pa (ma). iz. (TE). Beso. Laztana. / "En lenguaje infantil, familiar y cariñoso" (TE, 538).
Pa eirazu maittiorrek!. / Gaiztuorrek ez desta ein gura ma! / Matxo bat neri oiñ!. / Egin ba agur-agur amamari! eta bota paaaa!. / Ala, emon ma amamari, eta guazen etxera. Ik. patxo. pabonu (fabonu). iz. (TE). Taller de pavonado. Piezak illuntzeko edo pabonatzeko taillarrari deitzen jako fabonua (ETNO). / "Una de las artesanías de la armería" (TE, 617).
Fabonua eta nikela zittuan Ibarbeian. / Isidoro Aldeanuak, Arraindi-kalian eukan pabonua. Ik. txarol. Toribio Etxebarriak Pabonua sarreran zera diño: "Más frecuente fabonua" (TE, 617). Gaur egunian arruntagua da pabonua, pabonau, paboia...
padar. iz. (TE). Burladero, barrera; zona de seguridad. "En lides peligrosas, el lugar seguro. En los toros, el burladero" (TE, 617).
Padarretik zezenak ikusi, hobe dalako bildurti irauntzia, txalo artian hiltzia baiño. paga. iz. (TE). Paga, gratificación. "Gratificación, especialmente la que se da en días de fiesta a los menores" (TE, 618).
Jai-eguna da gaur eta pagia bihar dogu. pagadi (pagari). iz. (TE). Hayedo. Iñausi barik bada pagadixa eta sasoia aukerakua, ez dira faltako urritxak, urdiñak, ondduak eta saltsa-perretxikuak. pagamendu (pagamentu). iz. (TE). Pago, liquidación. Oker haren pagamendua, astuna izan zan. Ik. pagu, ordain. pagatxa. iz. (ETNO). Hayuco, fruto del haya. Ik. pago-ezkur. Pagatxa be ezaguna da, baiña pago-ezkur asko be gehixago erabiltzen da.
pagatza. 1 . pagatza. iz. (TE). Hayedo. Arrate gaiñeko pagatzia Okelerre alkatiak mihaztu eban, haundiñak aizkoriari emotiakin. Ik. pagadi. Mugatutako formia holan esango leukie eibartar petuak, "con acento prosódico en la segunda a" (TE, 618): [pagátzia]. Holan, azentuak aditz izena eta izena apartatzeko balio dau.
pagau, pagatze [pagatu]. du ad. (TE). Pagar. Mundu honetan dana pagatzen da, lehenago edo geruago. / Ha behintzat, pagatziak ez dau estutuko. / Zelan jornalik pagau bihar ez jakuen. (Zirik 112).
Ik. ordaindu. Berba arrunta Eibarren, asko erabiltzen da.
pagauso (pago-uso). iz. (TE). Paloma torcaz (Columba palumbus). Uda-azkenian pago-usuak pasatzen ziran han zihar. / Ene!, ezkurrez beteta dago hau usuau, paguanak daukaz gehixenak. Izen be, horregaittik esaten jakue honei "pago-uso", ezta?. "Paseko usorik ugarixena. Pago artian bizi eta pago-ezkurrak jaten dittualako esaten ei jako pagauso" (ETNO).
pagauso txiki (pauso txiki). iz. (ETNO). Paloma zurita (Columba oenans). Pagei [Pagaegi]. b. iz. (TE). Pagei (caserío). Eibarkua, Mandiola ballekua. Pagei eta Pagei Korta, Mandiola ballian dira. pago (pagu, pao). iz. (TE). Haya (Fagus silvatica). Paguetan agertzen da urako beruetan, "Rosalia alpina" esaten jakon kakalardo adar-luze bat. / Pagu harek eukan gerrixa, lau gizonez hartu ezindakua. / Basarrixak eitteko ez zan erabiltzen, bigunegixa da. Burdixari ardatza sartzeko eta buztarrixak eitteko bai. Ikatza eitteko be bai. Toponimixan ugari ageri da: Pagamendi, Pagaegi, Pagoaga...
pago-arbola. iz. (TE). Haya. "Arbol de la especie haya" (TE, 618).
Pago-arbolia hartu biharrian basuak biztutzeko, piñu azkarra hartu dabe. pago-buru. iz. (TE). Copa del haya. Pago-buruegaz, subilla eitten da gaur gure Patxi. pago-ezkur. iz. (ETNO). Hayuco, fruto del haya. Ik. pagatxa. Pagatxa be ezaguna da, baiña pago-ezkur asko be gehixago erabiltzen da.
pago-ipurdi. iz. (TE). Raigón de haya. "Cuerpo de los raigones, que son base del tronco" (TE, 618).
Pago-ipurdixetan ezpalgintzan, biharrik ez zanian armerixan. pago-orri (pao-orri). iz. (NA). Hoja de haya. Azpixan dana pao-orrixa dao. pago-tantai. iz. (TE). Haya brava, haya sin desmochar. "Ejemplar de haya brava, o sea, de la que no se ha hecho leña" (TE, 618).
Arrate gaiñian ziran pago-tantai ederrak. pago-zuztar. iz. (TE). Raigón de haya. Lurrian gelditzen diran pago-zuztarrak, arbolia bota eta gero, ezpalgintzarako. Pagoaga. b. iz. (TE). Pagoaga (caserío). Eibarkua da, Arrate ballekua.
Pagoaga, Arrate balleko baserri onetariko bat. Esan, Paua esaten da gaur egunian.
pagotx (paotx, pagatx) [pagotxa]. iz. (TE). Trébol encarnado (Trifolium incarnatum). "Trébol, planta forragera" (TE, 617). Saill honetan pagatxa erain dogu. pagotx-hazi (pagatx-hazi). iz. (NA). Semilla de trébol encarnado. Ni ez nitzan lehen juaten baiña ba! aitta zana beti ferixara! Elgoibarrera eta Abadiñora eta! Sanblasetan; eta Zumarrara eta, Santa Luzia... eta horrek jakiñekuak behintzat beti! Eta Debara be bai, pagatx-hazixakiñ eta! Debara be juaten zan aitta zana pagatx-hazixa saltzera. pagu (pagu). iz. (TE). Pago. Eskatixozu ein detsazun paguan agirixa. / Esr. Mesede eiñen pagua, ate ostian palua.
/ Esr. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua.
Ik. pagamendu, ordain. paiñelua. iz. (ETNO). Juego del pañuelo escondido. Jokua da: paiñelu bati korpillua egiñ eta ezkutau.
pajaro. izond. (NA). Astuto,-a, sagaz; pícaro,-a, marrullero,-a. Hori kalekuori, hori da pajaria! Emakumiendako pajara erabiltzen da.
paketetxo. iz. (OEH). Paquete pequeño. Eta paketetxo batian bialdu ei eben, Briviescarutz: legatza, lanpernak (perzebiak) eta txakolin botilla bat. (Zirik 47).
|