Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
pisiklas. iz. (NA). Anorak, impermeable. Eurixa?, pisiklasa jantzi bihar!.
piso (pisu) [pisu]. iz. (OEH). Piso, planta. Laugarren pisotik kalera jausi zan. (Zirik 75).
pistoiko (pistoidun). iz. (ETNO). Escopeta de pistón. Pistoiko edo pistoidun eskopetia; "pitxoikua" deitzen detsa TEk. Pistoiduna edo pistoikua. Ik. pitxoiko.
pistola. iz. (ETNO). Pistola [pan], pan tostado para sopa. Gehixenbat zopak (zopaundixa, berakatz-zopia, arrain-zopia...) egitteko erabiltzen dan ogixa. Luzekiñ eta gogorra, nahiko erria.
pistolagintza. iz. (TE). Fabricación de pistolas, industria pistolera. Hagiñetan-hartzailliak ziran gehixen irabazten eben bihargiñak pistolagintzan. Ik. hagiñetan-hartzaille.
pitilin (pittilin, pitxilin). iz. (TE). Pene. Txakilla, pittua, umiena batez be. / "Ordinariamente se refiere al (pene) de los niños" (TE, 630). Ezkutaizu pitiliñori, katuak jan ez deizun! / Tanboliña, krabeliña, pitxiliña... Ik. pitto, txilibito, txakil, buztan, txistu.  Bustidura barik gehixago erabiltzen da.
© Arturo Elosegi
pitotx (potox). iz. (ETNO). Turón (Putorius putorius).  Izen hau inguruko herrixetan nahiko arrunta da. Bergara aldian ipurtats be bai, baiña Eibarren ez dogu animalixa honen izenik jaso ahal izan; normalian basakatua.
pittin (pitxin) [pitin]. izond. (TE). Diminutivo de pequeño, pequeñito. Txikitxua. Ai, nere pitxiña! / Tanboliña, txikirriña, pitxiña, tartakariña, luzekiña, Iturriño.
pittin bat (pitxin bat) [pitin bat]. zenbtz. (TE). Un poquito, una pizca. Pittin bat gura bazeztazu...  Adibideko gura izan aditzan erabilleria (bazeztazu) "dio ad." aditz erregimenari eta beheko hizkuntza mailliari (beh.) dagokixo, mailla jasuan baninduzu izango litzakiana. Gura izan eta maite izan aditzen kasuan oso zabalduta dago "beh" maillako erabilleriori: "berriz ere maiteko dio nere aitak amari..."
pitto (pitxo). iz. (TE). Pene. "Pittua" eta "txilibitxua", lehenago, lotsarik ez euken berbak bixak. Ik. pitilin, txilibito, txakil, buztan.
pitx. iz. (ETNO). Dejada, en el juego de la pelota. Pelota jokuan egitten dan dejadia. Atzeko kuadruan zeguala, Retegik pitx, eta Arretxe ez zan aillegau. Ik. pitxada.
pitxada (pitxara). iz. (TE). Dejada, en el juego de pelota. "En el juego de la pelota, ardid que consiste en preparar una gran brazada y dejar la pelota sin fuerza alguna" (TE, 629). Pitxada bategaz irabazi eban azkenengo tantua.. / Azken tantua, txokuan egindako pitxada ederra izan da.. Ik. pitx.
pitxadaka (pitxaraka). adlag. (JSM). A dejadas [juego de la pelota]. Pitxadak egitten [pelotan]. Pitxadaka egin zittuan tanto asko.
© Jaione Isazelaia
pitxar [pitxer]. iz. (TE). Jarra, jarro. "Jarra de barro" (TE, 629). Duako ardaua zan baten, Epetak erantzun zetsan partitzailliari pitxar haundixak gitxi hartzen dabela. / Ataraik pitxar haundi bat sardauz beteta. (Zirik 18).
pitxar-erdi [pitxer-erdi]. iz. (OEH). Media jarra. Itsu-itsuan pitxar erdi hustu eban. (Zirik 18).
pitxarkada [pitxerkada]. iz. (TE). Jarra [contenido de una jarra]. "Un jarro lleno de" (TE, 629). Arnasa baten pitxarkada ardaua eran eban.
pitxi.
1 . pitxi [bitxi]. iz. (TE). Cosa bonita, preciosidad; joya, adorno. Gauza politta, joiatxua, edergarrixa. Pitxia jantzi eta guazen apapara. / Ene!, ze pitxi ederra ipini detsun amatxok atzamarrian!. / Hori da pitxia politta! / Ze pitxi politta dakazun!. Ik. apain, apaindurixa.  Mugagabian pitxi eta mugatuan (salbuespenez) pitxia. Ume berbetan sarri erabiltzen da, eta batzuetan erderaz berba egitterakuan be bai.
2 . pitxi. iz. (TE). Baratija, bisutería. Han dana zan pitxia. / Hainbeste pitxikin bere etxian, harrittu eban lagunori.  Mugagabian pitxi eta mugatuan (salbuespenez) pitxia.
© Jaione Isazelaia
pitxi-lora. iz. (ETNO). Vellorita; margarita menor (Bellis perennis, Bellis sylvestris). Pitxilorak izeten dira asko urtetzen dabenak, mordua, manzanillia morokuak, poli-polittak... Harek urtetzen dabenian ya udabarrixa ona dago...; baiña harek noixko urten?, listiaguak dira, listiaguak! Bestiak, sanjose lorak, asko egoten dira, baiña pitxilorak argixaguak dira!. Ik. txintxin-bedar.
pitxirkerixa. iz. (TE). Tacañería, mezquindad, ruindad. Pitxirkerixia izan zan geure aldetik, lora pilla eder bategaz ez agertzia.
pitxirri. izond. (TE). Tacaño,-a, miserable. Zekena. Kanpuan eskuzabala; etxian oso pitxirrixa.
pitxitxi.
1 . pitxitxi. iz. (TE). Perro. Pitxitxik jan detsu ogixa. Ik. txitxi.
2 . pitxitxi (pitxi, pitxin). iz. / izond. (ETNO). Cariño, tesoro; apelativo cariñoso. Umieri esaten jakuen berba maittagarrixa: laztana, maittia, polittori.
pitxoiko. iz. (TE). Escopeta de pistón. Pitxoikogintzan dihardu, enkargu haundi bat hartu dabela Ameriketatik eta. Ik. pistoiko.