Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
paputs. iz. (TE). Papo, moflete. Txarrixari lexkotxe paputsak ein jakoz.
para. iz. (ETNO). Pala. Zurezko kerten luze samar bati lotutako metalezko xafla zabal batez osatutako erreminttia, olan, ikatza eta mia mogitzeko. Burdiñoletako berbia da.
parabola. iz. (OEH). Parábola; relato alegórico. Abadia kulpitxora igotzen zan bakotxian, plazentzitar argixeri konprendidu eraitzeko, ez eukan Bibliako parabola luzien premiñarik. (Zirik 43).
paraboletan. adlag. (TE). En dimes y diretes, en discreteos . Txutxu-putxuka, txitxi-potxuka. Horrek bixok, paraboletan emoten dabe denboria. Ik. txitxi-potxu, txutxu-putxu.
parada (parara). iz. (TE). Parada, lugar de acecho en la caza. "Kazarixen ehizatoki estrategikua" (AN). / "En el léxico de los cazadores de liebres, punto en que se espera a la pieza levantada por los perros" (TE, 619). Trabakuan izaten zan haren paradia, eta hantxe hiltzen zittuen erbirik gehixenak, zidarrezko tiruakin.  Mugatzailliakin: paradia, pararia.
paraje.
1 . paraje. iz. (NA). Zona, región; sitio. Ba "gonbidautzia" eta "konbidautzia" bat dia: forma diferentiak daozela esateko, ero... hori parajian araberia da hori..
2 . paraje. iz. (NA). Paisaje, panorámica. Hor elixatik be ikusten da paraje asko..
© Arturo Elosegi
paranda [txonta]. iz. (ETNO). Pinzón (Fringilia coelebs). Ugarixenetakua parandia. Zozua, txepetxa, txinbo batzuk... baiña gehixen, gaur egunian, parandia. Baiña nahiko txori ganorabakua dok: jateko ezebeza, eta kantuan be eskastxo. Bestiak bai, kardantxilluak eta berdeloiak. Horrek bai kantarixak.
paranden gixoi. iz. (ETNO). Picogordo (Coccothraustes coccothraustes). Ik. pikolodi.  UZ: mokolodi.
parau, paratze [paratu]. da/du ad. (TE). Colocar, situar, poner. Nun parauko degu Bartolo guria? Ik. ipini, jarri.
pardilla. iz. (ETNO). Pardilla (Lepista nebularis). Perretxiko izena da. Pardillia eta pagu-zuzia perretxiko bera dittuk, gauza bera. "Pardillia" erderazko berbia izango dok, eztok? Baiña guk holaxe esaten juagu. "Pagu-zuzia" be bai, izan be horixe dok-eta, pagu-zuzia. Baiña normalian "pardillia": "Pardillia afaldu najuan atzo" edo "Pardilla-botadia egon dok Egoetxia aldian"... "Pardillia" beti. Ik. pago-zuza.
pardillo. iz. (ETNO). Pardillo (Carduelis cannabina). Txori izena da.  UZ: txoka.
pardo. izond. (JSM). Moteado,-a, pardo,-a. Ik. katapardo, nabar.  Mugatuan, pardúa.
pare.
1 . pare. iz. (TE). Par, pareja. Oillasko paria dakartzugu, mesede eiñan ordez.
2 . pare. postp. (TE). A la par, a la altura; al igual que, como. Zoruen pare gabiz nora juan ez dakigula.
parera. adlag. (OEH). A la par de, a la altura de. Argixa dagon parera etorri nok billa. (Zirik 54).
parerik bako [parerik gabeko]. izlag. (OEH). Inigualable, incomparable, sin par. Tute jokuan parerik bakua zan Itxurbe. (Zirik 88).
parian [parean].
1 . parian [parean]. postp. (OEH). En frente de. Atiari takillatxo bat eregi ei zetsen eta bere parian, [...] oholezko departamentutxo bat ofizinatzat. (Zirik 106) / Hara beste barik frakak bajatu ta nun ipiñi eban atzia zulo parian. (Zirik 46).
2 . parian [parean]. adlag. (OEH). Enfrente. --Hi be sekula ez haut ikusten Eibarren, baiña hi bai tokau be parian nik autuan juateko aukeria daukadanian. (Zirik 127).
parian jo. esap. (AS). Acertar; dar en el clavo. Ik. tiñotu.
pareja. iz. (TE). Pareja, dúo. Ibargaingo iri parejia lakorik inguruetan...
paret.
1 . paret [pareta]. iz. (NA). Tabique, pared. Kalera urten ein biharko dou; ostian, lau paret artian sartuta eotia....
2 . paret [pareta]. iz. (NA). Muro, pared. Ez frontoi eta ez kristo! ezebez! pelotan zerian eitten genduan, karretera jeneraleko paretian! Oin be hantxe dao pareta, hantxe!. Ik. horma.
parka eskatu [barka eskatu]. dio/du ad. (OEH). Pedir perdon. Eta itxuli zan baraurik etxera, parka eskatzeko emaztiari zor zetsan zorragaittik. (Ibilt 466s).
parka eske [barka eske]. adlag. (OEH). Pidiendo perdón. Parkamena eskatuz. Eta euren aldetik jarri ziran belauniko lau-oñeko fraille izuan aurrian, honen bitartez bere patroiari parka eske. (Ibilt 462).
parka eskeka. adlag. (OEH). Pidiendo perdón. Parka eskatzen. Andra koittauak, ikusirik señorian jabetasun harrigarrixa eta eziñ ukaturik egixa, hasi zan parka eskeka konturatuta bere auzixakin.(Ibilt 466).
parkamendu (parkamendi) [barkamendu]. iz. (TE). Perdón. Munduan parkamendixa izan zan, kulpa bako batek danon akatsak jasotzia. Ik. parkaziño.
parkatu, parkatze (parkatutze) [barkatu]. du ad. (TE). Perdonar, condonar; indultar. Parkatuak izango gara, geuk ostiangueri parkatzen detsegun neurrixan. / Gurasuak, dana parkatutzia gurarik. / Larregi parkatzia be ez da ona. / Izan be urtiak eztabe parkatzen, ta heriotzaren sega zorrotzak eztau iñorentzako errukirik. (Zirik 12). / Baña, gauzia jakin zanetik, ez etsen parkatu herrixan "akerra"n izena. (Ibilt 458).
parkatzaille [barkatzaile]. izond. (TE). Perdonador,-a, que perdona. Bata mendakarixa dan moduan, bestia parkatzaillia.
parkaziño [barkazio]. iz. (TE). Perdón. Judixuen barau-eguna Yom Kippur, zazpigarren hilleko hamargarren eguna: Parkaziño osoko eguna. Ik. parkamendu.