on.
1 . on. izond. (TE). Bueno,-a. Ona, bat bakarrik dala erantzun zetsan Jesusek gazte bati: Zeruko Aitta. / Gure etxeko jabia ona da. / Txarra ez, baiña on-ona bez. / Honetan, bururatu jakon asmu on bat. (Zirik 103).
/ [Kuadrua] Hire sentimentueri holako bihozkadia emoteko on-ona izan bihar. (Zirik 17).
Goi maillarako errepetiduta be erabiltzen da: on-ona. "Bueno con aumento o reiteración mayorativa. Muy bueno" (TE, 598).
2 . on. izond. (OEH). Bueno,-a exclamativo con sentido irónico. Ona dok ba bera isilik egoteko!
/ Nik egin juat ona!
/ Ointxe ikusiko dozue zer dan ona!
/ Onetik librau haiz; eztakik asko! (Zirik 35).
3 . on. izond. (OEH). Bueno,-a, grande, abundante. Poztu zan [...], autu honetan senarrari ziri on bat sartzeko aukeria ikusirik. (Ibilt 457).
4 . on. iz. (El) bien. Idea edo izaki abstraktua: ona, txarran kontrakua.
Ona eiñak ez dauka damurik. / [Abadia] ona ta txarraren ejenpluak ipintzen hasi zanian [...]. (Zirik 44).
/ Eta nik, ez doranonek Bedorren ona baiño, [...]. (Ibilt 479).
on biharreko [on beharreko]. esap. (TE). Beneficio. Eskolia, on biharrekua gurasuendako eta umientzat.
on biharrian [on beharrean]. esap. (TE). Con buena intención, de buena fe. Zorigaiztuan esan netsan on biharrian esan netsana, ba txarrera hartu zestan. Ik. hobe biharrian, hobeto biharrian, ondo biharrian, hobe biharrez.
on billa, on billa, bonbilla. esap. Perder la ocasión por insistir en busca de lo perfecto. On billa, on billa, bonbilla, esaten dan moduan, eta hor, mutil zahar geldittu da.
/ Esr. On billa, on billa, bonbilla.
on egin. dio ad. (TE). Hacer bien, sentar bien; ser (algo) de provecho, ser (algo) útil. Zenbat gauza dira botikan on eitten dabenak? / Ardau apur honek on ein desta. / -Zer dozu? -Jan dogun arraiñak onik eiñ ez. / Ikustiak be, ez desta onik eitten. Ik. onik egin ez. Ezezkuan be erabiltzen da: "(...) onik eiñ ez", "(...) ez desta onik eitten" aurreko adibidietan ikusi leikenez.
on-egin. iz. (OEH). Beneficio, favor. Bere on-eiñan sarixa izan zan. (Ibilt 465).
ona. zenbtz. (AN). Mucho, muchísimo. Asko. / Recalca o magnifica lo que dice el verbo principal.
Hori narrastu dok ona!
ona egin. du ad. (TE). Hacer el bien. Ona eiñak ez dauka damurik.
onaldixa erabili. esap. (TE). Estar de buen humor, estar de buenas, estar de buen temple. Onaldixa darabill uezabak.
onenian [onenean].
1 . onenian [onenean]. adlag. (TE). Acaso, a lo mejor. Baserriko burubidia, sei hillabeteko lanak, onenian, ordubetian galdu txingorrada bategaz. / Onenian egixa izango da esan dabena, guzurra esatia ahaztu jakolako.
onerako.
1 . onerako. postp. (OEH). Para bien de, para provecho de. Parkatik, baiña bixon onerako ein juat. (Zirik 18).
onian [onean]. adlag. (TE). A buenas, a las buenas, por las buenas. Onian dana ataratzen jakon; txarrera ezer bez. Anton. txarrian.
onian edo txarrian [onean edo txarrean]. esap. (TE). A buenas o a malas. Onian edo txarrian ekarrizu nere aurrera!
onian egon [onean egon]. (OEH). (Estar) sosegado,-a, tranquilo,-a, sin perder el control. [Alboko gelan] ebillen dukia harutz-honuzka nasai, berriz bere onian zanetik. (Ibilt 488).
Aurretik nere, bere... dittuala.
onik egin ez (egin ez onik). dio ad. (TE). Sentarle mal alguien o algo. Personaren edo gauzaren batek kalte egin. / "Loc. verbal para significar que una persona no es grata o una cosa hace daño" (TE, 308).
Haretxek gizonak ez desta onik eitten ikustiakin bakarrik. / Ardauak es desta eiñ onik. / Euzkixa larregi hartzian ez detsa onik eiñ. / Dagon hotzonekin errekan ikustiak ez jestak onik eitten eta urteik urten, neu begira egoten geixotu baiño lehen. (Zirik 36).
Ik. on egin.
ontzat hartu. du ad.-esap. (OEH). Dar por bueno,-a, aceptar, aprobar. Orduan, gaitzizena ontzat hartzen ez eben guztieri adarjotze gehixago eitten ei zetsen. (Zirik 91).