e. metaling. (TE). Quinta letra del alfabeto vasco 'e'. 'Eia' oker dago eta bere lekutik kanpora. Artikulua hartzerakuan eia esaten da, eta ez '-e'kin amaittutako berba normalak esaten diran moduan *ia.
e. interj. (TE). ¡eh!, interjección. E!, bidian zoiazen guztiok! Begira, ikusizue ia izan leikian dolorerik nere dolorien lakorik! (Lament. 1. 12). "Para llamar la atención" (TE, 307).
e. interj. (OEH). Muletilla. Berba betegarrixa.
--Ze numero? --preguntau zetsen zentraletik. --Ba... ee..., 45. (Zirik 81).
1 . ebagi (ebai), ebagitze (ebaitze, ebate) [ebaki]. du ad. (TE). Cortar; tallar. Erremintta edo tresna aho zorrotz baten bittartez, zerbaitten jarraittasuna eten, zerbaitt bereizi edo zatittu; zerbaitti materixala kendu, neurrira jartzeko, zulatzeko edo formia emoteko (ETNO).
Bardiñ esaten dogu "ulia ebagi" edo "ulia moztu". / Nahikua izan eban ulia ebagitzia (ebatia) indarrak galtzeko. / Arbola ebatia, oholak ataratzeko. / Epaikixa zuzen eta politto erabilli, bixkor eta ondo ebateko. / Engraniak eitteko, moduluakin fresadoran hagiñak ebagi. Ik. moztu. 2 . ebagi (ebai) [ebaki]. iz. (TE). Corte, herida; incisión. Erremintta aho zorrotz baten bittartez, egindako zaurixa. Ebagixa ein dot atzapar haundixan. ebagi-bedar [ebaki-belar]. iz. (TE). Árnica (Chelidonium majus / Arnica sp.). "Planta curativa que se aplica a las cortadas" (TE, 297).
Óstera juan zaittez eta ekarrirazu ebagi-bedarra, ebagixa ein dot eta. / Ebagi-bedarrak, arnikian bestian osatzen dittu ebakixak. / Ebagi-bedarraz botikia egitten dau gure amamak. Ik. arnika, bronkixo-bedar, iodo-bedar. "Arnikia. Entra en el léxico común, aunque entre las plantas medicinales conocidas del vulgo está el ebagi-bedarra, que sustituye al árnica" (TE, 160).
ebagixa egin. esap. (AS). Cortar(se). Sukaldian nabillela, ebagixa ein dot atzamarrian. ebanjelixo [ebanjelio]. iz. (TE). Evangelio. Mezatan, eguneko ebanjelixua irakorten da. / Altaran, ebangelixoko aldian egoten da agirixan San Juanenan hasieria. / Noiz agertu ete zan hona ebanjelixua edo Jaungoikuan Barri Ona? / Ebanjelixoko Aberats gaiztuak infarnuan bezela! (Ibilt 488).
ebatar. iz. (TE). Género humano (hijos de Eva). "Los hijos de Eva, el género humano" (TE, 297).
Erregiak eta eskekuak, euskaldunak eta erdeldunak, danok Ebatarrak. ebate. iz. (ETNO). Trabajos de la cosecha relacionados con el corte. Nekazaritzako biharretako bat: goldatzia, labratzia, eraittia, jorratzia, ebatia / etaratzia eta batzia. ebateko gubil. iz. (ETNO). Buril de corte. Perfillak egitteko grabadoriak erabiltzen dabena. Grabauko berbia da. Ik. gubil, aireko, atzamardun, eskuaide. ebatzaille [ebakitzaile]. iz. (TE). Cortador; segador. Garixak heldu eta ebatzaille euzkirik gogorrenian. / Pelukerixa batian ulia mozten euala, [...] ule-ebatzalliak. (Zirik 116).
edade. iz. (NA). Edad. Ha ezkondu zanian, baietz euki harek famelixia; nik ezetz!: -"zela euko dau ba harek?!! nere edadia dauka eta!". Ik. adin, sasoi. edarra (errada). iz. (TE). Herrada, jarra grande; cubo de madera. Ontzi haundixa: lixibia eruan-ekartzeko, ura itturrittik ekartzeko... Buru gaiñian eruateko galdaria (ETNO).
"Edarria" esaten gentsan guk gure sasoian pitxar haundi bati. / Gure sukaldian zan harmaillia, eta harmaillan lau edarra, urez beteta Portaleko itturrittik. / Sorkixa eta erradia hartu eta juan da itturrira. Ik. edarragin, sorki. Edarria gehixago erabiltzen da erradia baiño.
Eder. iz. ber. (ETNO). Escopeta del sistema de platina corta (sin llaves). Txispabako eskopetia.
Éderrak txispabakuak dittuk. eder (edar). 1 . eder (edar). izond. (TE). Hermoso,-a, bello,-a; guapo,-a. Bere itxuriagaittik bistiari erabat atsegiña, mira eittekua gertatzen jakona. Arpegixa ederra eta bihotza ederragua ondiokan. 2 . eder (edar). izond. (TE). Grande, hermoso-a; espléndido,-a, magnífico,-a. Oso ona, haundixa, aparta.
Ganau ederra, Ibargaiñenian. / Etxe ederra Indianukua. / Liz-papel latza ta leuna daukaguz, eder-ederrak dira. (Zirik 115).
Nabarmentzeko, errepikauta be erabiltzen da: eder-ederra. Jatekuekin be erabili leike, gozo-gozua aitzen emoteko.
3 . eder (edar). izond. (OEH). Buen, buena (sentido irónico). Heure gizur hori dala-ta lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28).
ederra egin (edarra e(g)iñ). esap. (TE). Hacer(la) buena; liarla. Ederra ein destazu atzo gabian! / Ederra ein netsan mezatan zan artian! Enfatikua da. Txarrerako esanguria dauka.
ederra sakatu (edarra sakatu). esap. (TE). Engañar, burlar; meter una trola, mentir. Engaiñatu, zirixa sartu.
Ederra sakatu detsa emaztiari, balio ez daben milla pezetakuakin. / Ederra sakatu zetsen. (Zirik 51).
ederrak emon (edarrak emon). esap. (TE). Pegar, golpear, zurrar; ganar/vencer en el juego. Zerbaittetan irabazi; jipoia emon, jo, astindu.
Sagar lapurretan harrapau eta ederrak emonda bialdu zittuen. ederrak hartu (edarrak hartu). esap. (TE). Ser sacudido,-a, ser zurrado,-a; perder en el juego, sufrir una derrota. Ederrak hartuta dago, emontzallia izan arren. edergarri (edargarri). iz. (TE). Adorno, ornamento, aderezo, joya; cosa bella; embellecedor. Andrazkuan edergarri, urria baiño hobe zintzotasuna. Ik. apain. |
|