Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
1 . erantzun, erantzute (erantzutze). du ad. (TE). Responder, contestar ; replicar. Galdera, eskintza, dei edo karta bat egitten dabenari, egokitzen jakozen berbak edo ekintzak zuzendu. Eta erantzun zetsan esanaz: "gau guztian jardun dogu alperrik...". / Karteri erantzutzia bixarko laga dot.
2 . erantzun. iz. (TE). Respuesta, contestación; réplica. Badakizu nere erantzuna: milla errial, azkena. / Laster bota zetsan erantzun azkarra. (Zirik 59). / Erantzun hau izan zan nahikua [...] ahal zan guztia aurreratzeko. (Ibilt 459).
erantzunkor. izond. (TE). Respondón,-ona. Errespetu barik erantzuteko joera daukana. Hartu dogun morroia, bihargiña baiña erantzunkorra. Ik. erantzunzale.
erantzunzale. izond. (TE). Respondón,-ona. Erantzunzale txakur bat einda dago . Ik. erantzunkor.
eranzale [edanzale]. izond. (TE). Bebedor,-a. Txamarra zaharra baiña eranzale ona. / Oso eranzale zan bat ixilik euan. (Zirik 74). / Horraittiok ez ei zan beste jan eta edanzale asko bezin alperra. (Zirik 103). Ik. erataille.
erari (erai) [edari]. iz. (TE). Bebida; licor. Benediktinuak eitten daben erarixa, mundu guztian ezaguna. Ik. eran, erateko.
erasan. iz. (ETNO). Tirón, torcedura; desgarro muscular. Horrek behixorrek erasana daka, itxuria. / Pelotan ziharduala erasana ein jakon eta medikura eruan bihar izan eben. Ik. trokau, haragi-eten.
erataille [edataile]. izond. (NA). Bebedor,-a. "Erataillia" eta "zurruterua" eta... asko esaten dian berbak. / Guztiak ziran edataille amorratuak. (Zirik 42). Ik. eranzale.
erateko.
1 . erateko [edateko]. iz. (TE). Bebida. Erarixa. Hartizu zeuregain arduria, mahaixan eratekua falta ez dein. Ik. eran, erari.
2 . erateko [edateko]. izlag. (TE). Agua potable. Erateko ura. Itturri honetako ura eratekua da.
eratxi, eraixte (eratxitze) [eraitsi, eraiste].
1 . eratxi, eraixte (eratxitze) [eraitsi, eraiste]. du ad. (TE). Ordeñar. Kalera aurretik, behixak eratxi biharko dittuzu. / Goixian goixago behixak eratxi bihar izaten dira, esnia bezeruetara eruateko zortzirak baiño lehen. / Ez jata gaur neri tokatzen behixa eratxitzia. Ik. jatxi.  TEk gehixenetan eratxi eskribitzen dau, baiña behiñ eratsi be badakar (TE, 321). Gure ustez Eibarko formia, ahozkua, eratxi da era-batera, eta eratsi bibliografixatik ikasittakua. Normalian zer/zein jasten dan be esaten da: behixa(k) eratxi, ardixa(k) eratxi, ahuntza(k) eratxi... / Gehixago erabiltzen da jatxi. JMEk be bardiña diño Bergararako: "Gutxi erabilia. Jatxi da arruntena" (ETNO).
2 . eratxi, eraixte ( eratxitze) [eraitsi]. du ad. (TE). Abatir, derribar ; bajar, hacer descender. Lurrera bota arbola gaiñeko frutak; jentia be eratxi egitten da burrukan lurrera bota ezkerio. Jo eta ikubilkada bategaz eratxi eban lurrera. / Mendixan zugatz tantaixan eratxitzia, zeregin gogorra. / Esr. Eratxi arte emon eta obeidu arte egon.
eraztun (elaztun). iz. (TE). Sortija, anillo; aro. Zorioneko eraztuna aldatu eban bere andrageixan eskura. / Bere emaztian elastuna. (Ibilt 458).
erbera (erpera) [erribera]. iz. (NA). Ribera, vega; tierra baja. Pastoriak; mendittik bajatzen zittuan horrek, Urbasatik eta, ba erberara etorri bihar; han edurrian ez dao eoterik neguan.
erbeste. iz. (TE). País o pueblo no propio; el extranjero . Norberan herrixa ez dana. Erbestia, alperrik ederra, beti erbestia. / Sanjuanetan, Sumendixako iskua partitzeko eta, gaixki ibilliko diala diñue, karnazeruak danak biharrian Eibarren... Baiña! erbestetik ekarri bihar.... Ik. atzerri.  TEn sasoian erbeste berbia gehixago erabiltzen zan bere pareko atzerri baiño.
erbesteko. izlag. (TE). Foráneo,-a, forastero,-a; extranjero,-a. Herrikua ez dana. Erbestekua zalako ez eben ondo hartzen. / Sanjuanak heltzen diranian, Eibarko jaixak dirala-ta, herriko musikueri be jai emoten detse, eurak be herriko jaixekin aprobetxau deittian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. (Zirik 20). Anton. herkide, herriko. Ik. atzerriko, kanpotar.
1 . erbesteratu, erbesteratze. da/du ad. (TE). Expatriar(se), exiliar(se); desterrar. Gerria galtzerakuan, milloi erdin gaiñetik erbesteratu giñanok. / Hango Indartsua, danan jabe zidurixana, erbesturatu dabe. / Erbesteratzia nahixago izan eben askok, gaiztuen bendian gelditzia baiño. Ik. desterrau.
2 . erbesteratu. izond. (TE). Exiliado,-a; desterrado,-a. Erbesteratuak, noiz itxuliko ete dira?  Izen zein adjektibo moduan erabili leike.
© Arturo Elosegi
erbi. iz. (TE). Liebre (Lepus europaeus). Domekan zortzi lagunen artian hildako erbixa jatia dabe gaur Giputzanian hogeta hamar lagunek. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara.
erbi-hanka. iz. (TE). Pata de liebre. "Pata de liebre usada por los grabadores para barrer las limaduras de metal" (TE, 322). Esaixozu Izuri, hurrengo erbi-hankak gorde deirazela neri.
erbi-leku. iz. (TE). Lugar, terreno de liebres. Oiz eta Gollibar aldiak, antxiñako itzarixen erbi-lekuak.
erbi-tanto. iz. (TE). Rastro o huella de liebre. Magunako baserrittar bat agertu da Giputzanera, erbitxalarixak batzen diran lekura, aitzen emoten erbi-tantuak ikusi dittuala bedar solo baten.
erbi-txakur. iz. (TE). Perro lebrel. Erbittan erabiltzen diran txakurrak, sarrittan Basset arrazakuak (ETNO). Erbi-txákur horrek, berihala hartzen dau arrastua. / Inguruko erbi-txákurrik onena Ixu Gorrak jekan. / Bere erbi-txakur ta guzti be, [...] ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. eper-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.
erbittalari (erbitxalari) [erbitalari]. iz. (TE). Lebrero,-a; aficionado,-a la caza de liebres. Erbittarako zaletasuna daukan kazarixari esaten jako (ETNO). Baziran erbittalarixak, zidarrezko perdigoiakin hildako erbixak harro asko ekartzen zittuenak. / Kazarixak eta peskarixak mordua zeguazen. Ta erbittalarixak asko. Erbixa mordua zeguan hamen. Ta juaten ziran Oizera oiñazian erbittara, Eibartik. Talua eta esnia emoten etsen, juan lotara, ta gero atzera erbittara. Hamen hiru edo lau kuadrilla zeguazen erbittan. Zozola, ta Mertxete, ta... mordua zeguazen erbittalarixak!. Ik. epertalari, oillagortalari, paselari, zozotalari.
erbittan [erbitan]. adlag. (OEH). Cazando liebres. Erbittan ibilliarren, bere erbi-txakur ta guzti be, [...]. (Zirik 117).
erbittara juan / urten [erbitara]. esap. (TE). Salir a cazar liebres. Erromaldok, Ertzillek eta Ibarbekuak, egunsentixa baiño lehen urten dabe erbittara.
erbikuma (erbikume) [erbikume]. iz. (OEH). Lebrato. Erbikumian okelia zala onenetarikoa. (Zirik 33).
Erbiti. abiz. (TE). Erbiti (apellido en Eibar). Txara baserrikuak, Erbiti.
erdal (erdel). iz. (TE). Término en compuestos para referirse al erdara . "Erdara iz.-ak hitz-elkarketan hartzen duen era" (IS).   Euskeria, erderia beste da ederra hizketa haretan maitte dabenendako, berba samurrak euskeraz esan biharrian diranendako. / Erdalduna, Gazteluko erderia darabixana. Ik. erdera.  Berba-alkarketan izan ezik, '-l' amaieria (euskala, erdala) oso rarua da eta ez da erabiltzen.
erdaldun (erdeldun). iz. / izond. (TE). El/la que no sabe la lengua vasca; castellanoparlante, francofono,-a. Erderaz berba egitten dabena, euskeraz ez dakixana. / "Que habla distinto del vasco" (TE, 322). / "Por antonomasia, castellano" (TE, 322). / "Por antonomasia, el hombre de Castilla" (TE, 322). Euskeraz ikasi daben erdeldunak, euren euskalgaiztuakin, gure euskeriari kalterik gehixen ein detsenak. / Gaztelutik trozuetara etorrittako erdalduna.  Batez be, euskeraz jakin ez eta gaztelaniaz berba egitten dabenari esaten jako; baitta, neurriren baten, Gaztelatik etorrittakuari be.