Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
errespetu (errespeto) [errespetu]. iz. (OEH). Respeto. Izena aldatu detselako ez, abadieri errespeturako beti holaxen deittu bihar jakuelako. (Zirik 79).
errestau, errestatze [errestatu]. du ad. (TE). Restar, llevar (la pelota). Pelotan, normalian sakia eruatiari esaten jako. / "En el juego de pelota, el devolver la pelota del contrario" (TE, 335). Haren sake txakurra errestau biharra ez zan makala. / Mondragoarran sakia errestatzia, ez zan makurra. / Ez zan erreza haren sakia errestatzia.
erresto. iz. (TE). Resto. "En el juego de pelota, el devolver la pelota" (TE, 335). Laga beti errestua Elgoibarko Polonen kontura!  Artikulua hartzerakuan "con acento prosódico en la segunda e [erréstua]" esaten da (TE, 335).
© Anaje Narbaiza
erreteilla (erretilla) [erreteila]. iz. (TE). Retejo, retejado. Teillaberritzia Erreteillia ein biharra dauka gure etxiak, itxogiñez beteta daukagu ba.
erreten.
1 . erreten. iz. (TE). Acequia, canal pequeño. Andaparia baiño txikixagua, esate baterako ortuetan edo errota txikixetan izaten diranak. / Gizakixak egin eta prestautako ubide txikixa (ETNO). / "Acequia que deriva las aguas de la presa a la turbina" (TE, 335). Ibarbeko erretena Ertzillenetik pasatzen zan. / Erretena unaren baten zulatuta egon bihar jok, urak igesixa jaukak-eta. Ik. albata, andapara, azelin, errotarri, kunbo, osin, ipurdiko erreten, areka, ubide.
2 . erreten. iz. (AZ). Bragueta. Ik. brageta, irrikil, irrisko.
erretillu [erretilu]. iz. (ETNO). Fuente, plato grande. Zurezko, metalezko edo buztiñezko plater haundixa, zenbaitt lagunek bertatik batera jateko erabiltzen zana.
erretirau, erretiratze [erretiratu].
1 . erretirau, erretiratze [erretiratu]. da/du ad. (NA). Jubilar(se). Erretirua hartu edo hartu erain.
2 . erretirau, erretiratze [erretiratu]. da ad. (NA). Ir a casa, retirarse. (Gabaz) Etxeratu. Naparruatik etorrittako pastoriak danian ibiltzen zian: Lezetakuak be jaten zittuan eta Iñarrekuak be bai eta... danak! Baiña erretirau ba kortia dauan lekuan: Samartiñan, kortaik ez dauan lekuan ezin leike erretirau... Honaxe erretiratzen zian harek egunero!
3 . erretirau, erretiratze [erretiratu]. da ad. (OEH). Apartarse, retirarse. Hurrenguan andriakin laztanka habillenian, bentana ondotik erretirau heike, auzuen barregarri izaterik nahi ez-pok (ez badok) bahintzat. (Zirik 79).
erretiro.
1 . erretiro. iz. (NA). Retiro, pensión. O! gerrako ipuiñak ondo urten detsez hari: erretirua kobratzen dau behintzat!
2 . erretiro. iz. (NA). Retiro, vuelta a casa. Jan eta, alkarrekin eitten dabe. Baiña gehixen-gehixen be, juan zian beste etxera semiegaittik eta, gaztien horrek erretiruok eta... / Jokuan larregi ein eta erretiro txarrak edo izango dittuzu, seguramente. (Zirik 102).
erretolika. iz. (TE). Palabrería, retahíla. "Afluencia atropellada de palabras" (TE, 335). Hor dago erretolika baten danon kontra.. / Konturatu zan tabernarixak lapurretan eittia nahi zetsana, ta suak eta garrak hartuta hasi zan erretolika batian. (Zirik 17s).
erretratista. iz. (OEH). Retratista, fotógrafo. Neska gaztetxo bat sartu zan Ojanguren erretratistianera. (Zirik 50).
© Eider Izquierdo
erretrato (erretratu) [eretratu]. iz. (NA). Retrato, fotografía. Argazkixa; baitta baten bardiña edo traza haundikua dala esateko. Ha bai! ha Pedro Balentiñen txikittako erretrato garbixa da!. / Berari ataratako eretratuak ikusi zittuanian, [...]. (Zirik 50).
erreturia egin (erreduria egin). esap. (ETNO). Quema de rastrojos. Soluak garbitzeko, bedarrak, sasixak erre.
Erretxara. l. iz. (AN). Erretxara (topónimo). Matsarittik Asolabarrirutz doian bidiari erretxaria esaten jako.
erretxiña [erretxina]. iz. (TE). Resina; candela de resina. "Candela de resina, de fabricación casera, que en tiempo de nuestros padres estaba en el comercio" (TE, 335). Antxiñan, erretxiña saltzen zan argittarako.
erreuma. iz. (TE). Reúma. Erreumiakin pausorik emon ezinda geldittu naiz.
erreuna [erreune]. iz. (TE). Zona quemada. Oizen erreunia agiri da, saill haundixan sua izan dalako.
erreus. izond. (TE). Inservible, defectuoso,-a. Akasdun piezia, atzera botatako piezia, txartzat botatakua. "Erregetxian" armagiñen piezeri egitten jakuen kontroletik ei dator (ETNO). Zuk batutako intxaurretatik, erdixak baiño gehixago erreusak ziran. / Asoliartzako P. zan gizon erreus baten billa, dinamitiak errementauko ete eban edo ez ikustera bialtzeko. / Erreusak txatarretara bota eta bakia; eurekin denporia galdu baiño besterik ez dok egitten. Anton. gauzadan. Ik. gauzaeztan.  Gauza eta piezekin ez eze, personekin be erabiltzen da.
errez [erraz].
1 . errez [erraz]. izond. (TE). Fácil, cómodo. Erreza esatia, gatxa eittia. / Danen gogua betetzia erreza ez bada be, horretara ahalegindu gara Eibar inguruko euskeran egitterakuan. (Zirik 5). Ik. samur.
2 . errez [erraz]. adlag. (TE). Fácilmente, cómodamente. Badira dirua errez irabazten dabenak.
errezau, errezatze [errezatu]. du ad. (TE). Rezar, orar. Esaten dabe errezatzen ikasteko ez dala itsasua lakorik. / Errezatziak bere orduak daukaz. / Ez bakarrik kristauak, gizon guztiak dabe euren moduetara errezatzia.
errezeta. iz. (OEH). Receta. Hartu ta geixuan kuartuko atian bertan eskribidu eban errezetiori. (Zirik 81).