Bilaketa aurreratua

itxura
itxura. (TE).
1 . itxura. iz. (TE). Parecido, traza; apariencia, figura, aspecto; impresión. Jauntxo itxura gehixago heukan bihargiñana baiño. (Zirik 32). / On itxuria dauka alkate barrixak. / Esan horrek, egi itxuria dau. / Semiak aittan itxuria atara dau. Ik. antz, irudi, planta, traza, tankera.
2 . itxura. iz. (TE). Fundamento, manera adecuada. Itxurako gauzia. / Badakik hori eztana itxuria bestien aurrerako be. (Zirik 78).
Itxurian jabe izan. esap. (EEE). No ser (o ser) lo que parece. "Norbaitek azaletik edo kanpotik ematen duena ez dela adierazteko" (EEE, 38). Baitta  dirudixana badala aitzen emoteko be. Diru eske neregana? Ni ez naiz gero itxurian jabe. / Sinpatikua eta jatorra emoten dau, baiña ez da itxurian jabe. / Itxurian jabe bada, ez dau eukiko indar haundirik.
itxura danez (zanez) [itxura denez (zenez)]. esap. (OEH). Al parecer. Danak espero eben txapeldun izatera helduko zala, ta berak pe bai itxura zanez. (Zirik 116).
itxuran. adlag. (OEH). En forma (de), con aspecto (de); decorosamente, con buen aspecto. Txanbolin agertu zan mendiruzko itxuran. (Zirik 57). / Itxuran agertu zeiñ etxera. (Ibilt 466).
itxuria [itxura]. adlag. (TE). Por lo que parece, según parece. Itxuria danez, itxuria dan lez. Itxuria, ez dator oiñ ezkerik. / Itxuria, haren etxian andria hasiko zuan frakak jazten. (Zirik 43). / Grazia ein zetsan itxuria. (Zirik 122). Ik. erregular, itxuria dan lez, kontizu, itxuraz.  Ahozkuan itxuria danez / dauanez be erabiltzen da.
itxuria dan lez (itxuria dan letz) [itxura den legez]. esap. (TE). Según parece, al parecer; por lo visto. Itxuria danez, dirudixanez. Itxuria dan letz, ez da ondiokan hill. Ik. itxuria, ikusixan bistan / behian.
itxuria emon [itxura eman]. dio ad. (TE). Adecentar, recomponer, acondicionar, dar forma. Itxuratu, formia emon. Ez dau guztiz ondo atara, baiña itxuria emon detsa. / Itxuria emon detsa etxiari, andrageixa datorrenerako. Ik. itxuratu.