perratoki [ferratoki]. iz. (ETNO). Herradero [lugar]; montaje en donde se hierra. Kaballerixia eta ganauak perratzen diran tokixa.
Lehen Berretxiñan, Amezabalegin, Azittaiñen... bazan, baiña oin perratokixa kenduta dago han. Ik. perra-etxe. perratzaille [ferratzaile]. iz. (TE). Herrador,-a, herrero,-a. Takilli errementarixa zan perratzaille aittua. perrau, perratze [ferratu]. du ad. (TE). Herrar, poner herraduras. Perrau biharra daukak hik, asto haundixorrek! / Bartolo errementarixanian egingo detsue zaldixa perratzia. perrejil (perejill) [perrexil]. iz. (TE). Perejil (Petroselium hortense / Petroselinum crispum). Ostekaldian, lurrezko ontzi baten eukitzen genduan perrejilla, etxeko eta auzokuentzat beste. / [Autuabatzallerik] gure auzoko herrixan be ezin faltau. Holako saltsa guztietako perrejil bat, juan zan haretariko bategana. (Zirik 37).
Ik. saltsa guztietako perrejil. perretxikotalari (perretxikolari). izond. (TE). Buscador,-a de setas, aficionado,-a a buscar setas. Gure aitta zan perretxikolari amorratua. perretxikuak. iz. (TE). Setas (Basidiomicetos). "Nombre genérico de hongos y setas" (TE, 625); "Familia criptogámica de las setas" (TE, 625).
Jateko fiña perretxikua, eta ona osasunerako. / Perretxikuak dira bi modutara: jatekuak eta zapo-perretxikuak, ez diranak jan bihar hil gura ezik. / Salbadortik Petrira jo genduan, perretxiku billa. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara. / Danak dittun perretxikuak, neska! Onguak be perretxikuak dittun, eta zuzak be bai. Daneri esaten jetsanagu "perretxikua". Eibarren beti egon don zaletasun haundixa, gaiñera! Perretxikotalarixak eta kazarixak?! Larregi beti Eibarren! Umetan be beti juaten giñonazen aittakin San Salbador ingurura, perretxikotara, ia úrdiñik ala úrritxik topatzen genduan. / Perretxiku benenosuak. (Zirik 62).
Absoluto mugagabian: perretxiko; izen generikua danez jarri da mugatu- pluralian.
perretxiko-jale. iz. / izond. (OEH). Que come setas. Mahaikada gizona batu ziran, danak perretxikujale itsuak. (Zirik 62).
perretxiko-jan. iz. (TE). Comilona a base de setas, banquete a base de setas. Makiñatxo bat perretxiko-jan eitten zan sasoi baten Txirixo-kaleko lanteixetan. / Gaur afaittan haze perretxiku jana dakadan. (Zirik 92).
perretxiko-leku. iz. (TE). Terreno de setas. "Terreno criador de setas" (TE, 625).
Lehenago, perretxiko-lekuak herrittik pauso bira ziran. perro. iz. (NA). Perra, perra gorda. Antxiñako dirua. Hamar zentimo.
Rekorridua eitten genduan tiuen etxetik, domeketan. Batak perrua, bestiak perro t'erdi... zinerako laiñ. Hiru perro! Hiru perro zan zinia!. Ik. txakur haundi. Hamar zentimo esateko perro baiño gehixago txakur haundi.
peska. 1 . peska. iz. (ETNO). Pesca, lo pescado. Agorra egindakuan, potzoko ura kendu eta han peskia geratzen zan. / Peska ona zeroian galdetu nahixan: --Da; zenbat? (Zirik 123).
2 . peska. iz. (ETNO). Pesca; pesca de río. Beti, bizi guztian ni billa: peskan be bai, ta ehizan... amorraiñetan be txiki-txikittatik. Ondiok fraka motxetan ta gizon zaharrekin! Euren ondorian, botillekin ezkaillotan, eta gustora ni. Arraiña egoten zan! Arraiña asko! Saturixora juaten giñan gehixen. Oin, peskan hasi Txontan, makillatxo bategaz. / Lizentzia ez; peskan bihar dana pazientzia dok. (Zirik 14).
Normalian apartau egitten dira arrantza eta peska Eibarren. Itsasokuari arrantzia esaten jako, eta errekakuari peskia gehixago. Antzera peskari eta arrantzale.
peskan egin. du ad.-esap. (OEH). Pescar. Hauxe dok hauxe... afiziñorik ez da peskan ein bihar. (Zirik 107).
/ Plaentxiatarrak, haizpietan peskan eitten zaliak dira. (Zirik 38).
peskari. iz. (ETNO). Pescador; pescador de río. Estaziño kalekuak, Estaziñua dominatzen eben, orduan errezagua zan bagoietatik eta zerbaitt ekartzia. Hamen, plaza ingurukuak, plazan eitten eben lapurretan. Untzagakuak ziran "intelijentienak". Zelan musikia egoten zan, ba harek guk baiño -behealdekuak baiño- lehenago ikasi eben, zera, neskekin dantzan ein eta neskengana arrimatzen! Gu berriz, behetarrak, peskarixak giñan onak. Maltzaga zelan genkagun hurrian, ba... gure dibersiñua zan: txirrinboliakin Maltzara juan, igari eiñ eta loiñak harrapau. / Zargu-ezkaillutan hain peskari ona haizen ezkero [...]. (Zirik 35).
Ik. arrantzale. 1 . peto. iz. (OEH). Peto, armadura del pecho. [Zaldunak] gertau zittuan bris-bris zaldixa eta onen apaiñ guztiak, eta hala be, bere galtzairuzko petua. (Ibilt 459).
2 . peto. petral. izond. (TE). Impertinente, cargante, molesto,-a. Zazpikixa, gogaikarrixa
Petral galanta zatoz behintzat zeu! / Txoriburu petralok, apelliduak aldatuta Extremadurara bialduko najitxukek. (Zirik 41).
Ik. puxika. petralkerixa [petralkeria]. iz. (TE). Impertinencia, insolencia. Petralak petralkerixia.
Petralkerixaz betetako atso zahar bategaz zan zerbitzaille. / Isilik egon hari, isilik; petralkerixarik esan barik. (Zirik 25s).
Petri. l. iz. (TE). Petri (lugar). "Lugar en inmediaciones de Eibar" (TE, 626). Salbadortik Petrira jo genduan, perretxiku billa. petrikillo [petrikilo]. iz. (OEH). Curandero. Petrikillo, Sakabitxa, Trukuman ta hárek zittuan medikuak, hárek, ta ez beste tonto harro hónek. (Zirik 52).
Ik. sasimediku, Arnobateko. petrolio. iz. (OEH). Petróleo. Nahi ardaua, nahi ura edo nahi petroliua, edozer bihar eban egarrixak ittoko ezpaeban. (Zirik 18). |