i. metaling. (TE). Nombre de la letra 'i' del alfabeto vasco. Hor ein dozun 'ixak', puntua bihar dau gaiñian. Artikulua hartzerakuan "ixa" esaten da.
i-ji-ji. onomat. (ETNO). Grito de alegría, onomatopeya. Euji, irrintzi edo lekaixuetako soiñua. Eujixa, eujixa esaten jako: "iii-ji-ji-ji-ji-jiiiiiii!" Oiñ ez da entzuten baiña lehen bai!. ibai (ibi). iz. (TE). Río relativamente grande. Erreka zabala, gehixenetan itsasora heltzen dana (ETNO).
Debara doian ibaiak, haren izena dauka. / Eibar eta Plazentzia artian beti "pikia" egon dok, ia zein gehixago. Eta errekiagaittik be esaten eskuen: "Ixildu zaittie! Eibarren errekia besterik ez dakazue-eta!". Bai ba, Eibarren errekia, eta Plazentzian ibixa. Igarixan be, plazentziarrak hobiak beti. / Bota eban bere burua ibaira. (Zirik 120).
Ik. erreka. Eibarren gitxi erabiltzen da berba hau; izan be, egon be ez dago ibairik, Eibar ingurukuak errekak dira eta. Normalian erreka darabigu danerako, haundi zein txikixendako.
ibaibaztar [ibaibazter]. iz. (OEH). Orilla del río. Bazoian ibaibaztarretik gora. (Zirik 121).
ibai-herri. iz. (TE). Pueblo ribereño. "Bas-herria" bezela "ibar-herria" edo "iberria", izan leikian gauzia. Ik. baserri. Ibai-herria, ibar-herria, iberria eta bas-erria ez dira erabiltzen; etimologiak dira.
ibar. iz. (TE). Valle; vega. Ibarzabal, gure gurasuen denboran, entzutze haundiko gizona Eibarren. / Durangokua, ibar zabala eta argixa. Berbia bera bakarrik ez da normalian erabiltzen, baiña bai onomastikan eta toponimixan: "No entra esta voz en el léxico corriente, pero figura en la toponimia local: Ibargaiñ, Ibarkurutzia, Ibarbeya" (TE, 419).
Ibarrola. b. iz. (TE). Ibarrola (caserío). "Caserío de Goi-mendi" (TE, 419).
Ibarrola, Plazenziako mugen barruan dala uste dot. ibilgarri (ibilligarri). iz. (TE). Cosa movible; móvil, vehículo. Ibilligarri guztiak bizkortzia, hor gaurko ingeniero danen ametsa. / Narrian ondoren izan zan ibilgarri burpillduna. Ik. burpildun, burpillezko, bizkortu. TEk bizkortu, burpildun eta burpillezko sarreretako adibidietan darabil berbiau, baiña ez detsa sarrerarik egin.
ibilgona. Ik. gona. 1 . ibilgona (ibilli-gona). iz. (TE). Falda de calle, falda andariega. Kalera urtetzeko andrak jazten daben gonia. / "Falda que se ponen las mujeres para la calle" (TE, 419).
Ibilgonia jantzi ezkero, etxerako ordurik ez. / Honek androk, ibilli-gonia jantzi ezkero, etxeratu eziñ illuntziraiñok. / "Ibil-gona, kalerako jazten dan gonia. [...] Adarjote alde deitzen jako Eibar-en ibilgonia". (Zirik 28n).
1 . ibili (ibilli), ibiltze. 1 . ibili (ibilli), ibiltze. da ad. (TE). Andar, marchar, moverse; funcionar, andar. Ume honek ez dau beste gauzarik buruan, ibiltzia baiño.
/ Etenda zegozen, egun osuan ibilli ta ibilli ein ondoren. (Zirik 118).
/ Eztabil [erlojua]. Eztakit zer emongo neukian ibiltziarren. (Zirik 65).
/ Miñik ein barik ibilli hakitt, e! (Zirik 56).
/ Argi ibili hari.
2 . ibili (ibilli), ibiltze. da ad. (TE). Andar, estar; ocuparse en algo. Juan zan guraso bat bere semiari elgorrixa osatzen ibili zan medikuarengana. (Zirik 16).
/ Juan zan guraso bat bere semiari elgorrixa osatzen ibili zan medikuarengana. (Zirik 16).
/ Zure billa nenbillen ni.
/ Ordu betian errekan ibili ondoren, gauza gutxi harrapau eban. (Zirik 35).
/ Modara jantzi ta modara ibilli. (Zirik 85).
/ Kokotzat ebillen Batista kojua. (Zirik 103).
/ Behin, juan zan guraso bat bere semiari elgorrixa osatzen ibili zan medikuarengana. (Zirik 16).
/ Mediku askokin ibilli naiz gaiñera. (Zirik 102).
dabillen lekuan. esap. (EEE). Ande donde ande; esté donde esté. Dabillen lekuan dabillela.
Mutiko hori tripa zorririk barik ibiliko da dabillen lekuan.
2 . ibili (ibilli). iz. (TE). Camino, recorrido, caminar. Gaurko ibillixak on ein desta. / Tripiau bajatze alde, lantzian behin, mendi ibili bat eitten hasi nok. (Zirik 57).
/ Haren errenkako ibilixa. (Zirik 103).
/ Zaldunagaz urten eban ibilli batera. (Ibilt 482).
/ Mendi ibilli bat egiñ ondoren, etxeruzkuan, berihalaxe hartzen dogu burdiña usaiña Eibarrera hurreratzian; begi-itsuan be igarriko genduke nora goiazen.
Ik. ibillaldi, ibillera. ibilkor. izond. (TE). Andarín,-ina, andariego,-a . Ibiltarixa, asko ibiltzen dana; ibiltzen zalia dana.
Ibilkorra, demoniua, leku baten eziñ iraundakua. / Bizkorra, ameskorra, ibilkorra... Ik. ibiltzaille, ibiltari. Ibilkor eta ibiltzaille baiño arruntagua: ibiltari.
ibillaldi (ibillialdi) [ibilaldi]. iz. (TE). Marcha, caminata, paseo. Ibillaldi ederra ein dogu Urkotik zihar. Ik. ibili. ibillera. ibiltari (ibillilari). izond. (TE). Andarín,-ina, andariego,-a. Asko ibiltzen dana, ibiltzen zalia dana.
Urtiegaz, oso sortu zan ha zan ibiltarixa. / Ibillilarixa urten eban, eta ez zan geldittu munduan barrenera arte. / Ibillilarixa, errotarixa, labarixa, ehitzarixa. / Ibiltarixanak (tít.). (Ibilt).
Ik. ibilkor, ibiltzaille. Ibiltarixa da gehixago erabiltzen da ibilkorra eta ibiltzaillia baiño.
ibiltzaille (ibilzale). izond. (TE). Andarín,-ina, andariego,-a. Ibilkorra, ibiltzen zalia dana, ibiltarixa.
Dittuan urtiegaz, betiko ibilzalia. Ik. ibilkor, ibiltari. Ibiltzaillia eta ibilkorra baiño arruntagua: ibiltarixa.
Ibur. l. iz. (TE). Ibur (riachuelo, regato). "Se llama así el regato que baja entre Galdaramiño y Eguarbitza" (TE, 420).
Ibur errekia Olerrian sartzen da Egora. idar (ider) [ilar]. iz. (TE). Guisante (Pisum sativum). Legatza idarrekin, gaurko afarixa. idar-oskol. iz. (ETNO). Vaina de guisante. Idarran lekia.
|