madari.
1 . madari. iz. (TE). Peral (Pyrus communis). Gure etxeko ostian madari haundi adartsu bat zan . / Ariatzan Indianokuak zekan ortua. San Juan kalia? Hasi Ardantzatik eta palazioraiño ortuak dana. Ta han eguazen arbolak!? Madari-arbolak eta... itzalak baiña! Eta han Bartolo eguan, ha zaintzen ebana. Eta guk lapurretan eitteko, madarixak hartzeko -orduan gaztiak, eta buru ona- zer eitten genduan? Palo luze bat hartu, urkilliakin, ta azpixan pote haundi bat ipini alanbriakin lotuta; ta gero, beste palo baten lotzen genduan igetaixa, ha be lapurretan egindakua. Ta igetaixakin madarixa ebagi "ttas!", ta pote barruan sartu! Ta Bartolo behetik begira: "Txarrixok!". Ha agertu ordurako gu tuneletik estaziño kalera! Gu harrapau? Arreglauta eguan ha!. / Esr. Ixa-ixa madarixa.