Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
behin. adlag. (TE). Una vez, una sóla vez; una vez, alguna vez; una vez que. Ez behiñ, askotan izan naiz haren etxian. / Behiñ, mendixan giñoiazela, hartu giñuzen euri haundi batek. / Behin erabagi zuzena hartu ezkero, aurrera egin bihar da. / Behin neska baten ondoren ibiltziak daukan arrisgua, gero bizi guztian atzetik kendu eziñik ibiltzia. (Zirik 125). / Jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, behiñ ogeratzen ziranian. (Ibilt 461). / Behiñ gatxena esanda, ostiango guztia Zaldunak errez azaldu zetsan. (Ibilt 483). Ik. baten.
behin batian (behin baten) [behin batean]. adlag. (TE). Una vez, en cierta ocasión ; érase una vez. Behin baten, Peru eta Marixa juan ziran ferixara eta erosi eben txahal-txikixa... / Behin batian ziran Peru eta Marixa... Ik. behin, baten.
behin be [behin ere].
1 . behin be (behin bez) [behin ere (ez)]. adlag. (TE). Nunca, jamás, ni una sola vez. Ezezko esaldixetan: behin bez, iñoiz bez, sekula bez. -Zenbat bidar izan zara Donostian? -Behin bez.
2 . behin be. adlag. Alguna vez, en alguna ocasión. Galdera eta baldintzetan: iñoiz. Behin be ikusi dozu halakorik?
behin bera esanda bez. esap. (TE). Ni una sola vez. Behin bera esanda be, ez eban arpegixa garbittu hogei urtian.
behin edo behin. adlag.-esap. (TE). Alguna vez, alguna que otra vez, de vez en cuando . Behiñ edo behiñ moskortzen zan, gizon ona izan arren.
behin edo bittan. adlag.-esap. (OEH). Alguna que otra vez, un par de veces. Jakizu iñoiz ez dorala berbarik egin haregaz zu aurrian ez zarala, bittarte laburren batian behiñ edo bi aldiz izan ezik. (Ibilt 480).
beñipehin (Beñipehiñian) [behinik behin]. adlag. (TE). Por lo menos, al menos, cuando menos, siquiera. Bizixa beñipehin lagairak, nahiz ostian narrugorrixan laga. / Beñipehiñian aitzen emon balesku aurretik... Ik. behintzat.