2 . bihar [behar]. iz. (TE). Trabajo, labor, tarea, quehacer. Astegunian biharra eiñ, eta jai-egunetan ibilli, hogei-errialeko bati begiratu gabe. / Badakigu bihar batzuek beste batzuek baiño hobiak dirana. Baiña, munduan danok baketan bizi bihar bagara, biharra dogu bihar-biharrekua. / Hobe heuke firin-da-faran ibilli barik biharra zintzo egingo baheu. / Eibarren krisis gogor bat izan zan, ta bihargiñik gehixenak bihar barik geldittu ziran. (Zirik 48).
/ Ezin igarri biharrian ala denpora-pasa ziharduan. (Zirik 55).
/ Burdiñako biharretan asko erabiltzen da zianurua. (Zirk 23).
/ Pernando gizajuak baeban nahikua bihar zutiñik egoten da ate-morroilluan giltz zulua billatzeko zelan izango zan ba gauza. (Zirik 37).
/ Hari [emaztiari] bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban, nahiz bihar ixillian. (Ibilt 469).
/ Esr. Beti biharrian da kaka morralian.
Ik. lan. Eibarren biharra gehixago erabiltzen da lana baiño. / "En Eibar, este vocablo tiene uso dominante sobre su sinón. lana" (TE, 256).