erremedixo [erremedio]. iz. (TE). Remedio; medicina; botica. Goizian, baraurik, koillarakadia erremedixo honetatik. / Erremedixo horren ona, onenian, kalterik ez eittia. / Medikuorrek hain ondo hartu ei eban eze, eskerrak emonda, pozarren juan ei zan etxe alderutz, bere geixuorrentzat erremedixoren bat billauko zetsala-ta. (Zirik 81).
errementari. iz. (TE). Herrero,-a. Burdiñia lantzen daben bihargin artisaua (ETNO). Bartolo Bidebarrixetan eta Altzubarren Arraguetan, errementarixak ziran. errementau (errebentau), errementatze [errebentatu]. da/du ad. (TE). Reventar(se), estallar, explotar. Errementau detsa lepoko txundarrak. / Presiak errementatzia balitza, gaizki bihar errotakuak. Ik. lehertu. erremintta (erramintta, erramintxa) [erreminta]. iz. (TE). Herramienta; instrumento. Lanabesa, tresnia, eskuz zein makiña bidez erabili leikiana (ETNO).
Batzuk "tresnia", beste batzuk "trepetxua"; guk armerixan, armerixarako lagunkixeri "erremintxia". / Biahargin txarrandako erremintta onik ez. Ik. langai. erreminttagin (erremintxagin, erraminttagin, erramintxagin) [erremintagin]. iz. (TE). Operario herramentista. Lantegixan, erremintten sailleko bihargin aittua. / "Obrero calificado de la sección de herramientas" (TE, 334). Erremintxagiñak onak badira, gora fabrikia. errenkada (errenkara, errenkolada, errengulara). iz. (EEE). Fila. Piñua errenkoladan sartzen dabe. Ik. erreskada, illara, fila. errenta. iz. (TE). Renta, alquiler. "Cuota de arrendamiento" (TE, 335).
Domuru Santuetan, urteko errentia pagatzia izaten zan. errentero. iz. (TE). Rentero,-a, arrendatario,-a, inquilino,-a. "Aldeano que tiene en arriendo el caserío" (TE, 334).
Kiñarra ballian ixa danak errenteruak. / Etxeko ederragaz aspertuta, bere errentero (zan) basarriko andrakume fardel bategaz aiskide. (Ibilt 465).
errentzilla. iz. (Tr). Señal de leve cojera. Erren-arrastua; bihurrittu edo hausi baten ondoren, txarto osatu ezkero geratzen dana.
errepa (erripa) [erripa]. iz. (ETNO). Cuesta; ribazo; pendiente; paraje costanero. Hamen segan egitteko be errepa haundixak dagoz. Ik. aldapa, aldapada, aldats, pika. Errepal [Rafael]. iz. ber. (TE). Rafael. "Nombre propio vernacular de Rafael" (TE, 335).
Errepal, Isasi-Barrenekua, eskola laguna.. / "Errépal"! Bai, hamen Oterren zan bat eta Irunabarrixan be bai. Eta "Errepal" esaten utsen... esaten jakon. Oiñ? Ba hor Eibarren be badaukat nik lagun bat "Rafael", txoferra, eta "Rafael".. erreparau, erreparatze [erreparatu]. dio/du ad. (AS). Fijarse, darse cuenta, notar. Konturatu, zerbaitti arreta jarri edo zeozer sumatu. errepike [errepika]. errepublika. iz. (OEH). República. Lehenago, errepublika denporan, Plaentxiako alkate izatia ukatu ei eban. (Zirik 100n).
1 . errepujau. iz. (ETNO). Repujado. Azalera batian lortzen dan erliebia atzeko aldian kolpiak emonez. Grabauko berbia da.
Eibarren be, noizik behiñian, egin izan jittuek errepujauko biharrak. erreskada. iz. (TE). Fila, hilera; serie. Bidian, alde bixetatik, arbola erreskadia... Ik. illara, errenkada, fila. errespetagarri. izond. (OEH). Respetable. Artadi, izen haundiko medikuaz gañera, Plaentxia osuan errespetagarri maittatzen daben gizon bat da. (Zirik 117).
errespetau, errespetatze [errespetatu]. du ad. (OEH). Respetar. Holan kazan eittia debekauta egon arren, gure kazari amorratuak ez dabe ezer errespetatzen. (Zirik 72s).
|
|