldiz izan ezik. (Ibilt 480).