Dagoeneko irekita dago aurtengo Berba lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea.
Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aurkeztu daiteke otsailaren 20 arte. Horretarako Eibarko Udal euskaltegira edo AEKra joan, edo mezua bidali euskaltegiaeibar@telefonica.net helbidera edo eibar@aek.org helbidera.
Ez da lehen aldia euskaltegi biek eta udalak antzeko lehiaketa antolatzen dutela. 2010ean ere berba lehiaketa antolatu zen, eta orduan bakoitzak gustokoen zuen berba aurkeztu behar zen. Irabazlea "antxintxiketan" berba izan zen. Eta sarituak Gorka Bustinduy eta Luci Ibazeta izan ziren.
2011n, berriz, esaera zaharren lehiaketa antolatu zen, eta jendeari eta epaimahaiari gehien gustatu zitzaion esamoldea "hartzeko pronto, emateko tonto" izan zen. Esamolde horrekin saria jaso zuten Jabier Ziaranek, Arrate Arriolak eta Itsaso Izagirrek.
Orain arteko lehiaketetan 160 lagun inguruk hartu dute parte.
Ea aurtengoa ere halakoxe arrakastasua den.