Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
eskubide. iz. (TE). Derecho. Gizonak, gizona danetik, eskubidiak dittu, iñok eta iñoiz ukatu ezindakuak Jaungoikuan legia hausi gabe. Anton. obligaziño.
eskubidia emon. dio ad. (TE). Dar facultad, dar poder. "Dar facultades, poder en procuración" (TE, 348). Eskubidia emon zetsan bere ondasunak saldu eta diru bihurtzeko.
eskubihar. iz. (ETNO). Mano de obra. Arotzerixan eskubiharra dok karuena.
eskugarbi. izond. (TE). Honrado,-a, honesto,-a. Zerbitzaille esku-garbixa bialdu destazuna.
eskukada (eskukara, eskutakada, eskutakara). zenbtz. (TE). Puñado, manojo. Egurra, burdikadia; garixa, eskukadia; harrikadia bekokixan; erderakadia harek, eta zuk euskerakadia.
eskuleku. iz. (TE). Asa, asidero, puño, mango; empuñadura. Makilla-burua okertutzia gura eban, eskulekua eitteko.
eskuma [eskuin]. iz. (TE). Mano derecha, derecha. Etxe hartako eskumia zan andria.
eskumarako. izlag. (TE). Derechista, de derechas. Han aintzailliak eskumarakuak beti.
eskumati. izond. (TE). Diestro,-a. Eskumatixa gauza batzuetarako, ezkertixa beste batzuetarako.
eskumiñak [eskumuin]. iz. (TE). Saludos, recuerdos. "Apretones de manos" (TE, 349). Eskumiñak lagun guztieri! / Eskumiñak etxekueri! Ik. gorantziak.  "Hace el mismo oficio de gorantziak, que decimos comúnmente en Eibar" (TE, 349); "eskumiñak" ostera, "es menos usado en Eibar" (TE, 409).
eskunarru [eskularru]. iz. (ETNO). Guante de forjador,-a. Taillarretako berbia da.  Pluralian erabiltzen da: eskunarruak.
eskupaño (eskupañu). iz. (TE). Toalla. Egunian-egunian ipintzen dot eskupañu garbixa arpegixa garbitzeko lekuan.
eskupeko. iz. (TE). Propina, gratificación; soborno. "Dádiva de dudosa moralidad" (TE, 349). Eskupeko ona eskintzen badetsazu, dana errez juango da.
eskutrapu. iz. (NA). Trapo/paño de cocina.
eskutur [eskumutur]. iz. (TE). Muñeca. Oiñ erozeiñek daroia eskuturrian erlojua. / Heldu zetsan eskuturretik sorgiñari. (Ibilt 468). / Sastakai zorrotza sartu zetsan lepotik eskuturra aurkitu arte. (Ibilt 490).
eskuturra atara (eskuturra etara) [eskuturra atera]. du ad. (TE). Dislocar la muñeca. Jolasetan ebillela lagunegaz, eskuturra atara eban eta Mosolosiak konpondu zetsan.
eskuturra hausi [eskuturra hautsi]. du ad. (TE). Romper/quebrar la muñeca. Arnobatekuagana eruan bihar izan dabe, eskuturra hausitta, zuen auzokua.
eskuturreko. iz. (TE). Pulsera. Urrezko eskuturrekua opa izan zetsan maittiari bere egunian.
eskuzabal.
1 . eskuzabal. izond. (TE). Generoso,-a; dadivoso,-a; desprendido,-a. Zaldunak, aberatsa eta eskuzabala bihar dau izan. Ik. emonzale, franko.
2 . eskuzabal. iz. (NA). Palma de la mano. Sakatu eskuakin, esku-zabalakin, holan!
eskuzabal hartu / jo. esap. (TE). Gozar la pelota; pegar la pelota con la palma. "De la terminología de la pelota" (TE, 349). Eskuzabal hartu eban pelotia eta atara eban hamalau kuadrora. Ik. harrika.
eskuzko. izlag. (TE). Manual, manufacturado,-a, hecho a mano, artesano,-a. Makiñetan eindakuak baiño gehixago balio dau eskuzkuak. Ik. eskuz egiña.
esmitz. iz. (TE). Revólver. Errebolberra. Armerixako berbia da. Txantoianian, hasieran, esmitza eitten zan.
esna. adlag. (TE). Despierto,-a. Gau guztia esna ein dot aindu zestazun biharra amaitzeko. / Guztiz esna. (Ibilt 468). Ik. esnaorik.
esna egon. da ad. (TE). Estar despierto,-a. Esna nenguan zuk deittu dozunian gaberdixan.
esna ibili (esna ibilli). da ad. (TE). Andar atento,-a, vigilante, alerta. "Andar con ojo, vigilante" (TE, 350). Esna ibilli, mutillak, ezarri detsuen lagun horregaz, bedori argi ibilliko da eta.
esna-aldi. iz. (TE). Tiempo de insomnio, desvelo. Gaur gabian, hiru orduko esna-aldixa euki dot.
esnakera [esnaera]. iz. (TE). Despertar. Egunsentixan, ezin esandako gozamena da baso-mendixen esnakeria, ihintzetan, eta lurran arnasa bigunakin txori-kantuz beteta.