Eibar aldeko hiztegia
lanbro. 1 . lanbro. iz. (TE). Llovizna; lluvia, bruma. Euri-lanbrua dihardu egun guztian. / Lanbrua dator Bizkai aldetik. / Euri-euririk ez jonan egin, baiña lanbrua bide guztian, eta mela-mela eginda heldu giñonazen Elorretara. Ik. euri-lanbro, zirimiri, euri-zirin, lanpar. 2 . lanbro. iz. (ETNO). Calina. Egualdi argi, eguzkitsu eta ona egin arren, ikuspegi zikin eta lausua daguanian; islia garbi ikusten lagatzen ez daben egualdixa.
Bai, eguna ikusgarrixa zeguan, baiña Anboto puntara heldu giñanian, lanbrotuta zeguan dana, eta Aizkorri ixa ikusi be ez zan egitten. lanbro-laiño. iz. (ETNO). Neblina, niebla ligera; llovizna. Lanbrua dakarren behe-laiño umela.
Ik. ifar-lauso, behe-laiño, ifar-laiño, trumoi-hode, trumoi-laiño. lanbro-lorrin. iz. (NA). Llovizna menuda. Ixa bustitzen ez daben lanbrua.
Atzo goixian burdi bat batu genduan, eta atsaldian beste bat. Amaittu orduko, hauxe! lanbro-lorriña! baztarrak higuintzeko besteik ezetako ez dana.... lanbrua egin. du ad. (TE). Lloviznar. Euri-lanbrua dihardu egun guztian. |