puntarengo. izlag. (OEH). Eminente, sobresaliente. Puntarengo limarixa izan nahi bok (ba dok) heu tapatzeko aiña hauts atara biharko dok limiakin.
/ Puntarengo dantzarixen famia zeroien. (Zirik 40).
/ Nere lagun hau dozu erloju-konpontzaillia, puntarenguetarikua gaiñera. (Zirik 65).
Ik. puntako. puntu. iz. (OEH). Verso que lleva rima. Bertsuen puntuak "ist"-ekin amaitzen zirala ipiñi zetsezen. (Zirik 58).
puntu-biribil. iz. (ETNO). Punzón especial de punta redonda, punzón de punta redonda. Damaskinauan sonbriatzeko erabiltzen dan puntzoia, punta biribil eta ganbilla (konbexua) dabena.
Puntubiribilla sonbriatzeko erabiltzen dok; bai, neurri askotakuak dagozak. Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, sakabokau, sartzeko puntzoi. puntuan (puntu). adlag. (TE). En breve, dentro de poco, pronto. Puntu ezkonduko jaku semia eta kitto. Gaur egunian inesibo kasu markiakin erabiltzen da normalian: puntuan.
puntzeta. iz. (ETNO). Punceta. Perliauan kanalak egitteko, erliebe-damaskinauan miru-buztana eta zerra-hagiña etaratzeko erabiltzen dan erreminttia (llanta mehia).
Punzetak honetxek dittuk. Reliebia eitteko, eta perleua eitteko be, holakotxia zuan. Zabaltzeko!. puntzoi. iz. (ETNO). Punzón manual, punzón. Galtzairuzko esku-tresnia, kolpiakin irudixa grabatzen dabena. Grabauko berbia da.
Sarrittan ez dok izaten erreza puntzoian bittartez egitten dan lana. / Punzoiakin golpia jo, eta dibujua ataratzen juan piezan. Damaskinauan erabiltzen genduazen, ba, sartzekua, matiatzekua, puntabiribilla, zan-zuzena, zan-okerra..., eta sakabokaua... ubia eta kuadrua... Eta beste bat jeuan arkua zana, sakabokau erdi. Eta klase askotakuak. Zer bihar zan, ba, horixe ein. Noberak ein punzoiak! Bai tornuan, edo limiakin, lima txikixakin... Delikauena zuan sakabokaua, perliatzekua; gatxa zuan hori! Gitxik eitten juen hori ondo! Gitxik! Hamen jeuan famelixa bat, Muñoz, perleaurik onena eurak eitten juen, eta aittak eitten juan erreminttia. Gubillerako erraminttak suizuak eitten jittuen, onak; esku-aireko erramintta guztiak suizuak izaten zittuazen, eta baitta labañak be; baiña damaskinaukuak noberak eitten jittuan. Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, sakabokau, sartzeko puntzoi. pupera. izond. (Tr). Quejumbroso,-a. Kejia darixola daguanari esaten jako. Txitta jaixobarrixa baiño puperiagua dok hori. Ik. hilletatsu, hilleta-jotzaille, mingel, mingelin. pupu. iz. (TE). Daño, dolor. "En lenguaje infantil, dolor de la carne" (TE, 637).
Pupua ein detsu zatar haundi horrek!. / Ene, pupua! pupua egitten dabela! pupua!, pupua egitten dabela!, enpatxua egitten dabela!, bestiak ez dakit zer egitten dabela!: gerra ostian ez zeguan enpatxurik eta ezer be!. / Kontuz ume, pupu hartu barik!. / Esr. Lamain pupua eta lauzin trapua.
/ Esr. Lamain pupua eta dukatan trapua.
Mugagabian edo artikuluakin erabili leike.
purra. purrust. onomat. (ETNO). Risotada [onomatopeya]. Derrepenteko barre zaratia.
Txistia kontau orduko, "purrust" hasi eta negarrez amaittu!. purrustada (furrustada). iz. (TE). Carcajada, risa; ataque de risa, risotada. "Onomatopeya del ataque de risa" (TE, 637).
Bere aurrian egon arren, barre purrustadiak urten zestan. / Eziñ izan netsan barriari eutsi eta purrustadiak urten zestan. puru. iz. (OEH). Puro (cigarro). Ene! nik ein juan eittekua; purua zalakuan giltza erre. (Zirik 38).
Ik. zigarro-puru. puruan. postp. (TE). A fuerza de, a base de. Biharran eta lanan puruan zerbaitt aurreratu eban. / Jardunan puruan atara zetsan baietza. / Urtien puruan eiñ eban diru apur bat. / Erregutzian puruan, esan zetsan azkenian, leihotik ikusi eban guztia lorateiko bedartzan, ezer ezkutau gabe. (Ibilt 471).
puskatu, puskatze ( puskatutze). du ad. (TE). Hacer pedazos, romper(se), partir(se). Eskuetan hartu ebanerako puskatu eban kopiña. / Lurrezkua zanetik, puskatu zan berihala. / Lurrera jaurti eta puskatutzia gura eban. / Gauzak puskatzia, umien jolasik pozgarrixena. Ik. apurtu. Apurtu gehixago erabiltzen da.
pusketa (puxketa). iz. (TE). Pedazo, trozo. "Pedazo pequeño" (TE, 639).
Geu giñan lekuraiñok etorri zan bonbian pusketa bat. |