Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
partikular. esap. (NA). Sobre todo, especialmente; particularmente. Odola etaratzeko, zana ba ikusi eitten da. Partikular hamen dao bat! hamen dao [besuan], eta sartu eitten dabe, dda!, hortxe..
partitzaille [partitzaile]. iz. (TE). Partidor,-a, repartidor,-a, distribuidor,-a. Zeiñek jarri ninduan ni partitzaille zuen arterako? (Luk. 12. 14).
partiziño [partizio]. iz. (TE). Partición, repartición, reparto, distribución. Gurasuak laga zittuen ondasunen partiziñua anaiak alkar gorrotatzeko okasiñua izan zan .
partu, partze [paretu]. du ad. (TE). Igualar una marca [en el juego, deporte]; igualar el nivel [de un objetivo, de otra persona]. Markia partu bakarrik ez, partutakua ondu be egin dau. / Agindutako maillia partu dot eta ondu be egingo dot. / Baietz hiria partu. / --Gizonak! Zer da hau? Erlojuak ixildu barik jo ta jo dihardu. [...] --Ez estutu andra! Etorriko da bere senera. Atzeratutakuak partzen dihardu ta.(Zirik 67). / Zelaixan bezela Udabarri lorak, Aprillak partuta Neguari zorrak. (Ibilt 199). Ik. kitto egin, bardindu, parra egin.  Joko eta kiroletan erabiltzen da; boletan asko. Baiña adiera zabalago batian, baitta bestiak aiñako maillara heltziari be esaten jako.
pasa. interj. (NA). Voz al ganado para moverle a un lado. Kortan lotutako ganauei alborutz juateko egitten jakuen diarra.
pasa-muxu (pasa-misi, pasa-mixa). esr. (ETNO). Pasimisí. Jokuetako esakeria da. Zubixa egiñ eskuekin eta bestiak azpittik pasau. Azkena harrapau eta aukera bi emon: "Maillukixa ala Limoia". Azertau ezkero libre, bestela katibu; zubi izan bihar bera. Eta kantatzen zan: "Pasa muxu / pasa muxu / por las puertas de muxu". / Ala Jokin!, pasau!: "pasamixí, pasamixí, por las puertas de Madrí"; paxau! paxau hamendik!.
pasadizo.
1 . pasadizo. iz. ( -). Pasaje, paso. Ik. pasaixa.
2 . pasadizo. iz. (AN). Suceso, relato, anécdota. Pernandon pasadizuak daukazen liburu horri eskerrak. (Zirik 53).
pasadizuan [pasadizoan]. adlag. (TE). De tránsito, de paso, de pasada, de camino. Pasadizuan nindoiala aurkittu nintzan beragaz. / Erratxu zanak erosi ei zetsezen pasadizuan zoiazen motxaillaren batzuri txerrikumeren batzuk. (Zirik 59).
pasagarri.
1 . pasagarri. izond. (TE). Pasable, regular. Emon dittuan soiñekuak pasagarrixak dira ondiokan. / Legatza, baba-baltzakin ipiñi-ta ederra euan; beste "vinagrillo" hori pasagarrixa. (Zirik 47).
2 . pasagarri. iz. (TE). Pasarela. Pasagarrixa ipiñi biharko da hamen, ibaixa igarotzia bada.
pasaixa [pasaia]. iz. (TE). Vado; paso, pasadizo. Pasabidia. Ibaixan alde batetik bestera zan pasaixa, har-posuekin einda. Ik. pasadizo.
pasara [pasada].
1 . pasara [pasada]. iz. (TE). Paliza, zurra, somanta. Atzo, sekulako pasaria emon detse gure lagun bati. Ik. zaplada.
2 . pasara [pasada]. iz. (TE). Derrota; descalabro, pérdida. Pasara ederra hartu ei dau bakarrian, mahaiko edo bankeru zalako.
pasaria emon. esap. (TE). Dar una paliza, vapulear. Gaur azkoittiarreri pasara gogorra emon detse Elgoibarko pelotalekuan.
pasaria hartu. esap. (TE). Recibir una paliza. Gaurko lehenengo pasaria hartuta dago ume hori.
pasau, pasatze (pasautze).
1 . pasau (pasautze), pasatze [pasatu]. da/du ad. (TE). Pasar. Frantziara pasau da igesik. / Nahi beste gauza pasau dittu ezer pagau barik. / Ez da erreza Burdiñazko kurtiñia esaten jakon erreixia pasautzia. / Eibartarrak ez dakixela berak barik pasatzen herriko jaixak. (Zirik 20). / Barrena-zaharreraino juan zan da iñor agiri ez, Loiola pasauta be ez. (Zirik 74). / Baziharduan kirten bati eraiñaz santuak [= 'imágenes'] pasatzen. (Zirik 46). / Eibartar guztieri pasauko jetset  konbitxa. (Zirik 51). / Pasatzen ez badira [erregiak], eskolara juan biharrik ez. (Zirik 89). / Ez zan egun asko pasau. (Zirik 115). / Zer pasatzen ete jakok Konejuari biharrera ez etortzeko? (Zirik 12). / Eibarko herrixa, jaixetan, ez dago Plaentxiako musikako banda barik pasatzeko. (Zirik 20). Ik. igaro.  Igaro sinonimua barik, pasau da Eibarren erabilli izan dana eta erabiltzen dana.
2 . pasau, pasatze [pasatu]. da/du ad. (EEE). Cerner, tamizar, cribar; colar. [Uruna] Pasau ein bihar zan galbahian. Ik. galbahe, galbahian pasatzeko premiñia izan / euki.
pase. iz. (ETNO). Migración. Txorixekin esaten da.
paseko.
1 . paseko. izlag. (TE). De paso, migratorio,-a. Txori migratzailliari esaten jako pasekua. Paseko usuen zain ziran garai baten. / Txitxixak klase bi dagozak: pasekua eta bertakua. / Txori asko pasekuak dittuk, pase-sasoian bakarrik ikusten dittuk Eibarren.
2 . paseko. izlag. (TE). Vagabundo, trotamundos [personas]. Irudizko erabilleran, ibiltarixa. Paseko arlote bat einda agertu da.
3 . paseko. iz. (TE). Meretriz de los caminos [prostitutas]. Irudizko erabilleran, bidietako putia. Andrakume hori gaztetan pasekua ei zan.
paseko birigarro. iz. (ETNO). Zorzal alirrojo (Turdus iliacus). Ik. birigarro hegogorri.
paseko durdura. iz. (ETNO). Zorzal real (Turdus pilaris). Ik. durdura baltz.
paseko paranda. iz. (ETNO). Pinzón real (Fringilia montfringilia). Paseko parandiari "neguko paranda" be esaten jako, neguan hotz haundixa daguanian bakarrik etortzen dalako Euskal Herrira, Europa iparraldetik igesik. Ik. neguko paranda.
© Migel Mari Elosegi
paseko txirixo. iz. (ETNO). Reyezuelo (Regulus ignicapillus). Ik. txinbo burugorri.  UZ: erregetxo bikainzuria.
paseko txitxi. iz. (ETNO). Bisbita común (Anthus pratensis). Ik. neguko txitxi.  UZ: negu-txirta.
paseko txori. iz. (TE). Ave de paso, ave migratoria. Paseko txorixak ez balitzaz, ixilduta ziran gure mendixak hainbeste ehitzarikin.
paselari. iz. (ETNO). Cazador,-a de palomas principalmente. Ik. epertalari, erbittalari, oillagortalari, zozotalari.
pasialeku [pasealeku]. iz. (TE). Lugar de paseo, paseo. Untzagako pasialekuak, makiñatxo bat izen ezagutu dittu urte gitxin barruan!
pasiante. iz. (NA). Persona que anda de paseo; paseante.
pasiau, pasiatze [paseatu]. da/du ad. (OEH). Pasear. Egunero pasiatzera juaten ei zan. (Zirik 90). / Ibilgona, [...] sarri pasiatzeko jazten da eta askotan pasiatzia atxakixatzat hartuaz autua batzeko. (Zirik 28n). / Hemen esaten dan moduan: bialdu eban autubatzallia txakurran salan pasiatzera. (Zirik 37). Ik. txakurran salara pasiatzera bialdu.
Pasiegua. gatxiz. (TE). Pasiegua (apodo). "Vendedor de telas, por ser del Valle de Pas los y las que se dedicaban a este comercio domiciliario" (TE, 622). Pasieguanekua da mutill hori.
Paskuak. iz. (TE). Pascuas, Pascua de Pentecostés, fiestas de Pascuas. Bergarako Paskuetan daukagu alkar ikusteko asmua. / Paskuak igarota gero. (Ibilt 463).
paskuakua egin [pazkokoa egin]. esap. (TE). Comulgar en Pascua. Paskuakua eittera jatxi zan kalera, eta etxera baiño lehen, ardauzko komuniua be hartu guran zan Txirristenian.
pasmo. iz. (TE). Pus; purulencia; supuración. Zoldu eta pasmoz bete jata atzaparreko ebagixa.
© Jaione Isazelaia
pasmo-bedar. iz. (ETNO). Murajes (Anagalis arvensis). Ik. sinositis-bedar.