Bilaketa aurreratua

bera
1 . bera. izord. (TE). él, ella, ello; él/lo mismo, la misma. Indartutako erakuslia da, ber-a, baiña izenordain moduan lexikalizauta dago. Bera etorriko zala hodetan, bere aingeruegaz, onak eta txarrak erabagitzera. / Kendu zetsezen eskubide guztiak eta bera katiegaz eruan eban kerizpera. / Berak esandako gauzia da esan detsutena. / Hori zeregiñori ein deixala berak. / Etxekalte aterpebako bat zan, esaten ebana Eibar erdixa zala berana. / Beretzako beria, bestiena erdi bana. Ik. bere.  Funziño nagusixak, TEk diñuan lez, hónek dira: "Nominativo de la tercera persona del singular, sujeto de los ver. intran. o neutros" (TE, 240), eta "Acusativo de la tercera persona del singular, como término de un complemento directo" (TE, 240). Kasu markak hartzen dittu: berak, berari, [bere / beran]*, berakin, beretzako / beretzat / beretako, berandako / berantzat eta abar. Instrumentala daukan formia (berez) esanguraz bastante lexikalizauta daguan ezkero, aparte laga da.