eulimando. iz. (TE). Moscardón, moscón. "Variedad de moscardón" (TE, 545).
Eulimando zatar haundi bat dabil sukaldian. Ik. mandeuli. Mando atzizkixa "gangaillu" edo "haundi" esanguriakin erabiltzen da Eibarren eta inguruan. Holan, erla haundixak erlamanduak (abejorro), eta euli haundixak eulimanduak (moscardón).
eup. interj. (TE). ¡hola!, saludo. "Equivalente a la loc. castellana: ¡Ah de la casa!" (TE, 360).
Eup!, etxekoandra! Iñor bizi al da hemen? / Lehelengo billau eban basarrixan eup! egiñaz sukalderaiño sartu zan. (Zirik 118).
Ik. jeup. eupada (eupara). iz. (TE). Llamada, saludo. "Voz de llamada en casa ajena" (TE, 360).
Lehenengo eupadiak esnatu eban etxekoandria. eupada bat emon (eupara bat emon). esap. (TE). Llamar. "Dar una voz de llamada" (TE, 360).
Eupada bat emoixozue lotan diraneri ostatu honetan. eurak. izord. (TE). Ellos. Eurak etorri ziran gu baketan giñan lekura. / Eurena dabe bizi diran etxia. / Eurok esan dabe ondo dagozela. Ik. barriketa gitxi eta eurak onak. Izatez, indartutako erakuslia da, "eu-"n bittartez, baiña izenordain moduan lexikalizauta dago. Deklinaziñoko kasu markak hartzen dittu: eurak, eurena eta abar. Hurreko formak be erabiltzen dira: eurok, eurokin eta abar.
euri. iz. (TE). Lluvia. Eurixak ekin detsa aldi baterako. Ik. truxalak egin, ufal, zirimiri, bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, garratz bota / egin / jardun, goixan-behian jardun, lanpar, mangia jardun, zaldizkuak, lanbro. eiñahalako eurixa(k) egin. esap. (EEE). Jarrear, diluviar, llover torrencialmente. Eurixa bota ahala egin.
Eiñahalako eurixak hartuta mela-mela jo eben hango etxe batera. Ik. bota-ahalian jardun. euri-haixe [euri-haize]. iz. (TE). Viento que precede a la lluvia. Trunboiak eta frontiak heldu aurretik agertzen dan haixe gogorra, gehixenetan hego-mendebaldekua. Egualdixa aldatu egin bihar dala esaten deskuan haixia (ETNO). / "Viento que precede a la lluvia" (TE, 361).
Euri-haixia darabill eta eguardixa baiño lehen izango da zaparradia. Ik. ifar, norde, hegoi. euri-lanbro. iz. (TE). Llovizna; lluvia menuda. Egun guztian, geldittu gabe dihardu euri-lanbrua. Ik. lanbro, zirimiri, euri-lanpar, euri-zirin, lanpar. euri-lanpar. iz. (ETNO). Llovizna. Ik. euri-lanbro, lanbro, zirimiri, euri-zirin, lanpar. euri-tanta (euri-tantan). iz. (TE). Gota de lluvia. Lehelengo euri-tantak jausi orduko, aterpian giñan. / Euri-tantanak hasi dira eta guazen hamendik.
euri-truxal. iz. (TE). Chaparrón, lluvia torrencial. "Lluvias cerradas y persistentes" (TE, 361).
Arratera juanda, euri truxalak hartu dittugu gaiñian. Ik. truxal, truxu. euri-zaparrada. iz. (TE). Chaparrón. Euri-zaparradiak hartu gaittu urrin baten. Ik. zaparrada. euri-zirin. iz. (ETNO). Llovizna. Ik. euri-lanbro, lanbro, zirimiri, euri-lanpar, lanpar. eurira egon. esap. (TE). Con tendencia a llover. Eurixa egitteko itxuria izan. / "Reinar tendencia a llover" (TE, 361).
Aspaldi honetan eurira dago. eurixa egin [euria egin]. du ad. (TE). Llover. Eurixa eingo dau arrasaldia baiño lehen. Ik. eurixa jardun. eurixa jardun [euria jardun]. du ad. (TE). Llover. Juan daneko hamabost egunian eurixa dihardu, eta ugaratxu bihurtu bihar gara. Ik. eurixa egin. eurittarako (eurittako, euritarako). iz. (TE). Paraguas. Euritarakua hartizu, hodiatu illuna dago eta. / Hobe izango litzake esango bagenduke "euzkittarakua" edo bai "euritarakua", bixetarako aukeria dabenian. Ik. eguzkittarako, guardasol. Gitxi erabiltzen da.
"Debía decirse así del paraguas y el impermeable en lugar del absurdo guardasola" (TE, 361).
euritte [eurite]. iz. (ETNO). Lluvia, espacio de tiempo en que está lloviendo fuertemente. Eurittian, ura bi etxetaraiño llegau zan. Ik. euri-truxal, ufal, zaparrada, bota-ahalian jardun, eurizar, goixan-behian jardun, truxal, truxu. eurizar. iz. (ETNO). Chaparrón de gotas gruesas. Lehengo domekan euri-zarra eiñ eban.. Ik. euri-truxal, ufal, zaparrada, bota-ahalian jardun, euritte, goixan-behian jardun, truxal, truxu. Euskadi. iz. (TE). País Vasco; Euskal Herria. Euskal naziñuan izen politikua, Euskal Herrixa adierazten dabena. / "Neologismo discutido de reciente introducción para significar los pueblos del euskera: Baskonia, Pais Vasco, Provincias Vascongadas" (TE, 362).
Euskal herrixak zapaltzen dittuen lurrak "Euzkadi" diñue oin. Gure gurasuak "Euskal Herrixa" esaten eben. Ik. herri, Euskal Herria. euskal. izond. (TE). Vasco,-a. Berba-elkartietan aurretik doian osagaixa: Euskal Herrixa, euskal kulturia, euskal dantzak, euskal jaixa, euskal jolasa...
Euskal jolasetan, indarra beti temarik nausiña. Euskal Herria. iz. (TE). Pais Vasco; Pueblo Vasco. Izen berezi bihurtu da herria berbia Euskal Herrixan kasuan, eta oiñarrixan, hizkuntza komunidadia aitzen emoten dau ("euskara-herria"); horrekin batera dagokixo komunidade historiko-kultural eta geografikuan kontzeptua. Estadu bittan, hiru administraziñotan eta zazpi herrialdetan banatzen da.
Idiazabalgo gaztaia, Euskal Herrixan onena. / Euskal Herrixa, euskerian herrixa. Ik. herri, Euskadi. Berba honekin, TEk salbuespena sarreran: Euskal Herrixa ezaugarri fonetiko barik: Euskal Herria.
euskal-dantza. iz. (TE). Danza vasca; baile vasco. "Danza euskara, por antonomasia el aurresku" (TE, 362).
Aurreskua, euskal-dantza garbixena. euskal-itxuratu. du ad. (TE). Euskerizar una voz de prestado. Latinetiko maillegua euskal-berben altxorrerako itxuratu, etxekotu.
Nahi da nahiz ez, euskal-itxuratu bihar izan dira erromatarrengandiko berba asko, eta nere ustez, gure hizketa zaharra gogortzeko, ugaritzeko eta berari iraun eraitteko. euskal-jai. iz. (OEH). Fiesta vasca. Igezko urtian Eibarren egin ziran Euskaltzalien Batzarretan hainbat euskal-jai ederren tartian umientzako sariketak pe egon ziran. (Zirik 110).
euskal-jende. iz. (TE). Vascos; pueblo vasco. "Pueblo vasco en el sentido étnico" (TE, 362).
Euskal-jende artian, badira ule argi, begi urdiñ, ifarraldekuen letz azal zurixak, sortaldeko itsas epeletiko illunen onduan. euskal-jolas. iz. (TE). Juego vasco; juego de pelota; pelota vasca; deporte vasco. "Juego vasco, por antonomasia la pelota" (TE, 362).
Gure herri guztietako euskal-jolas nausiña, pelotalekuan. euskal-soiñu. iz. (TE). Música vasca; canción vasca. "Música vasca, por antonomasia el zortziko" (TE, 362).
Zortzikua, euskal-soiñu agirixena. euskaldun. iz. / izond. (TE). Vascoparlante; vasco,-a. Euskeraz dakixana, euskeraz berba egitten dabena. / "Persona que habla vasco" (TE, 362).
Euskeria jaiotzako hizketia dabena, euskalduna. / Jaiotzako hizketia izan ez arren euskeraz ikasi eta egitten dabena, euskalduna.
euskalgaizto. iz. (TE). Euskara mal hablado; euskara hablado incorrectamente. Txarto berba egindako euskeria. / "El habla de las personas erdeldunes que no llegan a dominar el euskera" (TE, 362). Nere amak euskalgaizto eitten eban; Bitorixakua zan. euskalki. iz. (OEH). Dialecto de la lengua vasca. Eibarko euskeriak jokera gehixago dau Bizkaiko euskalkira Gipuzkuakora baiño. (Zirik 6)
euskaltasun. iz. (NA). Vasquismo; actitud vasquista. Horrek ez juan nahi probarik eta euskaltasunik horrek ezebez!. euskalzale (euskeltzale) [euskaltzale]. izond. (TE). Que muestra apego por el euskera ; vascófilo,-a, vasquista. Humboldt anaiak, bata baiño bestia jakintsuaguak, euskalzaliak izan ziran. / [Galdo-txiki] Gizon zelebre hau ondiok Eibarren bizi da. Jesuita ta euskeltzale fiña izan zan Erromaldo Galdosen anai bat da. (Zirik 89).
euskarri. iz. (ETNO). Soporte, apoyo, sostén. Zerbaitti eusten detsan oiñarrixa, zerbaitti finkotasuna emoten detsana. Taillarretako berbia da.
|
|