Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
igo (io, ixo), igotze.
1 . igo (io, iyo, ixo), igotze. da/du ad. (TE). Subir. Gora igo dau harek, albokuak zapalduaz. / Gora igoirazu pitxarra. / Askok ez dau igotzia baiño beste asmorik. / Egun hartan ixo genduan Urkora. / Baserrittarrak ekarri daben egurra, ganbarara ixotzia dogu afalostian. Ik. goratu.  Intransitibua danian, edo objekturik ez daguanian, laguntzaillia da/du izan leike: ni igo naiz baiño, nik igo dot gehixago esaten da. Transitibotzat erabiltzen danian, objektuakin, beste edozein modutan erabiltzen da.
2 . igo, igotze. da ad. (ETNO). Desarrollar(se) algunas verduras, como la lechuga, la berza, la espinaca, la acelga, etc. Letxugak igotzera doiaz, hazira doiaz, hasi jakue kertena gorutz. Ik. loratu, zildu, aroldu, garatu.