errape (errepe, erropa, arropa). iz. (TE). Ubre, de animal; pecho. Aldatzeko ahuntzdunan ahuntzak, lurreraiñoko errapiakin ibiltzen ziran aterik ate. / Harek zittuan errapiak, fraille-katilluagaz be eziñ oso azpixan artu. / Errua dok bat; errapia dok dana. Errapia bat, lau titi. Edo erro; titixa eta errua bardiña dittuk. "Titixa galdu jako!" Erroibia ta, ba, batzuetan galdu eitten dok; erroibia gogortzen badok igual kitto! Gero hiru titi bakarrik! Laugarrenian gehixago esnerik ez. / Kaparria kaballuak eta astuak eta, eukitzen dabe zerian, arropian eta.... Andrazkuanak diranian pluralian erabiltzen ei da: "en plural, cuando con esta expresión se alude a los pechos de la mujer" (TE, 331). / Emakumien bularrak aittatzeko erabillera honi destaiñazko kutsua darixo.
errapera bota. esap. (ETNO). Llevar a mamar al ternero. Umiari aman errapia eskindu.