Bilaketa aurreratua

pika
pika.
1 . pika. iz. (TE). Pez, pasta para fijar piezas. "Landu biharreko pieza txikixak tinkatzeko damaskiñauan erabiltzen dan oria; erretxiña, pika baltza, segua eta almazarroi hautsez egiña" (ETNO). Damaskiñauko berbia da. / "Pez, compuesta de polvo de almazarrón, resina y aceite, que sirve para sujetar las piezas en que ha de trabajarse" (TE, 626). Pikan ipiñirazu orratz hau, urria ezarri deixoran. / Bere neurrixan jarri bihar izaten dok pikia, damaskinadua egin baiño lehen. / Pikia lehen eiñ eitten zuan, gure aurretik. Baiña azkenengo urtietan, batzuek eitten juen eta bestiori saldu. Zailla ez zuan, baiña zikiña! Usain zatarrekua gaiñera. Bai! Izaten zuan nahastatzia resinia, sebua eta hauts gorrixa. Hauts gorrixa esaten gentsan, "almazarrón". Sebua ipini bihar zuan neurrixan, bestela gogorregixa izaten zuan eta salto eitten juan, apurtu.
2 . pika. iz. (ETNO). Yunque pequeño. Segia zorrozteko erabiltzen dan burdiñia, lurrian edo bankuan ezartzen dana. Ik. pika-jungura.
3 . pika (pike). izond. (ETNO). Pendiente, escarpado,-a, empinado,-a. Aldapatsua. Terreno pikia dok hori; tente be ezin leikek ibili barren!. / Arnasestuka heldu nok, zuenera aldatza pikia da ba. Ik. aldapa, aldapada, aldats, errepa.
pika-jungura. iz. (ETNO). Yunque que se usa para afilar guadañas y herramientas semejantes. Segia zorrozteko erabiltzen dan burdiñia, lurrian edo bankuan eartzen dana. Azpixan ipintzen dana asientuakin, hori da pika-junguria; eta pikamaillua, ba, beste gauza bat da, segia jo ta pikatzekua. Ik. pika.
pika-zur. iz. (ETNO). Taco de madera para la pasta. Damaskinauan, pieza txikixak tinkatzeko pikian euskarri egitten daben zurezko takua. Ondo gertatzen danian pika-zura, denbora askorako izaten dok.