pala. iz. (ETNO). Pala de rueda. Tikiñoi, azeliñ, errueda edo turbiñian beso planuetariko bat, nun urak indarra eginda turbiñiari bira eragitten detsan. Burdiñoletako berbia da.
Oletan errueda mota bi erabiltzen dira: paladunak ("karramadunak" be deitzen jakuenak) eta potadunak. Ik. karrama, pota. palanka. 1 . palanka. iz. (TE). Eje de transmisión mecánica, palanca. Palankia okertu jaku eta poliak saltua dauka. 2 . palanka. iz. (TE). Barra de hierro; palanca. "Mendittik harlozak etaratzeko burdiñazko palanka haundixak" (ETNO).
Palankia botatzen onena, X palankalarixa. Ik. harloza, harpiko. 3 . palanka. iz. (ETNO). Palanca del fundidor. Urtzaillian burdiñagia, agoia su-azpittik ataratzeko. Haixebidia edo toberia garbitzeko be erabiltzen da. Burdiñoletako berbia da.
Urtzailliari, laguntzen deutse agoia su-azpittik ataratzen ijeliak eta gatzamailliak, bakotxak bere burdiñaga edo palankiaz. Ik. burdiñaga. palanka-botatze. iz. (NA). Lanzamiento de jabalina; lanzamiento de palancas de hierro. Pedro be palanka-botatzen eta, ona; palanka-botatzen eta jabalina-botatzen eta.... Ik. palanka-jaurtitze. palanka-jaurtitze. iz. (ETNO). Lanzamiento de palancas de hierro, lanzamiento de jabalina. Ik. palanka-botatze. palankalari (palankari). iz. (TE). Lanzador,-a de palanca; lanzador,-a de jabalina. Palankia jaurtitzen onena, X palankalarixa. palo. iz. (TE). Palo. Esr. Mesede egiñen pagua ate ostian palua.
/ Esr. Ondo eiñan pagua ate ostian palua
paltrikara (paltrikera, patrikara, fatrikara) [faltrikera]. iz. (TE). Faltriquera, bolsillo de la ropa. Etxekoandrian paltrikeria astuna dago. Ik. poltsa. pandero (fandero). iz. (ETNO). Pandero, pandereta. Askotan ez zan dirurik egoten soiñua ekartzeko eta panderuakin egitten genduan dantzan. / Orduan fanderuakin bakarrik eitten zan dantza. Soiñurik be ez jeuan. Jakin bez iñok. Fanderua jo, kantau, ta dantzan ein. Ta abadiak, illundu ta gero dantzan dabizela, juan ta fanderua kendu! Aramaittakua pasauta dantzan dabizelako!. panderojole. iz. (ETNO). Panderetero,-a, panderista. Panderista be jasota dago, adibide honetan: Lehen soiñujolia eta panderistia etxe danetan (NA).Baiña normalena panderojole erabiltzia da.
panpan. iz. (JSM). Fanfarronada, fantochería. Ik. fanfarrerixa. panpana hartu. du ad.-esap. (IL). Ponerse afanoso,-a, ponerse arrogante, ponerse altivo,-a. Ez zaittez panpana hartuta juan horrengana, hori zu baiño gehixago da-ta. / Eraten dabenian panpana hartuta ibiltzen da, eta atzo ederrak emon detsez. Ik. panpandu, afana hartu, afandu, panpana jo. panpana jo. du ad.-esap. (OEH). Fanfarronear. Behin, alemaniarra, ba ei ebillen panpana joten, Plaentxian ez euala bera lango murgilaririk esaten. (Zirik 38).
Ik. panpana hartu. panpandu, panpantze. da ad. (IL). Ponerse afanoso,-a, ponerse arrogante, ponerse altivo,-a. Aspaldixan panpanduta dabik Joxemiel, baiña harriabarra datorkixo laster. Ik. afana hartu, afandu. pantaloi. iz. (NA). Culeros antiguos; bragas de antaño. Zuk sekula ez zenduzen ikusiko kuleruak, lehengo zarrenak? Hamendik hona, puntillia; eta hanka-bittartia, hau zabalik dana! Nik neuk sekula ez dot jantzi, eneba! Eta gure amak eta, -"honek?! honek edarki!" -"edarki?!...". Gero halakon baten horraittio, ahiztia ekan jostuna, eta ez dakit ba nok esan etsan ero, ahiztiak ero bere burura etorri ero, kuleruak -ero ze esaten detsasue honeri?-. Harek bestiak, "pantaloiak". Pantaloiak eta kamixa luze-luzia, bere mangatxuekiñ eta, dotore! Gero, -"bai! jantziko dot ba kuleruok!": kuleruok barrutik, eta kamixia gaiñetik. Eske harek kamixak ezin zeiken sartu kuleruetan! Bueno! Gero, guk oin sostenak dakauzen moruan, sobrekorsa.. Normalian pluralian. pantorrilla. iz. (NA). Pierna. Horrek daukaz pantorrillak?! pantorrilla aliak?!. / Jausi ein naix eta pantorrillia urratu jata.
papa. iz. (TE). Pan. Ez da bota bihar lurrera papa, pekatua dalako. / Hartu papa eta jan, neska haundi egin zaittezen. / Bai, oiñ ez da esaten, lehenao esaten zan hori!; lehenaoko esaeria zan, "ez dago txitxiarik eta, ñan papa!". papar. iz. (TE). Pecho, escote. Negu gorrixan be, paparra zabalik, ulia darixola, Sanson zirudixan burdiñazko gizon harek. paparreko orratz. iz. (TE). Broche; prendedor. Urre eta harri fiñez betetako paparreko orratza opatu zetsan maittiari bere egunian. papardo. iz. (TE). Palometa (Brama brama). "Variedad de atún" (TE, 619). Papardua, atuna baiño merkiago saldu izan da. Oiñ egun jente nagusixak bakarrik ezagutzen daben berbia. paparzuri [lepazuri]. iz. (ETNO). Garduña (Martes foina). Paparzurixa eta paparrorixa gitxi izaten dira Eibar aldian (azkenori gitxiago), eta izena be ez da oso ezaguna. Askondako basakatuak dira danak. Basakatu paparzuri be esaten dabe batzuek.
papel [paper]. 1 . papel [paper]. iz. (TE). Periódico, diario, prensa. Zer diñue gaur papelak gerrian gaiñian? Normalian pluralian.
lixotzeko papel. iz. (ETNO). Papel de lija. Egurrak lixotzeko erabiltzen dan papel koxkaduna.
Ik. lizpapel, lijauts. lizpapel (lespapel, lexapapel, res-papel) [lizpaper]. iz. (TE). Papel de lija, papel de lijar. Gaiñazalak leuntzeko erabiltzen dan paper-antzekua, alde batetik haria eta bestetik hauts urratzailleren bat likiaz pegauta dabena.
Dultzitzailliak, res-papelakin azkenengo eskua kañoieri. / Baiña hori dok xaxaria hori! oindiok hori pieziori lizpapelakin ez dok leundu barren. / Azkenengo ikutua lexapapelakin. / Lizpapel latza ta leuna daukaguz. (Zirik 115).
Ik. lixotzeko papel. papel hijieniko [paper hijieniko]. iz. (OEH). Papel higiénico. Zu, papel "ijienikorik" badaukazue? (Zirik 115).
Ik. hijieniko. papelada (papelara). iz. (TE). Simulación, imitación; comedia. Zoro papeladia haiñ ondo eiñ eban eze, narrua salbau eban urkamendittik. / Ez ei eukan meritu makala Batista kojuan papelaria haiñ ederto eittiak. (Zirik 103).
/ Arbola bati batela lotzen ziharduan artian (edo ustez lan horretan ziharduanaren papelarak eitten zittuan artian). (Ibilt 456).
|