pikuluze. izond. (TE). Hablador,-a, charlatán,-ana; picotero,-a. Beste asko bezela, pikuluziak galdu eban. pikusta. iz. (ETNO). Breva, higo verde. Piku heldua baiño lehenagokua.
Hori gurian beti esan izan da "pikustia". pikutxori. iz. (ETNO). Curruca capirotada (Sylvia atricapilla). Ik. pikuko txinbo, txinbo burubaltz. UZ: txinbo burubeltza.
pil-pil (pill-pill, pil-pill). onomat. (TE). Cocer los alimentos a fuego lento. "Janarixak su motelian, poliki-poliki, egosteruzkuan sortzen dan zaratia" (ETNO). "Onomatopeya del lento hervir del aliño de la comida" (TE, 628).
Bakillaua pill-pillian, etxekoandriak ipintzen dakixan erara. / Baba gorrixak eta bakillaua poliki-poliki pil-pill egosi bihar dira. / Pil-pillian sosiguz egindako bakillaua gozua da. / Bakillaua poliki-poliki, "pil-pil-pil" egosi bihar da. Ik. bro-bro, pol-pol. pilla [pila]. iz. (TE). Montón, cúmulo, aglomeración; cantidad grande. Harri pillia batu eban ingurura etxia eitten ekiñ aurretik. / Lurrera jausittako zaldi bat jaso eziñik ebillen gizon pilla bat. (Zirik 88).
Ik. pillo. pillia egin. esap. (TE). Amontonar. Dirua aurreratu.
Ez eban beste amesik, diru pillia eiñ eta kontatzia baiño. pillar [pilare]. iz. (TE). Pilar [columna]. Kontuak ondo ataratako pillarrak, Zerueri eusten dagozenak. pillatu (pillotu), pillatze (pillatutze) [pilatu]. du ad. (TE). Amontonar, apilar, acumular; hacer montones. Lehelengo harrixak pillatutzia, gero hargiñak honen tolostutzia hormia eiñaz. / Ez da nahikua gauzak pillatzia; tolostu ein bihar dira ondo izateko. / Etxe onduan iria pillatzen dabe, ganauari ohiak eitteko. / Baso baztarretan haixiak orbela pillotuta dauka. / Asko pillatu ziran berari zorionak emon nahixan. (Zirik 109).
/ Lelo arpegidun guztiak neuk pillatuko jittuat gure makiña horretara. (Zirik 44).
Ik. bildu, metatu, moltsotu. pillo [pilo]. iz. (TE). Montón, pelotón, aglomeración; cantidad grande. Apur bat emotiakin, ez da miheztuko zure pillua. Ik. pilla. pillo, pillo, sangarra pillo. adkor. (TE). ¡Aupa!, ¡Viva!. Poztasuna adierazteko berbak. / "Palabras mágicas con las que de chicos proclamábamos la exclusividad de algún feliz hallazgo, como un montón de flores, fresas, moras..." (TE).
Pillo, pillo, sangarra pillo, masusta hónek! pim-paum (pin-pan, pin-paum, bin-baun). onomat. (ETNO). Ruido de las puertas cuando se cierran violentamente a causa del viento . Atien zaratia haixiak itxi eta zabaldu egitten dittuenian, indarrez.
Itxi atiak, hor dabiz pim-paum da!. Ik. dinbi-danba. piñari (piñadi, piñudi) [pinudi]. iz. (TE). Pinar, bosque de pinos. Piñarixak hogei urtian irabazten ei dau, pagadixak eta hariztixak egun urtian baiño gehixago. / Aizkolarixa, arbola botatzen Frantziako piñadixetan. piñari-ongo. 1 . piñari-ongo (piñariko ongo). iz. (ETNO). Boleto de pino (Boletus pinophilus). 2 . piñari-ongo (piñariko ongo). iz. (ETNO). Boleto viscoso anillado (Suillus luteus). Ik. ongo likin. 3 . piñari-ongo (piñariko ongo). iz. (ETNO). Boleto variegado (Suillus variegatus). Gehixenetan jangarrixegaz bakarrik erabiltzen dan arren, orokorrian onddo taldeko guztientzat darabigu ongo izena.
pinporta. iz. (JSM). Boton, yema, brote; brote del capullo de la flor. Etxe ondoko larrosei pinportak urtetzen hasi jakue. Ik. ernamun. pintatzaille (pinttatzaille, pintxatzaille) [pintatzaile, pintore]. iz. (NA). Pintor,-a. Ik. pintxulari, pintxari. pinto (pinta). iz. (NA). Ganado vacuno moteado, de raza holandesa normalmente. Esnetarako behixak; bestekaldian larra-behixak edo ganau-gorrixa dago, basokua, okelatarako hazten dana. Aittitta zanak eta gure aitta zanak beti idi-gorrixak; sekula bez gallegoik eta pintoik eta holakorik, beti hemengua! Baiña gure akorduan be, gorririk hemen gitxi eon dok: Agarrazpik eta, ero kapritxoson batek, haxe gustatzen jakonak!. Ik. behi, esne-behi, gorri. pinttana. izond. (TE). Animal moteado, pinto. Normalian animalixekin esaten da, kolore bat baiño gehixago dakenegaittik. Arrautzia eitten daben bakotxian, kantuan urtetzen dau gure pintxanak. Ik. pinto. pinttau (pintxau). adlag. (AN). Pinto,-a. Pinttanua.
Martineta, soiñeko pinttauakin... (Ibilt 144).
/ Txori pintxauen kantua. (Ibilt 315).
pinttura (pintxura) [pintura]. |