Eibar aldeko hiztegia
euri. iz. (TE). Lluvia. Eurixak ekin detsa aldi baterako. Ik. truxalak egin, ufal, zirimiri, bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, garratz bota / egin / jardun, goixan-behian jardun, lanpar, mangia jardun, zaldizkuak, lanbro. eiñahalako eurixa(k) egin. esap. (EEE). Jarrear, diluviar, llover torrencialmente. Eurixa bota ahala egin.
Eiñahalako eurixak hartuta mela-mela jo eben hango etxe batera. Ik. bota-ahalian jardun. euri-haixe [euri-haize]. iz. (TE). Viento que precede a la lluvia. Trunboiak eta frontiak heldu aurretik agertzen dan haixe gogorra, gehixenetan hego-mendebaldekua. Egualdixa aldatu egin bihar dala esaten deskuan haixia (ETNO). / "Viento que precede a la lluvia" (TE, 361).
Euri-haixia darabill eta eguardixa baiño lehen izango da zaparradia. Ik. ifar, norde, hegoi. euri-lanbro. iz. (TE). Llovizna; lluvia menuda. Egun guztian, geldittu gabe dihardu euri-lanbrua. Ik. lanbro, zirimiri, euri-lanpar, euri-zirin, lanpar. euri-lanpar. iz. (ETNO). Llovizna. Ik. euri-lanbro, lanbro, zirimiri, euri-zirin, lanpar. euri-tanta (euri-tantan). iz. (TE). Gota de lluvia. Lehelengo euri-tantak jausi orduko, aterpian giñan. / Euri-tantanak hasi dira eta guazen hamendik.
euri-truxal. iz. (TE). Chaparrón, lluvia torrencial. "Lluvias cerradas y persistentes" (TE, 361).
Arratera juanda, euri truxalak hartu dittugu gaiñian. Ik. truxal, truxu. euri-zaparrada. iz. (TE). Chaparrón. Euri-zaparradiak hartu gaittu urrin baten. Ik. zaparrada. euri-zirin. iz. (ETNO). Llovizna. Ik. euri-lanbro, lanbro, zirimiri, euri-lanpar, lanpar. eurira egon. esap. (TE). Con tendencia a llover. Eurixa egitteko itxuria izan. / "Reinar tendencia a llover" (TE, 361).
Aspaldi honetan eurira dago. eurixa egin [euria egin]. du ad. (TE). Llover. Eurixa eingo dau arrasaldia baiño lehen. Ik. eurixa jardun. eurixa jardun [euria jardun]. du ad. (TE). Llover. Juan daneko hamabost egunian eurixa dihardu, eta ugaratxu bihurtu bihar gara. Ik. eurixa egin. |