elixako [elizako]. iz. (TE). Viático, extremaunción, últimos sacramentos; de Iglesia. Azken sakramentuak; baitta Elixakua dana (jendia edo gauzak).
Elixakuak ekarri detsez auzoko gizonari. Ik. bedratziurren, hil-kanpai. Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
elixako jende [elizako jende]. iz. (TE). Clero. Garai hartan hartzen eben euzkixa elixako jendiak.
elixako liburu [elizako liburu]. iz. (TE). Devocionario. Elixako liburuagaz juaten zan mezetara.
elixakuak emon. dio ad. (ETNO). Dar los últimos sacramentos. Elixiak hilzorixan daguanari emoten detsan laguntza espirituala, oleaziñua emon (EEE).
Eta gero elixakuak eruatia. Bat grabe daguanian eitten danori? "Elixakuak" esaten jakuan. "Fulano gaizki dago, eta abadiari deittu bihar jako; elixakuak ekarri bihar dabe". Ta abadiak urtetzen juan elixatik, Gure Jaunakin, eta granuja bat aurrian kanpaiakin, "tin-tin, tin-tin, tin-tin", kalerik kale, gaixuan etxera juan arte. Ta ha etorrenian danak belauniko jarri: "Ene! Elixakuak datoz!", ta danok belauniko jarri, pasau arte. Aittaren ein, ta pasatzen zanian jaiki barriro. Ik. estremauziño.
elixakuak erain [elizakoak eragin]. dio ad. (EEE). Dar la extremaunción. Elixakuak eraiñ ondoren hil da. Ik. estremauziño, elixakuak emon.
elixakuen kanpai. iz. (TE). Campanadas del viático . "Las cinco campanadas que anunciaban el viático" (TE, 310).
Elixakuen kanpaia izan da.