1 . hausi, hauste [hautsi].
1 . hausi, hauste [hautsi]. da/du ad. (TE). Quebrar(se), romper(se). Itturrira bidian pitxarra hausi jako. / Lapiko hau hausitta dago; beste bat biharko dogu ordez. / Iztarra haustia, askotan gertatzen dan ezbiharra. / Jausi zan artoz betetako zorro bat bezela eta hausi eban iztar bata. (Ibilt 461).
Ik. apurtu, birrindu, puskatu, desegin.
2 . hausi, hauste [hautsi]. du ad. (TE). Quebrantar, faltar (a), incumplir; infringir, transgredir. Legia, bakia, emondako berbia, juramentua... etetzia.
Legia haustia krimena da. / Geure onenian be, beti bildurretan, ez ete jakun hausiko ditxa hau eskuetan. (Ibilt 362).
/ Hausi neban legia. (Ibilt 183).
/ Haren asmo gaiztua bestien bakia hausi, ta apaldurik guztiak bera jarri nausi. (Ibilt 369).
/ Juramentu guztiak hausirik, ziur, saldu nabena! (Ibilt 487).
/ Bildurra hausirik, atara zetsan zer ixilleko aututan ziharduan. (Ibilt 463).
Ik. apurtu.
hausixan (hautsixan) [hautsian]. adlag. (ETNO). Transversalmente, arrastrar oblicuamente. Arrastaka, ziharka alde batera eta bestera. Probetako berbia da, batez be.
Harrixa ibilixan, zuzen tiraka eruan ezin danian, alde batera hausi eta geldittu. Hurrengo beste aldera hausten zuzendu eta aurrera bidian jarri. Zuzen aurrera egiñ ezin bada, hausixan egin bihar ultzia!. / Idi-pare hau indarrez urri dabik! Hausixan baiño ezin jok aurrera egiñ harrixaz. / Lau milla kiloko harrixakin ikusitta naok ni probak. Baiña orduan ba, izaten zuan arrada txiki bat eiñ, eta gero hausixan, eta igual ultze bi eiñ, eta probia irabazi!. Ik. arradan.
hausixan mogidu (hautsixan mogidu). esap. Mover un objeto pesado empujándolo o arrastrándolo en zigzag . Gauza astuna dana, arrastaka, alde batera eta bestera, ziharka mogidu, (e.b: probarrixa).
Armaixuak eta gauza astunak lekuz aldatzeko, hausixan mogiduz errezago. Probetan erabiltzen da asko.