maaxa. iz. (TE). Especie floral. Gaur egun Kalamua izenaz ezagunagua. / "Planta vivaz silvestre que da nombre a Maaxamendi" (TE, 550).
Kalamua, "Maaxa-mendixa". Eibarko toponimoen zerrendan: Kalamua / Maax.
madal [magal]. iz. (TE). Rama pequeña de árbol. Arbola-adar txikixa.
Aldapeko, sagarraren, madalaren puntan, puntaren puntan... (TE, 538).
/ [...] etxe aurrian, udarako, intxaur madal haundixa. (Ibilt 231).
Ik. arbola-adar. madari. 1 . madari. iz. (TE). Peral (Pyrus communis). Gure etxeko ostian madari haundi adartsu bat zan . / Ariatzan Indianokuak zekan ortua. San Juan kalia? Hasi Ardantzatik eta palazioraiño ortuak dana. Ta han eguazen arbolak!? Madari-arbolak eta... itzalak baiña! Eta han Bartolo eguan, ha zaintzen ebana. Eta guk lapurretan eitteko, madarixak hartzeko -orduan gaztiak, eta buru ona- zer eitten genduan? Palo luze bat hartu, urkilliakin, ta azpixan pote haundi bat ipini alanbriakin lotuta; ta gero, beste palo baten lotzen genduan igetaixa, ha be lapurretan egindakua. Ta igetaixakin madarixa ebagi "ttas!", ta pote barruan sartu! Ta Bartolo behetik begira: "Txarrixok!". Ha agertu ordurako gu tuneletik estaziño kalera! Gu harrapau? Arreglauta eguan ha!. / Esr. Ixa-ixa madarixa.
1 . madarikatu, madarikatze (madarikatutze). du ad. (TE). Maldecir, blasfemar. Madarikatu deixanak bere aitta edo ama, hilda izango da (Urt. 21, 17). / Motxaillen madarikatutzian bildur ziran. / Madarikatua izan deilla betiko, gurasua jo dabelako.
Anton. bedinkatu. 2 . madarikatu. interj.-izond. (TE). Maldito,-a. "Interjección con que se maldice alguna mala acción" (TE, 539).
Gure gizon madarikatu horrek oin be sakatu jestan zirikadaren bat. (Zirik 28).
/ Diabru madarikatua! oin be sakatu desta beste bat!
mahai. iz. (TE). Mesa. Arrateko mahaixak, honenbesteko baten hartzen zittuen tabernarixak, erromerixa egunetarako. mahaikada. zenbtz. (TE). Mesa llena. Goiko janteixan mahaikadia ziran bazkaittan. / Mahaikadia gizon batu ziran, denak perretxikujale itxuak. (Zirik 62).
mahairako. adlag.-izlag. (OEH). Para la mesa, para comer. Trebia zan, beti zan mahairako prest. (Zirik 70).
mahaixan jarri baino ez. esap. (TE). Sentarse y comer, sentarse a mesa puesta . "Artículo segundo del programa máximo de un clásico eibarrés" (TE, 540).
Jai eta jornala mahaixan jarri baiño ez; hor emanzipaziñua.
mahaiko. mahats. mahats-farral (mahas-parral, mahasparra) [mahats-parral]. iz. (TE). Parral, parra. Manuel Mendaroneko mahats-farralpian, onddo-jana ein genduan egun hartan. mahats-korda. iz. (TE). Racimo de uva. Ik. mahats-mordo, mahats-txorta. mahats-mordo. iz. (TE). Racimo de uva. Eta itxuli ziran mahats-mordo haundi bat biren artian ebela. Ik. mahats-korda, mahats-txorta. mahats-orri. iz. (TE). Pámpano; hoja de vid. Mahats-orrixak keriza ederra eitten dau. / Gaztetan mahats-orrixekin zigarruak egitten genduzen. mahats-txorta. iz. (TE). Racimo de uva. Eta heldurikan Eskol esaten jakon ibarrera, ebagi eben mahats-txorta bat eta ekarri eben biren artian, makilla baten txingilizka (Num. 13. 23). Ik. mahats-korda, mahats-mordo, txorta. mahats-zepotz. iz. (ETNO). Viña en donde la uva está distribuida en cepas individuales, no en parral. mahatsadi. iz. (TE). Viñedo, viña. Rioja aldietan mahatsadixak ugari. Ik. mahasti. Mahasti da esangura horrekin erabiltzen dana.
maietz (maiatz) [maiatz]. iz. (TE). Mayo. Maietzian ekitzen detse gure aldietako erromerixak. Ik. april, marti, agor, abendu, zemendi, urri. Mugatuan: maietza.
maietzeko lorak [maiatzeko loreak]. iz. (TE). Devoción mariana, ofrenda de flores. "Devoción mariana del mes de mayo" (TE, 550).
Neskatilla guztiak, maiatzeko lorak diranari eskerrak, afalostian urtetzen ekitzen detse. mailla [maila]. maillaka [mailaka]. adlag. (OEH). Escalonadamente; gradualmente, poco a poco. [Euskeria] sasoitik sasoira maillaka-maillaka, ez bakarrik gitxittuaz, bere aberastasuna eskastuz doiala esango genduke. (Zirik 30).
maillasto (maillastu). iz. (ETNO). Tallo de maíz, caña de maíz. Arto-landarian kertena.
Ik. arto-lasto, arto-maillasto. 1 . maillatu, maillatze (maillatutze) [mailatu]. da/du ad. (TE). Abollar(se), magullar(se). Zerbaitti, kolpeka, sakonunia edo antzerakua egin. Golpiaz hondatzia, sagarra arbolatik jausittakuan esate baterako (ETNO).
Ontziterixa guztia maillatuta dauka, hainbeste urteko erabilixagaz. / Jausi eta danian maillatu naiz . / Gauza hori maillatutzia da alperrik galtzia. / Lapikua maillatzia gura eban barrixa erosi zeixen. Ik. maspildu. 2 . maillatu [mailatu]. iz. (TE). Abolladura, magulladura, contusión. Zidarrezko pitxar honek maillatua dauka ertz baten. / Hori pieziori ikusi dotenian bildurtu nok, ze, maillaturen bat eukala begittandu jatak eta; baiña begittanziño bat besterik ez dok izan. / Hau ez dagok ondo, maillatua jaukak. Ik. maspil, maspildu. |