Bilaketa aurreratua

urdin
© Ezezaguna
urdin.
1 . urdin. iz. (TE). Gorro verde (Russula virescens). "Especie de seta del país" (TE, 711). Urdiñak pagadixetan, hariztixetan eta gaztaiñadixetan eitten dira. / Bai! Urdiña da berde-berde-berdia. Ikusteko onena, ta jateko fiñena. Fiñena ez, urritxa da fiñena, biguna. Urritxa pinpoilluori, zerori, neretzako onena. Gero urdiña edarra da. Urdiña da, ikusten dozu ipinitta, berde-berde-berdia, pikotiakin, ha fenomenua da. Ta urritxa be, urritxa. Ikusiko dozu dana berdia [urdiña], ta urritxak ez daka berdia. Urritxak daka azula. Oin gibelurdiña esaten detse, baiña gibelurdiña ta urdiña diferentia da. Gibelurdiña da urritxa esaten detsena. Bai, ta urdiñari urdiña. Ta oin, zerian, jentiak esaten detsa gibelurdiña danari, baiña urdiña ez da gibelurdiña. Berak esaten dau: "gibelurdiña". Gibelan trazia eukitzen dau urritxak leku batzuetan, baiña urdiñak ez. Urdiñak, bera, berdia da bakarrik. Berdia. Gibelurdiñak. Bai. Urdiña da diferentia, berdia. Ha askotan juaten zara, ta igual hiru edo lau ikusi ta: "Ño!" Berari begira egoten gara. Oin, topatzeko, ta berari begira egoten gara, ha gauza ederra. / Jentiak úrdiñak, úrritxak, kuletruak eta beste holako bost edo sei klase kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).  Izen horregaz ezagutzen dogu Eibarren, beste herri batzuetan Gibelurdin izenez ezagutzen daben perretxiko gozo hau. Azentua U gaiñian dauka (úrdiña), eta koloriak I gaiñian (urdíña) (ETNO. / "Con acento prosódico en la u" (TE, 711): [úrdiña].
2 . urdin. izond. (TE). Azul. Koloria da. Urdiña itsasua, urdiña zerua, eta urdiñak zure begi maittagarrixak.