ezten. 1 . ezten. iz. (TE). Aguijón, acúleo. "Dardo de los ofidios" (TE, 353).
Subia eztenakin konturatzen da aurraz, hagiñ hortza sartu laikion gauziari. 2 . ezten. iz. (TE). Lezna. "Lezna de los zapateros" (TE, 353). Egurrian (nahi edonun) zeozer sartu bihar danian, hasierako zulo txikixa egitteko erabiltzen dana (ETNO). Abarketagiñak, beti eztena eskuan dabela. 4 . ezten. iz. (ETNO). Punzón. Galtzairuzko tresna puntazorrotza, markak edo zuluak egitteko erabiltzen dana. Grabauan be erabiltzen da berbiau. Larregi tenplautako eztenak denpora gitxiko bizixa. Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, puntzoi, sakabokau, sartzeko puntzoi, ubedun puntzoi, zan-oker, zan-zuzen. eztena sartu. dio ad. (ETNO). Aguijonear; picar. Orduan hasi zuan txillixoka! Harek zittuan orruak! Bai ba! Erlamiñuak eztena sartu jetsan, eta minberia dok hori!. eztenkada. iz. (AZ). Sátira, pulla; dicho agudo y gracioso. ezten golpia, zirikadia, adar-jotea. Makiña bat halako eztenkada, zirikada eta adar-jote, idatzi izan dittu JSMek bere umorezko liburu bixetan ("Zirikadak" eta "Eztenkadak"). Ik. zirikada. eztenkadatsu. izond. (OEH). Satírico,-a, mordaz. [Margarita] Nafarruako erregiñaren [ipuiñ] eztenkadatsuenak. (Ibilt 453).
eztibits. iz. (TE). Néctar, gozo; dulzura. Gozotasuna.
Hango ardaua eztibitsa zan, Jainkuendako eiña balitz bezela. / Ha zan eztibitsa alkartu giñanian!
/ Zeregaz ba, ai Jaungoikua, etxeko eztibitsa neurtu, senarrak deixanian aittu biharko dala sehaskatxua? (Ibilt 104].
Ik. bits. eztibitsetan bizi / ibili. esap. (TE). Vivir/andar en la gloria. Oso pozik, iñungo ardura barik bizi.
Eztibitsetan dabil zuek hamendik zaran artian. / Hainbeste txalo eta jasotzekin, eztibitsian dabill.
Ik. ur-bitsetan. eztigei [eztigai]. iz. (TE). Polen. Erla bakar hori, lorarik lora hor dozu eztigeixa batzen etxeko pillarako. eztimen. iz. (AN). Gozo, dulzura. Gozamena, gozotasuna.
Oiñ pozki jatala hango dana; dana alde hartan eztimena. (Ibilt 100).
Ez da Eibarren erabiltzen.
eztimin. iz. (JSM). Ansia de dulzura. Gozotasun gosia. eztimiñetan. adlag. (EEE). En la gloria. Gozo (egon / bizi)
Ezkondu danetik eztimiñetan dago. eztittu (eztitxu), eztitze [eztittu]. 1 . eztittu (eztitxu), eztitze [eztitu]. du ad. (TE). Injertar (plantas, árboles). Sagarrak, madarixak, keixak eta frutua emoten daben zugatz guztiak eztittu biharra dabe gazterik. / Etxe inguruko madarixak, eztitxutakuak, baiña basuan dittuenak, makatzak. Ik. mentau. Adjetibautako formiak, eztitxutako-k, hau esan nahi dau: "Planta injertada, en oposición a makatza, que es lo silvestre, lo espontáneo" (TE, 354).
2 . eztittu, eztitze [eztitu]. du ad. (ETNO). Ensamblar, juntar. Egur bi, haga edo ohol bi, josi, alkartu. Eztittu da, ba, apurtutako egur bi "josi"; mutur bixak landu lehelengo, eta gero "josi". / Burdixan partikiari puntia eitten jakuan, bai. Eztittu esaten jakuan; bulpartika-puntia eztittu. Koskia etarata bai, ta koskarik barik be bai, tornillo batekin lotuta be bai. Uztaixak gogortzen jok, eta gero tornillo bat ipini, edo ziri bat, eta eutsi eitten jok. Hagiña etaratzia baiño errezagua izaten da. eztul. iz. (TE). Tos. Neguko egualdi euritsuekin, eztula ugari entzun da mezatan. eztul-bedar. iz. (ETNO). Tusílago (Tussilago farfara). Bedar-ebaten, esate baterako, eta atxika hasi eta ezin geratu. Eta, bai ba, eztul-bedarra ebagi nahi barik, eta horretxegaittik! Eztul-bedarra ebagi ezkeriok, hautsa botatzen dau horrek, eta eztulka hasten zara batera-batera. eztula egin. du ad. (TE). Toser. Isillen egon bihar nintzan orduan, eztula ein biharra etorri jatan. eztula euki. du ad. (TE). Padecer/tener de tos. Juan daneko sei hillabetian, eztula daukat. eztuldun. iz. / izond. (OEH). El o la que tiene tos. Eztula dabena.
Eztula behar dik izan guretzat laguna, eztula ixildu ezkero jun dek eztulduna. (J.J. Lete in Zirik 101).
eztulka (eztulketan) [eztulka]. adlag. (TE). Tosiendo. "Tose tosiendo" (TE, 355).
Gau guztian eztulketan egon naiz. eztulketan egin / egon (eztulka egin / egon). esap. (AN). Estar tosiendo. kukurruku-eztul (kukurruko-eztul). iz. (TE). Tos ferina. Titikua zan gure bigarrena, kukurruko-eztul gogorrak hartu ebanian. Ik. kukurruku-eztul bedar. |
|