Bilaketa aurreratua

keixa
© Joseba Ruiz
keixa.
1 . keixa [gerezi]. iz. (TE). Cerezo (Prunus avium). Pipagintzarako, keixia da egurrik onena. Ik. keixa, keixa-arbola.
2 . keixa [gerezi]. iz. (TE). Cereza, fruto (Prunus avium). Keixak patxarretan sartuta, erari gozua gertatzen da. / Oin heldu haiz?, Gabonetan keixak!. / Keixa klase guztietatik anpolarixa onena. / Mentua edozein arbolakin! Okarana, keixia... Ganorazko alia emoteko, mentau ein bihar dok! Porejenplo, keixak be dagozak klase pillo bat. Ta mentau bakua bada, ba, eitten jok dana ale igualekin, ta dana holakotxe ale txiki-txikixa, txori-keixia. Ta bestia, ba, edo beranduko keixia, edo anpolarixa, edo goiz-keixia edo... Bueno kindia mentau bakua dok; kindiak ez jakak mentau biharrik. / Esr. Gabonetan keixak. Ik. keixa.  Bes. goizkeixa, keixa anpolari, keixa baltz, keixa zuri, txori-keixa. JMEk beste honek be jaso dittu Bergaran: abade keixia, Amerika keixia, dultzakeixia, garagar keixia, keizberia.(ETNO).
keixa anpolari [gerezi anpolai]. iz. (TE). Variedad de cereza, cereza ampollar. "Variedad de cereza, que se caracteriza por su gran tamaño" (TE, 486). Keixa anpolarixak bezela ziran bere begixak. Ik. anpolari.
keixa baltz [gerezi beltz]. iz. (TE). Tipo de cereza oscura. Keixa baltzari harrak eitten jakoz.
keixa makatz. iz. (ETNO). Cerezo silvestre, sin injertar (Prunus avium sylvestris). Ik. txori-keixa.
keixa zuri. iz. (ETNO). Variedad de cereza blanca.
keixa-arbola. iz. (ETNO). Cerezo (Prunus avium). Txori-txikiz betetzen dira keixa-arbolak. (Zirik 72). / Basoko keixa-arbolapiak kazariz beteta izaten ziran. (Zirik 73). Ik. keixa.
keixa-hazur [gerezi-hezur]. iz. (TE). Hueso de cereza. Ez da ona keixa-hazurrak barrura aintzia.
keixape [gerezipe]. iz. (OEH). Lugar bajo un cerezo. Patxaraz jarri ziran keixapian. (Zirik 73). / Ordurako keixapia eibartar kazariz betia zan. (Zirik 73).
keixapian egin (keixapera juan). esap. (ETNO). Técnica de caza. Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini, eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia. Zozo-birigarruak eta txinbuak harrapatzen dira holan. Neri aittak hamabi urterako egin jestan eskopetia, hamabiko txikixa. Eta, orduan, keixapian egitten genduan. Daguanik eta gauzarik grabiena, keixapia. Han jausten dittuk zozokumak eta danetik. Han ezer ez dok errespetatzen. Baiña lehen kontrolik bez. Dana libre! Baiña keixapia grabia dok, grabia. Ik. keixara, heskeran egin, pikupian egin.
keixara [gerezira]. esap. (TE). Cazar bajo el cerezo. Keixa arbolapian jarri, txorixak datozenian tiroz akabatzeko. /  "Se dice del criminal procedimiento de caza que consiste en apostarse al lado de un cerezo para tirar contra los pájaros que acuden por el fruto para las crías" (TE, 486). Gaur gabetik juan dira keixara, urtian behinko itzari amorratu batzuk. Ik. keixapian egin, pikupian egin.
txori-keixa. iz. (ETNO). Cerezo silvestre, sin injertar (Prunus avium sylvestris). Ik. keixa makatz.