anpor.
1 . anpor. iz. (TE). Gran mentira, mentira gorda, bola, trola. Guzur galanta, garaua, haundixa.
Anporra, zuk oiñ esan dozuna. / Kontu!, anporrak botatzen dittu horrek eta! Ik. guzur-anpor. Artikulua hartzerakuan amaierako konsonante dardarkarixa luzia da, anitza: "anporra".
2 . anpor. izond. (TE). Mentiroso,-a. Guzurtixa, anporrak esaten dittuana.
Arrajolako anporrak esandakua, nun kabidu? / [Guzurrak esaten] uste Arrajolako Anporra (dirala). (Ibilt 373).
/ Arrajolako Anporra, guzurrian gehixen zalako Eibarren "anporra" guzur haundixa diñuan hitza, Antxiñagoko arbola tronku senduen izenetik
hartuta. (Ibilt 373).
Ik. anpor, anporlari, guzurti anpolari, guzurti.
3 . anpor. iz. (ETNO). Tronco. Enborra (AN).
Ik. gerri, buru, ipurdi. Guk ez dogu jaso enbor esangura honekin. TEk jasotako esangura berakin baiño: "anporra: mentira grande". Baina enbor esanguria be arrunta izan da Bizkaia osuan (ELH,AZ), eta JMEk Bergaran be anpor jaso dau, enbor takarra esanguriakin. Badirudi Eibarren eta inguruan jatorrizko esanguria galtzen juan dala. Gaur egun trongua esaten da gehixenbat, edo bestela arbola-ipurdixa eta arbola-gerrixa. JMEk be ohar hau dakar: "Hitz ia galdua".