Bilaketa aurreratua

txarri
txarri [txerri].
1 . txarri [txerri]. iz. (TE). Cerdo,-a, cochino,-a, puerco,-a, cocho,-a. Txarrixa, basurdian famelixako kidia. / Txarri handixe hiltten gendun gaiñera! Hamabi arrukue! Erdibana, Itturraldekuek eta bixok erdibana. Lehelengo batana ta gero bestiana. Ta txarrixe... txarrikixe ona da. Lehenagokuek zer esate eben? Txarrixa hiltten dan astie ta ezkontzeko astie ziela onenak! Txarrixa hiltten zan astien solomue jan ta ona izen be! Txarri odol-hestiekin, ta solomue jan, ta... Gibel-barruek gastau artien, ta gero, ba, urdaixe; ha gitxitxuago. Urdai berdie, baiña txarrixan solomue-ta edarrak izeten die; odolostiek be bai! Hori aste bat edo bixen! Urte guztien hoba! / Txerri horrekin izandu dira bi familia partian. (In Zirik 60). / Esr. Txarrixa hildako astia eta ezkondutako urtia. Ik. urde, kurrin.
2 . txarri [txerri]. izond. (TE). Cerdo,-a, cochino,-a; desaseado,-a, sucio,-a ; obsceno,-a. Persona zikiña; ahozatarra; gaiztua. Lagun artian alkarri txarrixa esatia ez da sarrittan txartzat hartzen. Iñoiz arpegixa garbitzen ez eban txarrixa zan ha gizona. / Iñor (ez) ha baiño txarrixagorik berbetan.
txarri eme. iz. (TE). Cerda, marrana. Txikixetatik, txarri eme bat alde batera laga bihar dogu amatzarako.
txarri-ama. iz. (ETNO). Cerda con crías; cerda madre.
© Ezezaguna
txarri-bedar. iz. (ETNO). Sanícula (Sanicula europaea). Ik. ur-bedar.
txarri-belarri.
1 . txarri-belarri. iz. (TE). Oreja de cerdo. "Porción de la matanza" (TE, 688).
2 . txarri-belarri. iz. (ETNO). Embutición defectuosa. Enbutiziño txar baten formiari deitzen jako holan. Taillarretako berbia da. Hónek rodilluok ondo dagoz baiña txarri-belarri bat edo beste urten detse. Itxuria danez arra moztu edo egin da.
txarri-buru. iz. (TE). Cabeza de cerdo. "porción de la matanza" (TE, 688). Txarri-buru erdi erosi dot, baberi sartzen juateko.
txarri-erregalo. iz. (ETNO). Porción de la matanza que se regala. Txarrixa hildakuan auzo eta senide batzuei emoten jakuen zatixa: odolostiak, solomo zatixa, urdaixa... Aurten be txarri-erregalua bialdu dabe, odolostiak eta urdaixa. / Barrundikuak txarri-erregalua bialdu dabe.
txarri-galdara. iz. (ETNO). Caldero en el que se prepara la comida para el cerdo.
txarri-gibel. iz. (TE). Hígado de cerdo. "porción de la matanza" (TE, 688). Txarri-gibela saltzailliak eruan dau, burdixan ekarri biharran ordez.
txarri-hagin.
1 . txarri-hagin. iz. (TE). Colmillo saliente. "Dícese del colmillo que viene saliente por defecto de naturaleza" (TE, 687). Horrek txarri-hagiñok atara ein biharko dittuzu.
2 . txarri-hagin. iz. (ETNO). Elevador de martillos de expulsión. Expulsorian kolpekarixak jasotzen dittuan piezia.
© Jaione Isazelaia
txarri-hanka. iz. (TE). Pata de cerdo. "Porción de la matanza" (TE, 687). Eruaixozu txarri-hanka bat eta odolostia abade jaunari, txarri-hiltzia izan dogunetik.
txarri-hazte. iz. (TE). Crianza de cerdo. Txarri-haztiak, jatekua erosi bihar badozu, ez dauka konturik.
txarri-hiltze (txarri-hiltte). iz. (TE). Matanza del cerdo. Oingo astian txarri-hiltzia dogu etxian. / Gure semiek kazari batzuk dira. Ta txarri hiltzie behintzet, ta... "Hori geuk tiruakin past! hilko dogu ta kitto!" Agindu detsagu ta "brast!" eindde bai, baiña ja-ta odol dana kanpora! Harek kitto! Orduantxe gure odolostiok jun zien Tetuanera! Akabo!. Ik. txarriboda.
txarri-jateko.
1 . txarri-jateko. iz. (TE). Comida para cerdos. "Lo que se cuece para los cerdos" (TE, 688).
2 . txarri-jateko. iz. (TE). Bazofia, comida basura. Hau ez da kristauentzako janarixa, baizik txarri-jatekua.
txarri-korta [txerri(-)korta]. iz. (TE). Cochiquera; pocilga. Ez da hau kristauentzako etxia; hau txarri-kortia da. / Haragillia aizto zorrotzakin eta emaztia galdara haundixagaz
heldu ziran txarri-kortara. (Ibilt 462).
Ik. korta, txarritoki, arditoki, ardikorta.
txarri-min. iz. (TE). Lengua de cerdo. "Porción de la matanza" (TE, 688). Txarri-miña, iraun eraitzeko, gatzakin gertatzen da.
txarri-onrak. iz. (NA). Banquete de matanza de cerdo. Ik. txarriboda.
txarri-urde. izond. (TE). Cochino cerdo. Antxiña insulto bezela erabilia (JME). / "Pleonástico que se dice así para acentuar el calificativo de cerdo" (TE, 689). Egunaz zalduna; gabaz txarri-urdia. / Bere diru guztiegaz, janzten, jaten eta berbetan, txarri-urde bat zan.