Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
eliz-komentu. iz. (OEH). Convento. Dukiak aindu eban bere emazte bihurra ehortzia hartarako jaso eban Eliz-Komentu baten. (Ibilt 490).
elizbide (elizabide) [elizbide]. iz. (TE). Camino de los difuntos a la iglesia. "Elizarako bidia" (AN). "El camino que conduce a la iglesia y siguen los entierros del caserío" (TE, 311). Elizbidiak konpondu biharra dabe eta auzolanera deittu biharko jakue ballekueri. Ik. estrata, andabide, errege-bide, zupide, zubipide, lorbide, olabide, zordanbide.  Elizabide (EOYE, 85. or. (JEL)).
elizdei. iz. (TE). Amonestación pública en la iglesia; proclama. "Amonestaciones, en expediente matrimonial" (TE, 311). Altara nausixan, meza nausixa; eta meza nausittan elizdeixak. / Hirugarren elizdeixak ezkero apurtu zan ezkontzia, lau txanpon zirala eta ez zirala.
elizkizun. iz. (ETNO). Acto religioso, ceremonia religiosa; misa; funeral. Elixako edozein ekittaldi izan leike elizkizuna, baiña Eibarren funeralari esaten jako gehixenbat. Gaur arratsaldian lehenago urten bihar izan dogu Goi-Argittik, zazpiretan elizkizuna genkagun-eta.. Ik. mormorreko, entiarro zibil.
elizpe (elixpe). iz. (TE). Pórtico de la iglesia; anteiglesia; soportal de la iglesia. Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia...
eliztar.
1 . eliztar. iz. (TE). Parroquiano,-a; feligrés,-esa. Zaldibarko eliztarrak dira han baserrixan.
2 . eliztar (elixatar). izond. (TE). Devoto,-a. Erlijiñuari eta deboziñozko jarduneri benetan lotua dana. / "Frecuentador de devociones" (TE, 311). Egunero mezatara juaten zan eliztarra. / Dama bat, oso zintzua, garbixa eta eliztarra onena aiña. (Ibilt 462)
3 . eliztar (elixatar). izond. (TE). Clerical integrista. Politikan: klerikala, katoliko integristia. Eliztar amorratua politikan. Ik. amorratu.
elkortu (elkartu, alkortu), elkortze. da/du ad. (ETNO). Secar(se), endurecer(se). Gaztaiñak lokotz barik gorde ezkero elkortu egitten dittuk segiduan; alperrik galdu egitten dittuk. Guk beti oskol-eta guzti gordetzen genduazen ganbaran eta 3-4 hillian onak egoten zittuan.  Elkortu egitten dira bai jateko batzuk (patatak, gaztaiñak...), bai lurra.
elor. iz. (TE). Cardo espinoso. Elorra ahuntzak jaten dabe, dittuan arantzen ardura barik. / Lezeta, leiza lekua; Elorreta, elorra ugari izango zan lekua; Arrieta, "pedrera".  Bes. elordi, Elorreta.
elordi. iz. (TE). Lugar de cardos. "Lugar poblado de cardos o espinas" (TE, 311). "Olerrian" ordez, iñoiz entzun izan da "Elordian". Ik. elor, elortza.
elorreta. iz. (TE). Lugar de cardos; monte de cardos; espinar. "Monte de cardos o espinos" (TE, 311). Ik. elordi.  Elórreta esaten da.
Elorreta. b. iz. (TE). Elorreta (caserío). Bada gure inguruan, Ermuko mugen barruan, Elorreta baserrixa. / Lezeta, leiza lekua; Elorreta, elorra ugari izango zan lekua; Arrieta, "pedrera".  Elórreta esaten da.
elorri. iz. (ETNO). Espino, en general.  Gaur egunian oso gitxi erabiltzen dan berbia, ezaguna izan arren. Toponimian ugarixa. TEk be adibide mordua daukaz, baiña gehixenak toponimixakuak; esate baterako, Elorreta basarri izena.
elorri zuri. iz. (ETNO). Espino albar (Crataegus monogyna). Ik. arantza zuri.
Elorrixo [Elorrio]. l. iz. (TE). Elorrio. Elorrixoko itturri nausixan ura erandakua ha be.
elortza. iz. (TE). Abrojal. Elorretan, baserrixan aurretik elortza haundiren bat izango zan, oin be han badira eta.
eltxo. iz. (TE). Mosquito. Uretatik sortzen dan eltxua, gaitz askoren zabaltzaillia. / Zerua illundu biharrian zoian eltxu hodia, eta haren zenbatekuan numerorik ez da.
eltxo-pilla. iz. (TE). Enjambre de mosquitos. Eltxo-pillia agiri zan ur gaiñian hegan, milla asko izanakin danak bat-batera eitten ebela ezkerrera eta eskumara, gora eta behera.
emaki. metaling. (TE). Género femenino; femenino. Arrakiak eta emakiak guen bardiña dabelako gure hizketan, erderaz "concordancia vizcaína" esaten jakon hutsa eitten dogu. / Arrarkia eta emakia ez dira agertzen euskarazko adjetibuetan, bixentzat dogu akabera bardiña. / Arrakia, emakia, umekia, izukia... Anton. gizonki. Ik. -ki / -ka.  Ez da gaur egunian erabiltzen.
emakume. iz. (TE). Mujer. Emakumia izan arren, gizonezko asko baiño odol gehixagokua zan. Ik. andrakume, andrazko.  Hau berbiau baiño gehixago erabiltzen dira sinonimuak  Eibarren.
emazte. iz. (TE). Esposa; mujer. Peru eta Marixa, senar-emaztiak ziran. Ik. senar, andra.  Eibarren, emazte baiño gehixago erabiltzen da andra .
1 . eme.
1 . eme. izond. (TE). Hembra. Jaungoikuak hasieran ein zittuan arra eta emia.
2 . eme. iz. (ETNO). Herramienta hembra; pieza hembra. Hainbat gauzatan, pieza batek beste bat bere barruan hartzeko zulua edo eregiunia daben piezia; esate baterako: trokel-emia. Trokel arra emian larregi sartzerik ez da komeni, alekia egitten jako eta orduan azkar mozten da.