eremu. iz. (TE). Desierto páramo; terreno, campo. Egun haretan agertu zan Juan Batiolarixa, Judeako eremuan sermoigintzan (Mat. 3. 1). Ik. basamortu. eritegi. iz. (TE). Hospital; clínica; sanatorio. Elixia joten zan ospittala edo eritegia. "No usamos esta voz en Eibar, a pesar de que la antigua calle del Hospital (Ospittal-kalia) la rotuló el Ayuntamiento como Eritegi-kalia, por saber a neologismo ante la enraizada voz romance que seguramente datará del tiempo en que el pueblo adoptó aquella institución al constituirse en villa" (TE, 325).
erkin. izond. (TE). Enclenque, desmedrado,-a; débil, flojo,-a. "Ahula, gauzak zein pértsonak" (AN).
Aurtengo garixak, erkiñak datoz. / Gizon erkiña agertu da estuasunian. / [...] etxia erosterakuan, ikusi bihar zala, [...] bere itxogiñak [...] ta ostiango alde erkiñak. (Ibil, 259).
erla. 1 . erla (erle) [erle]. iz. (TE). Colmena. "República de las abejas" (TE, 326).
Erlia daukagu alde honetatik, ikusgarrizko abauak gaiñezka dirala. 2 . erla (erle) [erle]. iz. (TE). Abeja (Apis mellifica). Erla bakar hori, lorarik lora hor dozu eztigeixa batzen etxeko pillarako. erla-txorta [erle-txorta]. iz. (TE). Enjambre. "Racimo que forman las abejas al enjambrar" (TE, 326).
Erliak urten eta erla-txortia geldittu zan haritz adar baten, toki barri billa ziranak berriz agertu arte. erliak urten. du ad. (TE). Enjambrar. Gaur eguardi aldera erliak urten dau, eta hor da galdara hotsa auzo guztian. erlabixa [erlabia]. iz. (TE). Avispero; colmena natural. Txirtxil zulua zalakuan, erlabixia zan eta estu agertu giñan erlamiñuen igesik. Ik. erlatoki, erletxe, erlauntz. erlamando. 1 . erlamando [erlemando]. iz. (ETNO). Abejorro (Bombus sp., eta beste batzuk). Erla itxurako koko hegalari lodi, uletsu eta zaratatsuak.
Erlamiñuak eta erlak peligrosuak dittuk. Eztena sartzen juek errez harek! Ezpatak be bai. Baiña erlamanduak ezebezak dittuk, nagixak, ezer egitteko alperregixak. Ik. eulimando. Mando atzizkixa gangaillu edo haundi esanguriakin erabiltzen da Eibarren eta inguruan. Holan, erla haundixak erlamanduak (abejorro) dira, eta euli haundixak eulimanduak (moscardón). Durangaldian ezaguna dan usamando, barriz, ez dogu erabiltzen gurian.
erlamiño (erlabio). iz. (TE). Avispa (Vespa sp., eta beste batzuk). Erlamiñuan pikadia, erliana baiño bizixaua. / Bai. Ta zikiña, koko zikiña. Porejenplo, erlamiñuak? Madarixak eta melokotoiak? Oiñ? Ta sagarrak bigun samarrak diranak? Danak joditzen jittuek! Sagarra hau dok, eztok? Eta sartzen jok eztena esaten jakona, zulatzen jok, ta handik erdiko zereraiño usteltzen jok egun bi-hiru barru. Ik. kurrumillo. Bizkai aldeko kurumiño berbia ezaguna da, baiña ez da erabiltzen. (ETNO).
UZ: liztor.
erlamiño baltz [erlabio beltz]. iz. (TE). Abejorro. Erlamiño baltzak, zurian ataratzen dittu umiak. erlatoki. iz. (TE). Colmenar. Abontzako erlatokixan begira egoten nintzan erlak diran friztixa jakintsuen juan eta etorrixak. Ik. erlabixa, erletxe, erlauntz. erle-kezten. iz. (ETNO). Grelo; flor del nabo. Tximixeri "erle-keztena" esaten jakue erlian agijoian trazia daukalako. Ik. nabo-lora, tximixa. Metaforia dirudi, benetako izena baiño.
erletxe. iz. (TE). Colmenar; colmena. Baitta Otolan be, bazan erletxia. Ik. erlabixa, erlatoki, erlauntz. erliebe-damaskinau. iz. (ETNO). Damasquinado en relieve. Modelaua edo bajuerliebia da, alanbre lodixa da sartu eta modelatzen dana. Gubilla irudixa perfilatzeko, egindako ildo edo kanaltxuetan miru-buztana eta zerra-hagiña etaratzen da punzetiakin, alanbre lodixa sartu eta modelau. Ik. miru-buztan, urre-alanbre, urre-hari. erliebe-lana egin. esap. (ETNO). Trabajar el relieve. Irudixak planotik nabarmenduz egitten dan biharra. Ik. hozka-lana egin. erlojero. iz. (TE). Relojero,-a. Ez putz eittiarren ezbada ze putz eitten jakitziarren eskatzen zetsan erlojeruak pezeta bikua baserrittarrari. erloju (orlojo). iz. (TE). Reloj. Eibarren, elixako euzkiko erlojuan azpixan letra batzuk ziran, egi hau esaten: "Omnibus dubia, ultima multis". / Erloju hori juan daneko hiru urtian geldi dago. / Ordu bixak elixako orlojuan. erloju-konpontzaille [erloju-konpontzaile]. iz. (OEH). Relojero,-a. Hau nere lagunau dozu erloju-konpontzallia. (Zirik 65).
ermitta (ermitxa, ermintxa) [ermita]. iz. (TE). Ermita. Urkiko ermintxia, gure aittan kontura egon zan urte askuan. / Aizgorriko goi-gaiñian da ermitxa bat. Ermu. gatxiz. (TE). Ermu (apodo). "Calificación gentilicia mediante la adjetivación del pueblo de su naturaleza" (TE, 327). Mitxel Ermu zan Ardanzan. |
|