Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
itsas. iz. ( -). Marino,-a, marítimo,-a; náutico,-a. Itsaso berbiak zenbaitt berba-alkartetan, lehen zati moduan, hartzen daben  formia.
itsas antzar [itsas antzara]. iz. (ETNO). Ganso (Anser anser). Edurra ekarten dabenak... itsas antzarrak dira harek, e?: "zenbat itsas antzar pasau dan! edurra dator!" eta holako komentarixuak egitten dira, bai.... / Itsas antzarrak eurixa eta hotza ekartzen dabe. Ik. antzar.  Normalian basarrikueri antzar esaten jakue, eta pasekueri itsas antzar.
itsas arrano. iz. (JSM). Águila pescadora (Pandion haliaetus).  Ez da Eibarren ezaguna.
itsas bista. iz. (TE). Perspectiva abierta al mar, paisaje marítimo. Mendi haren gaiñetik, itsas bistia Frantziaraiñok.
itsas eper. iz. (JSM). Canastera (Glareola pratincola).  Ez da Eibarren ezaguna.
itsas ernara. iz. (JSM). Charrán (Sterna hirundo).  Ez da Eibarren ezaguna.
itsas hasarre [itsaso haserre]. iz. (TE). Tempestad, marejada; mar picada, mar alborotada. Ifar-aldietako haixiak jarri dabe itsas hasarria. / Itsas hasarria dago gaur.
itsas hondar. iz. (TE). Arena de mar. Itsas hondarra, Portland-a eta burdiñia, gaurko elemento nausixak etxegintzarako.
itsas hondartza. iz. (TE). Playa, arenal. Itsas hondartza garbi ederrak dira gure aldietan. Ik. hariatza, hondartza.
itsas kabra. iz. (TE). Cabracho (Scorpaena scrofa). Itsaskabria, priji-arrain gozua.
itsas lanperna. iz. (OEH). percebe. Itsas lanpernak ziran. (Zirik 47). Ik. lanperna.
itsas mika. iz. (JSM). Ostrero (Haematopus ostralegus).  Ez da Eibarren ezaguna.
itsas orro. iz. (TE). Estruendo marino. "En la metereología aldeana de ciertos lados, juega gran papel la fuerza con que se deja oir ese estruendo" (TE, 444). Itsas orruak gogor entzutzen dira gaur.
itsas txori. iz. (TE). Gaviota; ave marina. Gure ontzixak, hogeta egunetan, itsas txorixak izan zittuan ondorian. Ik. kulixa, kaixo.
itsas herri. iz. (OEH). Pueblo costero. Itsas herrixan egon ezkero itsas jenerotik jan bihar. (Zirik 24).
itsasalde. iz. (TE). Litoral, costa. Udan, itsasaldiak izaten dau tiria.
itsasarrain. iz. (TE). Pescado de mar. Itsasarraiña, gozuagua, esaten dabe, errekakua baiño. Ik. arrain, errekako arrain, errekarrain.
itsasbaztar [itsasbazter]. iz. (TE). Costa, litoral, orilla. Itsas zabalian galdutako gauzak, agertzen dira itsasbaztarrian.
itsasgizon. iz. (TE). Marinero. Bermioko portua hartu ebenian, pozik ziran itsasgizonok.
itsaso (itsoso). iz. (TE). Mar. Tontor honetatik, itsasua agiri da. / Ai itsasua, bildurgarrixa, hamaika gizon galdu ta ondik hasarria.
itsasontzi. iz. (TE). Barco, nave, navío. Itsasontzi harek ekarri eban garitziak ez eukan neurririk. / Itsasontzi harek ekarri ebana bai garitzia! Ik. barku, ontzi.
itsu.
1 . itsu. iz.-izond. (TE). Ciego,-a, invidente. Ikusmen bakua. Zeiñena izan zan hamen pekatua, beronena edo bere gurasuena, gizon hau itsua jaixo zeiñ aman sabeletik? (Juan, 9. 2). / Harrittuaz bere buruakin, nola haiñ itsua ahal izan zan, alde batera lagatzen horrelako emazte ikusgarrixa. (Ibilt 467).
2 . itsu. izond. (OEH). Aficionado, -a; fanático, -a; empedernido, -a. Mahaikada gizona batu ziran, danak perretxikujale itsuak. (Zirik 62).
itsu-itsuan. adlag. (OEH). A ciegas, ciegamente. Ahotik kendu barik itsu-itsuan pitxar erdi hustu eban. (Zirik 18s). / Hasarratu eta itsu-itsuan juan zan etsaiagana.
itsu-laguntzaille. iz. (TE). Lazarillo, guía de ciego. Zortzi urtekin, itsu-laguntzaille juan zan herririk herri.
itsuan. adlag. (TE). A ciegas, ciegamente. Ezer ikusten ez dala; berotasunian. Itsuan dabil nora ezda, txingor eta inbriska artian. / Zalduna ez zan larrei larrittu Dukiak ziñuanakin, jakiñian itsuan ziharduana. (Ibilt 480). / Nere itsuango pauso itsuak. (Ibilt 489). Ik. begi itsuan.  Indartzia nahi danian repetidu egin leike: itsu-itsuan.
itsuka. iz. (JSM). Juego de la gallinita ciega. Ik. begi itsuka.
itsulapiko (itxulapiko). iz. (TE). Hucha, alcancía. Itxulapikua bete arte ez da apurtu bihar.
itsusi. izond. (TE). Feo,-a; poco agraciado,-a. Zatarra, itxura txarrekua, edertasunik ez daukana. "Itsusia" hobeto dan lekuan be, "zatarra" esaten dogu, leku larregi emonda berba honi. Ik. zatar.  Ez da berba normala Eibarren.
itsuski.
1 . itsuski (itxuski, itzuski, izizki) [isuski]. iz. (TE). Escoba rústica. Basarrixan egindako erratz txiki modokua da; gehixenetan kiruz edo kiñarrez egindakua. Kortako amaraunak kentzeko, dolaria garbitzeko, sagardaua irazteko... (ETNO). / "Es una rústica escoba de brezo, de elaboración doméstica" (TE, 331). Itsuskixa, kiñarra abarrekin eindako erratza. / Epaikixa, itsuskixa, birikixa... Ik. erratz, eskoba, ipitta.  TEn sasoian gehixago, eta gaur egunian gitxiago, "En Eibar es común" (TE, 448). Hortik aparte, "En Eibar decimos itxuzkixa, de la escoba de fabricación casera; eskobia de la que ofrece el comercio" (TE, 346)
2 . itsuski. iz. (AZ). Aspa; devanadera.
itsutasun. iz. (TE). Ceguera. Eskolarik-eza da, itsutasuna bezela.
itsutu, itsutze (itsututze).
1 . itsutu, itsutze ( itsututze). da/du ad. (TE). Quedarse ciego,-a, perder la vista; dejar ciego,-a, cegar. Hainbeste irakortekin ixa itsutu zan. / Itsututzia, izan laikianik oker haundiña. / Etsaiak itsutu eben errota-harrixan lan eraintzeko. / Bendian hartutakuak itsutzia ohittutzen zan gizon-oletan lan eraitzeko.
2 . itsutu, itsutze ( itsututze). da/du ad. (TE). Cegar(se), ofuscar(se). Berotasunian itsutu nintzan eta bihar ez dana ein neban.
itto, ittotze [ito]. da/du ad. (TE). Ahogar(se), asfixiar(se). Ez ekixan igarixan eta itto zan ur haundixera juan zanian. / Harrapatzen bazaittut, itto eingo zaittut. / Ittotzia, heriotza izugarrixa. / Nahi ardaua, nahi ura edo nahi petroliua, edozer bihar eban egarrixak ittoko ezpaeban. (Zirik 18).
ittobiharrian [ito beharrean]. adlag. (TE). A punto de ahogarse. Ixa arnasa barik. Barrez ittobiharrian ziran ni ikusirik.
ittogin (itxogiñ, itxoiñ) [itogin]. iz. (TE). Gotera. Neguan agertzen dira ittogiñak, eta zahartzara atxekixak.
ittogiñak hartu [itoginak hartu]. esap. (TE). Tomar las goteras; arreglar goteras; tapar goteras. Ittogin batzuk hartu, barrixak eiñaz ostikopian.
ittomen.
1 . ittomen (itxomen) [itomen]. iz. (TE). Hinchante, risible. "Se dice significando ser la risa (una persona o una cosa)" (TE, 445). Lagun artian, ittomena da ha gizona.
2 . ittomen (itxomen) [itomen]. iz. (TE). Ahogo, sofoco; asfixia; angustia, agobio. Bero haundixa egitten dabenian, edo jentez betetako leku baten, edo leku txiki eta estu baten sentidu leikiana. Etsipena, aurrerapena, ittomena.... / Hau da ittomena! / Horrek tokixorrek ittomena emoten dau.
ittotako (itxotako) [itotako]. izlag. (TE). Ahogado,-a. Gizon itxotakua atara dabe ibaittik.