señora.
1 . señora. iz. (TE). Dama, señora. Anbotoko Señoria, baserriko andrak sarrittan ikusi izan dabe.. / Ha zan señora bat! erabiltzen zittuan galtza batzuek! Asteunian, ezta?, atenziñua emoten eban plazan esnia saltzen, haren galtzak eta... / Ume kutxauak! zorrixak eta, ene-ene! Orduan ez euan botikarik eta! Orratzi-zerratua ez dozu jakingo zer dan! gauza estu-estuak, orraztekua, eta beste txikitxo bat, pasatzekua; harek batzen zittuan zorrixak. Eta hantxe illaran, klak!, eta klak! eta... Orratzi-zarratua beti eoten zan gurian, beti-beti. Eta gure ama garbixa zan, señoria zan gure ama baiña... bildurretan beti, eskolatik ero, umetan ekarten neban bat ero bi eta... Baiña aumentau eitten dia, e?! Orixuak kentzen dittu, baiña jakiñ ez orduan!. / Ikusirik señorian jabetasun harrigarrixa. (Ibilt 466).
Ik. dama. Artikulodun formia holan esaten da: "Con acento prosódico en la o [señória]" (TE, 655).