Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ekilibrixo [ekilibrio]. iz. (OEH). Equilibrio. --Zer galdu dok, Pernando? --Ekilibrixua. (Zirik 55).
1 . ekin, ekitte (ekitze, ekitxe). dio ad. (TE). Comenzar, dar comienzo; acometer, abordar. Zeozeri hasieria emon. Berriz be ekin detsa bere asmo zoruetan. / Lanerako gogorik ez badozu, sakatu gogorik-ez horri, eta ekitzia onena. Ik. hasi.
ekin eta egin (ekiñ da eiñ). esr. Iniciar y hacer. Hasi eta egin.
2 . ekin. iz. (TE). Tarea, labor, trabajo; jornada. Gaurko ekiña, hamar ordukua. Ik. egiñaldi, ekiñaldi.
ekiñahalako. izlag. (OEH). Tremendo, grande, enorme. Eran gehixegixagaittik damuturik ekiñahalakuak esaten. (Zirik 74). Ik. egiñahalako.
ekiñaldi.
1 . ekiñaldi (ekittaldi) [ekinaldi]. iz. (TE). Tarea, labor, trabajo; jornada. Gaurko ekiñaldixa ira-saillian, ez da izan fiestakua. Ik. egiñaldi, ekin.
2 . ekiñaldi [ekinaldi]. iz. (TE). Debate, discusión. Ekiñaldi luzia euki dabe gaur konzejuan errejidoriak, Sanjuanetako zezenak dirala eta ez dirala.
ekonomika. iz. (ETNO). Chapa de fuego. Babak ekonomikan egositta asko be gozuaguak urtetzen dabe.
eksamiña (eksamiñ, esamiña, esamiñ) [etsamina]. iz. (TE). Examen. Eskolarixen ordu estua, eksamiñak.
elbarri. izond. (TE). Lesionado,-a, herido,-a, impedido,-a; tullido,-a, lisiado,-a. Gizajua, elbarri dago juan daneko hillabetian.  Ez da Eibarko berba normala: "Voz no usada comunmente, pero recibida por vía literaria" (TE, 309).
elbitz. iz. (ETNO). Lastón (Brachypodium pinnatum).
Elbitza. gatxiz. (TE). Elbitza (apodo). Eibarren baziran Elbitzanekuak.
ele. metaling. (TE). Nombre de la letra 'l' del alfabeto vasco. 'Elia' hobeto eizu, badakizu eta.  Artikulua hartzerakuan, "con acento prosódico en la 'e' [élia]" esaten da (TE, 310).
elejixa. iz. (NA). Elección, surtido. Elejixa haundixa dao han.
elementu.
1 . elementu. iz. (TE). Sujeto, individuo, tipo; elemento, persona traviesa. "Badaezpadakoak, parte txarrekoak, ez oso zintzoak direnei buruz esaten da" (EEE, 99). / Gaiztokerixa apur bat daukanari be esaten jako (NA). / "En uso común, se dice de la persona que inspira reparo o inquieta por sus cualidades" (TE, 310). Ez dot nahi lagun izan deizun ha elementua. / Elementu onak dia, bueno! elementuak urten eben, enee!.  Izen zein adjektibo moduan erabiltzen da.
2 . elementu. iz. (TE). Fuerzas de la naturaleza. Munduan lau elementuak, lurra, ura, haixia eta sua.  Pluralian gehixenetan: elementuak.
eleziño [elekzio]. iz. (TE). Elección(es); votación(es). Zorioneko eleziñuak Markiña aldian, betiko jaungurakuari kontrarixua agertzen bajakon. Ik. botaziño.  Pluralian normalian.
elgar. iz. (TE). Fiebre, calentura. Ezarrixa dago elgarrakin. Ik. beruan, kalentura.  Ez da berba normala Eibarren, TEk diño literaturian bittartez sartu dala (TE, 310).
Elgeta. l. iz. (TE). Elgeta (municipio). Elgetarra. / Asentzio egunian, Elgetan erromerixia.
elgorri. iz. (TE). Sarampión. Gurian, alaba batak nausi eiñ eta gero izan eban elgorrixa. / Bere semeari elgorrixa osatzen ibili zan medikuarengana kontua pagatzera. (Zirik 16).
elixa [eliza / Eliza].
1 . elixa (eliza) [eliza]. iz. (TE). Iglesia (templo). Eibarko elixia, elixa ederra. / [...] eliziak azpixan hartuta hiltzeko arriskorik barik [...]. (Zirik 11).  Gaur egunian Eibarren gehixen erabiltzen dan formia frikari sabaikariduna da, elixa. Amaierako -a berezkua dau.
2 . Elixa (Eliza) [Eliza]. iz. (TE). Iglesia (Institución), Iglesia católica. "Congregación de fieles" (TE, 310). Elixiak debekauta dauka bedinkatutako ezkontzia hausitzia.  Gaur egunian Eibarren gehixen erabiltzen dan formia frikari sabaikariduna da, Elixa.
elixa-kantu [eliza-kantu]. iz. (TE). Canto litúrgico. Beti egon da Eibarren koru ederra elixa-kantuetarako.
elixan sartu. esap. (TE). Entrática; purificarse la recién parida. Emakumia elixan sartu "garbitzera" umia euki eta egun batzuetara. Gehixenetan beste andra batekin juaten zan eta parrokuak hartzen zeban elixa ataixan. Elixan sartu aurretik ezin zeban kalera urten (ETNO). Alboko andra gaztiak gaur ein dau elixan sartzia.
elixan sartze [elizan sartze]. iz. (TE). Purificación; rito de la purificación . Elixan sartzia Lege Zaharretik dator (Abad. 12. 1-8). Ik. elixan sartu.
elixatai [eliz-atari]. iz. (TE). Pórtico de la iglesia. Arrateko elixataixan, abadia zan nausi pelotan.
elixako [elizako]. iz. (TE). Viático, extremaunción, últimos sacramentos; de Iglesia. Azken sakramentuak; baitta Elixakua dana (jendia edo gauzak). Elixakuak ekarri detsez auzoko gizonari. Ik. bedratziurren, hil-kanpai.  Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
elixako jende [elizako jende]. iz. (TE). Clero. Garai hartan hartzen eben euzkixa elixako jendiak.
elixako liburu [elizako liburu]. iz. (TE). Devocionario. Elixako liburuagaz juaten zan mezetara.
elixakuak emon. dio ad. (ETNO). Dar los últimos sacramentos. Elixiak hilzorixan daguanari emoten detsan laguntza espirituala, oleaziñua emon (EEE). Eta gero elixakuak eruatia. Bat grabe daguanian eitten danori? "Elixakuak" esaten jakuan. "Fulano gaizki dago, eta abadiari deittu bihar jako; elixakuak ekarri bihar dabe". Ta abadiak urtetzen juan elixatik, Gure Jaunakin, eta granuja bat aurrian kanpaiakin, "tin-tin, tin-tin, tin-tin", kalerik kale, gaixuan etxera juan arte. Ta ha etorrenian danak belauniko jarri: "Ene! Elixakuak datoz!", ta danok belauniko jarri, pasau arte. Aittaren ein, ta pasatzen zanian jaiki barriro. Ik. estremauziño.
elixakuak erain [elizakoak eragin]. dio ad. (EEE). Dar la extremaunción. Elixakuak eraiñ ondoren hil da. Ik. estremauziño, elixakuak emon.
elixakuen kanpai. iz. (TE). Campanadas del viático . "Las cinco campanadas que anunciaban el viático" (TE, 310). Elixakuen kanpaia izan da.
elixaurre. iz. (ETNO). Anteiglesia, zona delantera de la iglesia. Agiñan beti egon da probia, elixaurrian be ezagututa gaoz.