masma [marasma].
masma hankaluze [marasma hankaluze]. iz. (TE). Araña patilarga; opilión. Araknidua izan arren ez da benetako masmia. Hanka fiñ eta luziaguak daukaz (ETNO). / "Araña patilarga de las umbrías húmedas" (TE, 548).
Leizetan bizi izaten da masma hankaluzia.
masma-etxe [marasma-etxe]. iz. (TE). Tela de araña; telaraña. Masma-etxez betetako sapai batera eruan giñuezen. / Masma horrek pare bat euli daukaz harrapauta beran masma-etxian. Ik. amaraun, masmaratxa, masma-zulo. Sare itxurakueri esaten jakue masma-etxe; sare itxurarik ez daukeneri, amaraun.
masma-zulo [marasma-zulo]. iz. (TE). Tela de araña; telaraña. "Pabellón abocinado de la 'Tegenaria parietina'" (TE, 458). Hodi itxuria daken masma-etxiak, zulo itxurakuak.
Masma-zulo ingurura eulixa agertzia beste, zuk oiñ ein dozun pausua. / Masma-zuluak dittuk, ba, zelan esango deuat ba nik... Hodi itxuria daken masma-etxiak, zulo itxurakuak, horretxek dittuk masma-zuluak. Ik. amaraun, masma-etxe, masmaratxa.