Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
mahats.
© Jaione Isazelaia
1 . mahats. iz. (TE). Vid, uva (Vitis vinifera). Gure aldietan ez da oso gozotutzen mahatsa.
2 . mahats. iz. (NA). Ganga, chollo. Hau dok mahatsa!... hau dok gangia!.
mahats-farral (mahas-parral, mahasparra) [mahats-parral]. iz. (TE). Parral, parra. Manuel Mendaroneko mahats-farralpian, onddo-jana ein genduan egun hartan.
mahats-korda. iz. (TE). Racimo de uva. Ik. mahats-mordo, mahats-txorta.
mahats-mordo. iz. (TE). Racimo de uva. Eta itxuli ziran mahats-mordo haundi bat biren artian ebela. Ik. mahats-korda, mahats-txorta.
mahats-orri. iz. (TE). Pámpano; hoja de vid. Mahats-orrixak keriza ederra eitten dau. / Gaztetan mahats-orrixekin zigarruak egitten genduzen.
mahats-txorta. iz. (TE). Racimo de uva. Eta heldurikan Eskol esaten jakon ibarrera, ebagi eben mahats-txorta bat eta ekarri eben biren artian, makilla baten txingilizka (Num. 13. 23). Ik. mahats-korda, mahats-mordo, txorta.
mahats-zepotz. iz. (ETNO). Viña en donde la uva está distribuida en cepas individuales, no en parral.