Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ernamun (ernemun). iz. (ETNO). Brote; germen de cualquier semilla o fruto. Ernamunak urtetzen detsa, sasoia etorrittakuan, soluan edo ganbaran dana dalako frutia edo berduria gordeta daguanian: patatiari, kipuliari, gaztaiñiari, berakatzari... (batzueri zilla be esaten jakue). Patatiak urtetzeko, begixa daukan zatixa sartu bihar da. Bi begi sartzen dira gitxienez, eta begittik ernamunak urtetzen dau. / Hazixak umedadetan eta illunpian laga ezkero ernemuna urtetzen jakue. Ik. begi, erne, mota, pipitta, punta, pinporta.
ernamuna bota (ernamuna urten). du ad. (ETNO). Germinar; brotar estando en conserva. Ernamuna botatzen hasi da eta sartzeko sasoia da. Ik. erne, ernia bota.
© Arturo Elosegi
ernara (ernada, enara) [enara]. iz. (TE). Golondrina (Hirundo rustica). Goizeko euzkixakin, ernarak jardun oso pozgarrixa ataratzen detsue. / Ernarak lehengo aldian... ezta erdixak bez! Lehen korta guztietan habixia.
ernara txiki (enara txiki). iz. (ETNO).
ernara-habixa (enara-habixa). iz. (TE). Nido de golondrina. Ernara-habixak sakapietan, eta gure etxekua ez zan eurak barik.
ernarianak (enarianak, ernadianak) [enararenak]. iz. (TE). Nidada de golondrina. Urtero zure leiho gaiñian, ernarianak. Ik. ernara.
1 . erne, ernetze.
1 . erne, ernetze. du ad. (TE). Germinar, brotar en el suelo. Jaungoikuak hirugarren, bosgarren eta seigarren egunetan ein zittuan bizixa daben gauza guztiak; batzuk dabenak jaixo, beste batzuk erne. / Garixak ernetzia negu-neguan izaten da. / Ez da ernia erain dan guztia; hazi asko galtzen da. Ik. loratu, zildu, ernamuna bota, ernia bota, garatu, igo.
2 . erne, ernetze. du ad. (ETNO). Germinar estando en conserva. Ik. ernamuna bota, ernia bota.
erne barri [erne-berri]. iz. (TE). Recién germinado,-a; tierno,-a. Bi eratara aittu leike: batetik, lexikalizaziño moduan; eta bestetik, denporazko egittura moduan. Esparraguak, erne-barri batzen dira. / Garixak erne-barri, artaldia solora. Ik. etorri barri, ezkonbarri, hartu barri egon.
2 . erne.
1 . erne. iz. (ETNO). Brote, cantidad de setas. Perretxiko ernia, perretxiko ugari hazten danian batera. Ez nok akordauko ba? Domeka goixa zuan, eta Bariña aldameneko pagadi batera sartu giñanian, ha zuan perretxiko-ernia! Ze zuan ha! Holako ongo-botadarik ez juat barriro ikusi. Ik. botada, ernia bota, pinporta.
2 . erne. iz. (ETNO). Brote. Hazi bat eraindakuan (edo gordeta daguala) lehenengo agertzen dana. Ik. bota, begi, ernamun, ernia bota, mota, pipitta, punta, pinporta.
ernia bota. du ad. (ETNO). Germinar; brotar estando en conserva. Gaztaiñia, patatia, kipulia... Ik. ernamuna bota, erne.
ernegatzaille [ernegatzaile]. izond. (TE). Fastidioso,-a; molesto,-a. Zeregiñ ernegatzaillia zuk oiñ aindu destazuna.
ernegau (erneau, erniau), ernegatze [ernegatu]. da/du ad. (TE). Irritar(se), enfurecer(se); exasperar(se). Ernegatzen nago, bihar dorana ondiok etorri ez dalako. / Alperrik da ernegatzia; eruan onian hartu bihar dittugu onak eta txarrak mundu honetan. / Andriak, ernegauta, esan zetsan Martini: [...]. (Zirik 63).
ernekatx. izond. (ETNO). Planta enclenque, a la que le cuesta crecer.
ero. iz. / izond. (TE). Loco,-a, insensato,-a, necio,-a, estúpido,-a. Eruagandik zoruagana, ez da alde haundirik. Ik. zoro.  TEn sasoian sinonimua baiño gitxiago erabiltzen zan, "aunque suena también" (TE, 341); gaur egunian ez da berba normala Eibarren.
erori, erortze (eroritze). da ad. (TE). Caer. Torrerik haundiñak be eroritzen dira iñoiz . / Hamen izan zan Jesusen hirugarren eroritzia. / Erorixa jasotzeko esan biharrik bez. Ik. jausi.  Eibarren jausi erabiltzen da.
erosi, eroste. du ad. (TE). Comprar; adquirir. Zenbaten erosi dozu soiñeku hori? / Ondo erosixa hobeto saltzen da; hau da lehenengo ikasi bihar dabena saldu-erosixa daukanak. / Lur pusketa hau erostia biharko neuke, betiko lua nun eiñ eukitzeko.
erosigura. iz. (TE). Demanda. Ekonomixako berbia da. Erosiguria haundixagua bada salduguria baiño, preziuak gora juaten dira. Ik. eskiñi, saldugura, tira.
eroso (erosu). adlag. (TE). De modo fácil, cómodamente; oportunamente. Eroso zatoz bazkaittarako. / Eroso etorri jatzu soiñekua. / Erosu etorri jata erosi doten soiñekua. / Barriketan, erosu heldu gara Arratera. / Eroso badozu, agertu zaittez illuntzi aldera.
erostaille [erosle]. iz. (TE). Comprador,-a. Zein da etxe honen erostaillia? / Erostaille ona, saltzaille hobia.
erpa (erpe) [erpe]. iz. (TE). Garra, zarpa. Erpia jaurti zestan eta ixa harrapau ninduan. / Katakume txatxarra izan arren, txakur haundixari atzera erain zetsan, erpak erakutsixaz. Ik. erpoi.
erpaka egin (erpeka egin) [erpeka egin]. du ad. (TE). Arañar. Katuak, erpaka eiñaz, txakurra bildurtzen dau. Ik. erpoika egin.
erpadun [erpedun]. izond. (TE). Provisto,-a de garras, zarpas. Animalixa erpadunak haragixakin bizi izaten dira. Ik. erpoidun.
erpakada (erpakara, erpekada) [erpekada]. iz. (TE). Zarpazo. Katuak txakurrari erpakadia jaurti eta atzera erain detsa. Ik. erpoikada.
© Jaione Isazelaia
erpil. iz. (TE). Terrón, gleba. Gogortutako lur zatixa, lur-tontorra. Famelixa guztia illaran, laixetan, erpil garratzak ataratzen dittue. Ik. zopil, sopin, trillo, tringo, zohi, zotal, zohi.  Zopil be esaten da, baiña arruntagua da erpil.
erpil joten egin. du ad. (TE). Deshacer, romper terrones. Gaztiok erpil joten ein dogu egun guztian. Ik. erpillak jo.
© Asier Sarasua
erpil-mazo (erpil-joteko mazo). iz. (ETNO). Mazo para desterronar. Soloko erpillak apurtzeko mazua. Ik. zopil-mazo.  Eibarren zopil-mazo be erabiltzen da, baiña erpil-mazo gehixago.
erpillak jo [erpilak jo]. du ad. (TE). Deshacer terrones, desterronar. Ik. erpil joten egin.
erpildu, erpiltze. da ad. Formarse terrones en un campo. Erpillak egin, soluan. Ik. zopildu.  Sinonimua baiño arruntagua da.
erpin. iz. (EEE). Cúspide, cima, cumbre puntiaguda. "Gaina, gailurra (zorrotza normalean). Gaztelerazko cúspide" (EEE). Anbotoko gaiña, erpiña.