Bilaketa aurreratua

uztarri
© Jaione Isazelaia
uztarri (buztarri).
1 . uztarri (buztarri). iz. (TE). Yugo; yunta. Idixak edo behixak alkarri eta burdixari lotzeko egurrezko piezia. Buztarrixak, gehixenetan, bikotxak dira, idi bi buztartzeko; bakarrak diraniak, buztarri-bakarrak dirala esaten da (ETNO). Zatozie neregana nekatutako guztiok... nere uztarrixa eruateko erreza (da) eta ariña nere kargia (Mat. 11. 28-30).
2 . uztarri (buztarri). iz. (TE). Yugo, atadura . Loturia. Mutilzahar zailla, baiña jarri detse buztarrixa.
uztarri-bakar (buztarri-bakar). iz. (ETNO). Yugo para un solo buey. Idi bakarra lotzeko buztarrixa.
uztarri-buruleku (buztarri-buruleku). iz. (ETNO). Gamella del yugo para uncir al ganado.
uztarri-koska (buztarri-koska). iz. (ETNO). Muñón del yugo.
uztarrixan adarleku (buztarrixan adarleku). iz. (ETNO). Zona del yugo que se encaja en la cornamenta del ganado.
uztarrixan burteraleku (buztarrixan burteraleku). iz. (ETNO). Zona del yugo que se utiliza para enganchar la correa.