Bilaketa aurreratua

erbi
© Arturo Elosegi
erbi. iz. (TE). Liebre (Lepus europaeus). Domekan zortzi lagunen artian hildako erbixa jatia dabe gaur Giputzanian hogeta hamar lagunek. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara.
erbi-hanka. iz. (TE). Pata de liebre. "Pata de liebre usada por los grabadores para barrer las limaduras de metal" (TE, 322). Esaixozu Izuri, hurrengo erbi-hankak gorde deirazela neri.
erbi-leku. iz. (TE). Lugar, terreno de liebres. Oiz eta Gollibar aldiak, antxiñako itzarixen erbi-lekuak.
erbi-tanto. iz. (TE). Rastro o huella de liebre. Magunako baserrittar bat agertu da Giputzanera, erbitxalarixak batzen diran lekura, aitzen emoten erbi-tantuak ikusi dittuala bedar solo baten.
erbi-txakur. iz. (TE). Perro lebrel. Erbittan erabiltzen diran txakurrak, sarrittan Basset arrazakuak (ETNO). Erbi-txákur horrek, berihala hartzen dau arrastua. / Inguruko erbi-txákurrik onena Ixu Gorrak jekan. / Bere erbi-txakur ta guzti be, [...] ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. eper-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.
erbittalari (erbitxalari) [erbitalari]. iz. (TE). Lebrero,-a; aficionado,-a la caza de liebres. Erbittarako zaletasuna daukan kazarixari esaten jako (ETNO). Baziran erbittalarixak, zidarrezko perdigoiakin hildako erbixak harro asko ekartzen zittuenak. / Kazarixak eta peskarixak mordua zeguazen. Ta erbittalarixak asko. Erbixa mordua zeguan hamen. Ta juaten ziran Oizera oiñazian erbittara, Eibartik. Talua eta esnia emoten etsen, juan lotara, ta gero atzera erbittara. Hamen hiru edo lau kuadrilla zeguazen erbittan. Zozola, ta Mertxete, ta... mordua zeguazen erbittalarixak!. Ik. epertalari, oillagortalari, paselari, zozotalari.
erbittan [erbitan]. adlag. (OEH). Cazando liebres. Erbittan ibilliarren, bere erbi-txakur ta guzti be, [...]. (Zirik 117).
erbittara juan / urten [erbitara]. esap. (TE). Salir a cazar liebres. Erromaldok, Ertzillek eta Ibarbekuak, egunsentixa baiño lehen urten dabe erbittara.